photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] [EBE] Euskal Blogen Eraztuna

Euskal Blogen Eraztuna, euskal Blogarien komunitatea txikia izanik, bertako kideak elkar topatzeko eta etorri berriak komunitate osoarekin kontaktuan jartzeko erreztasuna eman nahi du tresna honek.

Azterketak amaitu eta berehala buruan neukan proiektutxo bat egiteari ekin diot. Egun oso bat eman dit hemendik eta handik hartutako kodea erabili, kodea sortu etab. Baino lortu dut Euskal Blogen Eraztuna delako tresna hau sortzea. Espero dut interesgarria iruditzea. Momentuz dohaineko zerbitzari batean dago BETA fase hau. Iniziatiba txiki bat izan arren ilusio handiz ekin diot lan honi, behintzat orain pantailaren aurrean ikusten dut lehen nire buruan bakarrik nuena. Denborak esango du baliogarria den hala ez.

Hemen dituzu [EBE] zure webgunean sartu nahi baduzu, behar dituzun kode mota guztiak: KODEA.

Sartu zure bloga!

Iruzkinak hemen "[EBE] Euskal Blogen Eraztuna"

Anonymous Anónimoek idatzia (00:11) :

Dagoeneko nire bloga Euskal Blogen Eraztunean sartuta dago. Ea eraztuta gutxinak-gutxinaka handitzen dugun...

Blogger Teketenek idatzia (10:21) :

Eskerrikasko, behin bakarrik sartzea nahikoa da. Kendu ditut jada, nahigabe sartu dituzun besteak.

Nahi baduzu orain eraztunaren kodea sartu dezakezu zure webgunean era honetan edozeinek zure webgunetik besteak bisitatu ahal izango ditu.

KODEA

beharbada irudia handiegia da, seguraski txikiagoak ere egingo ditut norbaitek ideiak baditu ba bidali.

Anonymous Anónimoek idatzia (19:40) :

Arau estandarretara egokitu beharko zenuke kodea. Irudiaren helbideari ALT ezaugarria (irudia agertzen ez bada azalduko den ordezko testua) gehitu behar zaio nahitaez. Honela geldituko litzateke:

Blogger Teketenek idatzia (23:04) :

Eskerrikasko, ahal dudan bezain pronto aldatuko dut kodea. Ea gutxinaka lortzen dugun jendea eraztun hau ezagutzea.

iruzkin bat egin