Weblog, blog, bitakora...zer da hau baina?
| Hiru izenek gauza bera esan nahi dute. Blog-a (izen laburrena aukeratu dut), berriak kronologikoki sarturik dituen webgune dinamikoa da. Normalean, egutegi baten moduan erabiltzen da, edo bestela, interesgarriak iruditzen zaizkigun berriak sartu edo sortzeko. Horrez gain, blog gehienek beste hainbat elementu dituzte. Esate baterako, berriak biltzen dituen artxibategi bat izan ohi dute, eta baita blogaren idazleari (edo idazleei) interesgarri iruditzen zaizkion esteken bilduma bat ere. Bestalde, berriei buruz iruzkinak egiteko aukera egoten da. RSS jarioak ere egon ohi dira, beste orrialde batzuen bitartez gure orrialdeko berriak ikusi ahal izateko (RSS jarioen kontu hau beste baterako utziko dugu, baina). Hala ere, adibideak ikustea izango da hoberena. Blog Komunitateak Euskal Herrian ere hasi dira blogak sortzen, baita hauen inguruko komunitateak ere. Hona hemen garrantzitsue-netako batzuk. http://www.goiena.net/blogak delakoaren bitartez, zure bloga sor dezakezu baimena eskatu ondoren. Beste adibide interesgarri bat, Eibar.ORGeko komunitatea da. http://www.eibar.org/blogak. internauta eibartarrentzako blog komunitatea. Blog interesgarriak Ondoren, lehen aipatutako komunitate horietan eta horietatik kanpo aurki daitezkeen blogak ezagutuko ditugu:
Zuek ere, lehen aipatutako komunitateren batean zuen bloga sor dezakezue. Oso erraza da, benetan: izan ere, idazten badakizue, ezta? (hau irakurri baduzue, irakurtzen badakizue, behintzat). Ez itxaron gehiago, eta anima zaitezte. Aipatutakoez gain, badaude komunitate gehiago ere. Hona hemen zerrendatxoa:
Blog bat egitea gauza erraza dela esan dizuet, eta benetan ari naiz, nik ere neure bloga egin berri baitut: http://teketen.blogspot.com. Informatika, teknologia eta sentsibilitate soziala uztartu nahi nituzke webgune honetan, eta horretarako, zuen kolaborazioak ongietorriak izango dira. Egunotan bloga hutsik ikusiko duzue, baina aurrerantzean nik eta zuek beteko dugu. Anima zaitezte, eta bidali zuen berriak, artikuluxkak, esteka interesgarriak eta bestelako kontuak teketen@gmail.com helbidera. ![]() |









![[landaben elkartasuna]](http://www.blogari.net/blogs/media/vw-landaben.png)








Iruzkinak hemen "Weblog, blog, bitakora...zer da hau baina?"
-
Anónimoek idatzia (20:35) :
iruzkin bat eginPare bat lagunek komentatu zidaten nere bloga agertu zela Gaztetxulon, baina ez nuen larregi inbestigatu artikulua lortzeko. Orain badaukat ba erreferentzia
Eskerrik asko