photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Erreferentzia batzuk eskatzen dizkidate maiz

Jende asko interneten galdurik ibiltzen da non hasi jakin gabe, nora joan zer ikusi etab. Askotan interneten asko gabiltzanok gauzak argi ditugu eta gure erreferentziak nahiko argiak dira baina jende asko gelditzen da talde horretatik kanpo. Askotan gainera pertsona horiek zuregana etorri eta erreferentziak eskatzean erdi blokeatuta gelditzen zara (ni behintzat), zer esango diot?, nondik has daiteke pertsona hau?, zer interesatuko zaio Web 2.0 garai hauetan?, zer esango diot?, nola? Horren harira aurkezpen bat prestatu genuen, iniziaziorako aurkezpen bat da ia ia erreferentziak eta loturak bakarrik dituena (noski argibideak zuzenean ematen ditut) baina ondo laburbiltzen du buruan Web 2.0 eta Software Librearen inguruan pertsona hasi berri batentzat buruan ditudan erreferentziak. Noski asko falta dira eta gutxiago ere egon litezke baina argazki moduko bat bakarrik da motza eta zuzena. Gazteei zuzenduta badago ere edonorrentzat izan daiteke baliagarri beraz behar duenak edo interesgarri ikusten duenak erabili dezala.

Etiquetas: , , , , , , , ,

[>] Eta guzti hau sinplifikatuko bagenu?

Michel Collon asko jarraitzen dut, politika internazionalean gertatzen ari dena ezagutzeko eta mass mediekiko analisi interesgarriak egiten ditu. Horretaz gain badu berezitasun bat oso didaktikoa da eta pentsarazi egiten zaituena. Bideo interesgarriak ere egin izan ditu horietako bat Los Condenados de Kosovo interneten atalka aurkitzeko aukera duzuena.

Hainbat liburu idatzi ditu eta gurean Hiru argitaletxe (Eva Forest gogoan) txiki bezain interesgarriak ekarri izan dizkigu. Hauek izan dira hauetako batzuk:"¡Ojo con los media!" kazetaritza ikasleentzako ezinbesteko liburua, "El juego de la mentira", "Monopoly. La OTAN a la conquista del mundo", "La guerra global ha comenzado", "Huracán".

Hauetako asko baditut etxean beti ere norbaiti uzteko prest! Hala ere erosteko aukera ere baduzue Hiru argitaletxeari eskaera bat eginez edota online denda santu horietan. Hemen loturak:
Oso maiz bere michelcollon.info web orriaren bidez idazki interesgarriak botatzen ditu. Bolondresek hainbat hizkuntzetara itzultzen dituzte horien artean Ingelesa eta Gaztelerara eta horrela iristen zaizkigu guri.

--------------------------------------------------
Eta guzti hau sinplifikatuko bagenu?
Nagore Vegak itzulia

Herrialde batetik banatzeko eskubidea arautzen duten legeak zein dira zehazki? Eta, orokorrean, herrien autodeterminazioa arautzen dutenak?

Gure hedabide handiei jaramon eginez gero, zaila dirudi…

  • Asian, tibetarrek eskubidea dute. Afganistango eta Irakeko biztanleek ez.
  • Ekialde Hurbilean, Israelek eskubidea du. Baina ez palestinarrek edota kurduek.
  • Afrikan, Kongo ekialdeko mafiako koronelek badute. Mendebaldeko Saharak ez.
  • Latinoamerikan eskubidea dute aberatsak diren eskualdeak (eskuinekoak): Boliviak eta Venezuelak. Txileko indioek, Mexikok… ez, ordea.
  • Balkanetan, Kosokovo albaniarrek bai. Kosovoko serbiarrek eta Bosniakoek ez.
  • Mendebaldeko Europan flamenkoek badute eskubidea. Ipar Irlandakoek eta euskaldunek ez.
Konplikatua, noski. Eta guzti hau sinplifikatuko bagenu? Autodeterminaziorako eskubidea izango lukete “gurekin” daudenek. “Besteek” ez.

Eta horretan gaudela, alda dezagun “gurekin” hitza “demokrata” hitzagatik. Eta “besteek”, “terroristak” hitzagatik.

Politika sinplea da hala izatea nahi badugu.
--------------------------------------------------

Eguneraketa: Patxi Gaztelumendik ere bere blogean testua itzuli eta jarri du.

Etiquetas: , , , , , , , , , , , , , , , , , , ,

[>] Madness egunak

Etiquetas: , ,

[>] Martxoak 8 eta Mafalda

Martxoak 8 dator, emakumearen eskubideen alde borrokatzeko eguna, emakumeen parekidetasunaren aldeko borrokan historia asko duen eguna. Azken boladan erasoak gogortzen ari direnean abortoa, erasoak, irainak gainera Martxoak 8rako manifestazioak debekatzea erabaki dute Nafarroako epaile eta agintariek. Kalera irtetzeko arrazoi bat gehiago.

Mafaldaren munduaren ikuskerak asko laguntzen du garai hauetan, disfrutatu

Etiquetas: , , , , , , , , , ,

[>] Euskadi Gazteak gazteek entzun behar duten musika erabakitzen du

OHARRA: Zentsura hitza erabiltzearen alde eta kontrako iritziak azaldu dira sarrera honen erantzunetan, denak errespetagarriak. Bakoitzak hitz horren gainean duen eztabaida alboratu eta mamira jotzeko gomendioa egin nahiko nuke. Baztertzea ere gehitu diot testuari.

Euskadi Gazteak irrati formularen bidean sakonduz Sorkunen single berria Goiz zen zentsuratzea(edo baztertzea) erabaki du. Itxuraz gogorregia da gure belarri gazteentzako eta ez dator beraien musika ildoarekin bat. Duda asko sortzen dizkit honek:
  • Irrati publiko batek gazteen musika ildoa kondizionatu dezake?
  • Irrati publiko batek zentsura edo beto eskubidea dauka?
  • Irrati publiko batek Rock, Heavy, Punk eta Metal gogorra automatikoki bazter dezake nahi duelako?
  • Irrati publiko batek hori egiten badu zenbat talde berri geldituko dira kanpoan?
Irrati publiko berri bat eraiki behar dugu, irrati publiko duin eta anitz bat. Bitartean zirkuitu alternatiboetatik mugitzen jarraitu beharko dugu.

Lasai Sorkun zure musika blog, web gune, irrati libre, irrati jator eta sarean zehar mugituko dugu eta beti bezala zure kontzertuak betetzen jarraituko dugu. Industriak gehiegi maite ez zaituela ikusita hurrengo diska kopyleft?



Sorkun - Goiz zen - Euskadi Gazteak baztertua zabaldu bideoa

Sorkunek gertatutakoa azaltzen duen elkarrizketa
[...]Euskadi Gaztearen jarrerak harritu nau. Ez dute onartu nire singlea, «oso gogorra» dela argudiatuz. Ez dakit zein den arrazoia. Beraiek esan didate musika ildoa aldatu dutela, orain leunagoa dela beren ildoa. Goiz zen da single hori, lelo melodikoa dauka oso... Kashbad-eko abesti asko hau baino gogorragoak ziren...[...]
Iturria: Berria.


P.D: Euskadi Gazteak bere politika aldatu eta Sorkunen singlea onartzen badu denok egindako lanarengatik izango da ez beste arrazoi batengatik.

Etiquetas: , , ,

[>] Euskarazko bi ikastaro emango ditut Eibarren

Elurnet eta UEUk elkarlanean aurten Internet eta teknologia berrien inguruko euskarazko ikastaroak prestatu dituzte. Gai berriak eta interesgarriak eta egitura berritzaileago, trinkoago batean.

INFORMAZIO UHOLDEA KUDEATZEN IKASI (2 egun)

2008ko Apirilaren 16a - 2008ko Apirilaren 17a
Sindikazioa aspalditik erabilgarri bazegoen ere ez da blogen eztanda iritsi arte hedatu. Orain esparru hori erabat gainditu du eta interneteko leku gehienetan aurkitzen dugu sindikatzeko aukera. Honek informazio iturri ezberdin ugarietara harpidetzeko aukera ematen digu beti ere informatuak egon gaitezen. Gero eta garrantzitsuagoa da informazioaren kudeaketa egokia egitea. Gure esparruko berriak ezagutu, gure enpresa, talde, elkarteari buruz esaten dena ezagutu, alertak jaso etab. egin daiteke tresna hauen bidez. Informazioa jasotzeaz gain besteekin (talde publiko zein pribatuekin) informazio hau trukatzeko aukera handiak ematen ditu. Informazioa era parte hartzaile batean elkartrukatzeko aukera emanez. Gure edukiak gure esparrutik kanpo ere zabaltzeko aukera ematen dute jarioek. Hauen formatu estandarrari esker edukia mila lekuetan jartzeko aukera ematen dute esfortzu minimo bat eginez. Enpresa, elkarte edo taldeek gaur egungo interneten entzun eta sindikazioan oinarritutako informazio kudeaketa berritzaile bat egiteko beharra dute.
[informazio gehiago] [izen eman]

WWW BERRI BATEN LEHEN URRATSAK (egun 1)

2008ko Maiatzaren 16a
Tim Berness Lee-k proposatu zuen WEB SEMANTIKOaren ideia gauzatzeko aukera oraindik urrun ikusten denean, Interneti balio semantiko gehiago ematen dioten zenbait teknologia sortzen hasi dira. Teknologia horiek gure informazioa baliagarriagoa eta aberatsagoa egiten dute. Horien artean Mikroformatuak, RDFa, GRDDL aurkitzen ditugu. Ikastaro honetan batez ere mikroformatuetan sakonduko da, nahiz eta aipatutako beste horiek ere jorratuko diren. Mikroformatuak gaur egungo Interneten erabiltzen diren estandarrak erabiliz bertan dagoen informazioari zentzu semantiko bat emateko jaio dira. Mikroformatuetan oinarrizko proposamenak pertsonak jartzen ditu makinen aurretik. Sortzen den informazioa irakurtzeko gaitasuna izango dute pertsonek baina baita makinek ere. XHTMLk XMLn egindako formatu konkretu bat izanik informazioa gordetzeko aukera ematen baitu.
[informazio gehiago] [izen eman]

Etiquetas: , , , , , , , ,