photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Kopyleft jardunaldietan barna

Atzo goizean eta Gaur arratsaldean Kopyleft jardunaldietan egon naiz. Atzoko goizeko saioan aurkezpenaz[soinua*] gain X-evian[soinua*] izeneko Live CD bat ezagutzeko parada izan genuen. CD honen bitartez ordenagailua piztu eta berehala Linux sistema bat izango duzu ordenagailuan ezer instalatu gabe eta zure ordenagailuko fitxategirik ukitu gabe, RAM memorian instalatzen baita. Euskaraz egoteaz gain Copyleft dokumentu, musika, eta bideoak biltzen dituen Alephandria izeneko biltoki bat du.

Ondoren Wikipedia[soinua*]ri buruz hitz egitera etorri zen Jimmy Wales Wikipediaren sortzailea. Oso era xamurrean eta atseginean hitz egin zigun Wikipediaren inguruko gauza guztiez. Amaieran euskarazko editoreei dei egin zigun Wikipedian parte har dezagun. Egia esan Wikipediaren proiektua oso interesgarria da eta denon artean bultzadatxo bat ematea ondo etorriko litzateke. (burua martxan jarri dut jada, honen inguruan zerbait aterako da seguru).


Gaur
arratsaldean bakarrik egoteko aukera izan dut, bertan software librearen mintegian egon naiz. Gehienbat blogen eta CMSen inguruan joan da tailerra. Hasieran Wordpressi buruz hitz egiteari ekin diogu. Berau instalatu eta martxan jartzen ikusi dugu. Baita zerbitzari propiorik izan gabe blog bat nola sortu. Kasu honetan honetarako blogger erabili dute, beraien hitzetan Blogsome erabiltzera joan direnean (Word Press baitu) honen murrizpenak ikusita ia hitz egitea debekatzen baizuten.

Honen ondoren Blogmail proiektua aurkeztu digute. Zalaparta handia ekarri du proiektu honek ikusleen artean, galdera sorta handia izan da. Proiektu honen nahia zera da posta elektroniko kontu bat sortu ahal izatea, baina posta elektroniko horretan bidaltzen eta jasotzen den guztia blog baten moduan publikoari ikusgai jartzea da. Nahiko kritikatua izan da partaideen artean, honek, intimitate eskubideari dakarkion arazoa dela eta.

Honen ondoren Zope web aplikazioen sorkuntzarako kode askeko tresna aurkeztu digute. Nahiko hitzaldi interesgarria izan da. Konklusio bezala, zerbitzari bat montatu nahi badu eta honekin ondoren web aplikazio batzuk sortu nahi badituzu oso gomendagarria da instalatzea. Baina gauza txikiren bat sortu nahi baduzu, adibidez blog bat ez du pena merezi horrelako sistema handia instalatzeak. Notatxo bezala edo, harrigarria izan da hiruzpalau klik eginda portal konplexu baten sorrera ikustea.

Bukatzeko abokatu batek copylefta eta patenteei buruzko hitzalditxo bat eman digu, honek dakartzan arrisku guztiak aipatu eta 10 egun barru Europan patenteei buruzko direktiba bozkatuko dela gogorarazi digu. Oso interesgarria izateaz gain jendearen artean ideien trukea handia izan da.

*ogg fitxategiak kode askeko soinu formatuko fitxategiak dira.

Iruzkinak hemen "Kopyleft jardunaldietan barna"

 

iruzkin bat egin