Gasteizen bizirauten...
Gasteizen nago elurrak harrapatuta. Ikastaro bat eman behar nuen enpresa digitalean ikastaro bat eman behar nuen. Egun hauetan nire biziraupen teknika guztiak erabili behar izan ditut hasieratik bertan gelditzea pentsatzen ez banuen ere gelditu behar izan dut eta. 1.Eguna: Gasteizera astelehen gauean iritsi nintzen eta bilatu nuen lehenengo gauza Pentsio bat izan zen. Autobus paradatik gertu nahi nuen eta taka Artiumen ondoan bat. Gela ondo dago, merke (23 euro) eta zaindua, hori bai komuna kanpoan baina 2 daude. Pentsioaren izena Camas Mari. Afaltzera Gora tabernara zein pizza goxoak, uhmmmmmmmmm eta merkeak 5 euro. 2.Eguna: Hurrengo egunean, Miñanoko parke teknologikora joateko arazo gehiegirik ez nuen izan, lagun batzuekin joan nintzen eta mantso baina iritsi ginen. Ikastaroa ondo atera zen hurrengo egunean. Arratsaldean Artiumeko kafetegian goxo-goxo wifi batekin egoteko aukera izan dut. Wifi bytheface ea gure "politikoek" kontu hartzen duten. Kafetegian bai baina Artiumeko liburutegi edo dokumentazio gunean EZZZZZZZZZZZ. Kontsumitu behar Wifi zerbitzu publiko bat erabiltzeko ere... Afaltzera Hala Bedi irratiko tabernara zein krep goxoak uhmmmm, izenak ere goxoagoak Molotoff, Zaharrak berri, komunista,... ezin aukeratu 15min igaro ditut aukeratzen ia. Azkenean Zaharrak Berri :P 3. Eguna: Elurra mara-mara gau osoan berriek diote arazoak izango direla errepideetan (eta baita oinez ere). Autobusa hartu Miñanora, elurrari "esker" KAOS batean murgilduta zegoen Gasteiz lehen orduan... Autobusa iritsi da eta mantso mantso pixkat berandu iritsi gara 8.10 aldera baina ondo. Ikastarorako garaiz. 8.30 iritsi zirenean nire ikaslerik ez zegoen aaaaaaaaahhhhhhhh. Gutxinaka iristen hasi dira eta azkenean 9 ausart izan ditut klasean. Elektrizitate arazo latzak izan ditugu 10minuturo ordenagailuak itzaltzen ziren (nirea ez bateriari esker) eta berehala bueltatzen zen arren arazoak ezin direla ezin uka. Hala ere, papera eta eztabaida baliatu ditugu, papera klasean Internet gabeko tarteak amenizatzeko eta eztabaida web2.0 zuzenekoa egiteko Creative Commonsi buruzko eztabaida batean hasi gara, oso interesgarria. Arratsaldean zerbait bazkaldu eta pentsioan egon ondoren Artiumeko Wifi santuan ibiltzeko gogoarekin atera naiz baina... Artium Wifi RIP. GORA tabernaren wifi santura joan naiz bertan leku goxoa eta entxufeak, kafea ere bikaina egia esan. Eta hemendik idazten dut esango dizuet nola amaitzen den istorioa baina orain arte Wifia behintzat ez zait falta. Faltan bota dut, NIRE NESKA (Jabik egiten duen moduan... Buzzin’ in my head:Nor da gogoan daukazuna nor da... (Ruper Ordorika)), zapatila eta galtzerdi lehorrak, mobila kargatzekoa ("guda ekonomia" ari naiz egiten deiak espero ez ditudan orduetan itzaltzen dut), aterki bat etab. Hala ere, Gasteizen gustora alde zaharra bizitzaz eta elurrez beteta dago kaleak bizi, paretak pintadaz ederturik eta ni pozik. Orain arratsalde turistikoa Katedrala bisitatu nahi dut eta aukera badut beste zerbait. Gasteiz elurtean murgiltzera noa... EGUNERAKETA: Gasteizen ateratako zenbait argazki Gasteiz elurtua albumean. Etiquetas: elurra, gasteiz, gora taberna, hala bedi, ikastaroa |
Iruzkinak hemen "Gasteizen bizirauten..."
Animo!!!
Zu zulotxo batetik ikustea gustatuko litzaidake, naiz eta zure deskribapenak oso grafikoak izan. ;)
Honela begiratu, laneko eguneko errutinatik aldentzeko aukera!!! (naiz lanean jarraitu behar izan, baina ez betiko tokian).
Elurrez beterik izango dituzun hile kiribil horiekin jolastuko nuke gustora...
Nor naiz?