photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Euskadi Gazteak gazteek entzun behar duten musika erabakitzen du

OHARRA: Zentsura hitza erabiltzearen alde eta kontrako iritziak azaldu dira sarrera honen erantzunetan, denak errespetagarriak. Bakoitzak hitz horren gainean duen eztabaida alboratu eta mamira jotzeko gomendioa egin nahiko nuke. Baztertzea ere gehitu diot testuari.

Euskadi Gazteak irrati formularen bidean sakonduz Sorkunen single berria Goiz zen zentsuratzea(edo baztertzea) erabaki du. Itxuraz gogorregia da gure belarri gazteentzako eta ez dator beraien musika ildoarekin bat. Duda asko sortzen dizkit honek:
  • Irrati publiko batek gazteen musika ildoa kondizionatu dezake?
  • Irrati publiko batek zentsura edo beto eskubidea dauka?
  • Irrati publiko batek Rock, Heavy, Punk eta Metal gogorra automatikoki bazter dezake nahi duelako?
  • Irrati publiko batek hori egiten badu zenbat talde berri geldituko dira kanpoan?
Irrati publiko berri bat eraiki behar dugu, irrati publiko duin eta anitz bat. Bitartean zirkuitu alternatiboetatik mugitzen jarraitu beharko dugu.

Lasai Sorkun zure musika blog, web gune, irrati libre, irrati jator eta sarean zehar mugituko dugu eta beti bezala zure kontzertuak betetzen jarraituko dugu. Industriak gehiegi maite ez zaituela ikusita hurrengo diska kopyleft?



Sorkun - Goiz zen - Euskadi Gazteak baztertua zabaldu bideoa

Sorkunek gertatutakoa azaltzen duen elkarrizketa
[...]Euskadi Gaztearen jarrerak harritu nau. Ez dute onartu nire singlea, «oso gogorra» dela argudiatuz. Ez dakit zein den arrazoia. Beraiek esan didate musika ildoa aldatu dutela, orain leunagoa dela beren ildoa. Goiz zen da single hori, lelo melodikoa dauka oso... Kashbad-eko abesti asko hau baino gogorragoak ziren...[...]
Iturria: Berria.


P.D: Euskadi Gazteak bere politika aldatu eta Sorkunen singlea onartzen badu denok egindako lanarengatik izango da ez beste arrazoi batengatik.

Etiquetas: , , ,

Iruzkinak hemen "Euskadi Gazteak gazteek entzun behar duten musika erabakitzen du"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (10:14) : 

Sorry Teketen, ni beti frankotiratzaile estiloan! ;-)

Niri berdin zait zein musika jartzen duen Euskadi Gazteak. (Egia esan, agian garaia pasatu zitzaidan aspaldi..)

Nire ustez, medio batek nahi duen estiloa aukeratzen du, bai, nahiz eta publikoa izan. Horrela da Euskadi Irratian, Radio Euskadin, ETBn eta TVEn. Horrela da musika estiloekin, baita gaiekin eta baita esatariekin ere. Beraiek erabakitzen dute.

Hortik aurrera, medio horren audientziaren parte izan nahi dudan ala ez, nire erabakia da.

Diru publikoarekin dela eta musika mota guztiak jaso beharko lituzkeela? Bai. Baina Sorkun ez da medio horretan ateratzen ez den musikari bakarra. Euskadi Gaztean ez dut inoiz musika klasikorik entzun, eta niri interesatzen zaizkidan gai asko ez dituzte landu eta gustatzen zaizkidan DJak ez dituzte kontratatu eta...

Denborak esango du, audientzian izugarri igotzen diren edo audientzian zulora erortzen diren (agian kalitatezko irratia egitearen ondorioz!). Momentu horretan, norbaitek erabakiko du zuzendari berria jarri edo lehengoek jarraitu behar duten.

 

Blogger Teketenek idatzia (11:00) : 

Este comentario ha sido eliminado por el autor.

 

Blogger Teketenek idatzia (11:02) : 

Niri ez dit berdin eta berdin ez didalako eta entitate publiko izaera duelako ados ez nagoela adierazteko eskubidea eta beharra ikusi dut.

Ados, irratia itzaltzearekin nahikoa da (eta egia esan nik ez dut E gaztea entzuten, irratia ASKO). Baina euskaldunok musika irrati publiko hobeago bat merezi dugula uste dut.

Egia da medio bakoitzak bere estiloa erabakitzen duela baina niri medio horrek erabakitako estiloa egoki iruditzen ez zaidala eta nire iritzia botatzeko aukera duakat.

Musika klasikoa entzun nahi baduzu eta E gaztean entzun nahi baduzu eskatu ezazu. Nik Sorkunen inguruan egin dut kritika, zure esku beraz. Seguraski CD bat hartu edo zuzenean interneten bilatu eta entzungo duzu denok egiten dugun moduan.

Zergatik kritika internetek eskaintzen dituen aukerak erabiltzeko aukera badugu? E gazteak oraindik gazteen artean entzuten eta entzungo den musika baldintzatzeko aukeragatik. Irrati formulek berez dute izaera homogeneizantea eta gainera irrati formula horietan ildo edo estilo bereko musika igortzen bada gehiago.

Honen aurrean zer? 2 aukera nagusi eta ez baztertzaileak:
* Interneten aukera ezberdinei esker zure gogoko musika zuk aukeratu. (nire aukera)
* Dauden irratien ildo musikala anitza eta denona izatea bultzatu batez ere entitate publikoen kasuan.

 

Anonymous Anónimoek idatzia (11:18) : 

Bai, bai. Dudarik gabe. Eskubide osoarekin esan eta kritikatu behar dugu zein den gure gustoa eta medioek entzule aktiboak eskertu beharko lituzkete. Aupa entzule/ irakurle/ ikusle aktiboak!

Kontua da zentsura hitza aipatzen dela, eta horrekin ez nago ados. Zentsura beste zerbait da neretzat.

 

Blogger Teketenek idatzia (11:34) : 

Nik zentsura deitu diot, beharbada beste hitz bat erabili nezakeen. Edozein kasutan bidegabekeria bat iruditzen zait, beharbada hor jende gehiago topatuko dugu bidean.

 

Blogger Unknownek idatzia (11:57) : 

Bueno, bueno, ni flipatzen nauenak hau gauza berritzat jotzea da.
Euskal Herrian beti izan dira musika taldeak Euskadi Gaztearengatik diskriminatuak, musika oso kañeroa egiten duten taldeak, 8 minututik gorako abestiak dituzten musika taldeak, politikoki "zuzenak" ez direnak...

Kontua da orain Sorkun dela eta oso ezaguna denez denori oso txarto iruditzen zaigu.

Gogoratzen dut Xabier Montoiari ere horrelako zerbait gertatu zitzaiola, oso entzuna izan zen, azken finean publizitatea egiteko Egaztea alde erabiltzea baino, kontra erabili zuena, marketing kontuak? Ez dakit.

E.G-ren radio-formula aldatu dela? Ados. Kontua da orain gure herriko artista ezagunentzat ere ez dela mesedegarria, horregatik hainbeste bombo.

 

Blogger Teketenek idatzia (12:09) : 

Ez da orain baizik eta orain ere. Blog honetan homogeneizazioaren aurka, kultura libre eta alternatiboaren aldarriak irakurtzeko aukera izango duzu. Berria ez izateagatik ez da salagarria.

Bi adibide:
http://www.teketen.com/search?q=musik%28h%29erria
http://www.teketen.com/2008/02/kanonaren-aurka-borrokatzea-ez-da.html

 

Blogger Unknownek idatzia (12:31) : 

Salagarria?
Arrate irratiak jartzen ahal du Sorkun? Ez. Bere ildoa beste bat delako.
E.Gren ildoa argi eta garbi "40 principales"-en oso hantzekoa izan da betidanik.
Desengainatu gaitezen Euskadi gaztea EZ da Euskal Herriko musikaren erreferentea, ta ez da inoiz izan.
Musika entzun nahi duenak entzun dezala musika, eta ez E.G

 

Anonymous Anónimoek idatzia (12:33) : 

Zentsura, Wikipediatik: Censura es el uso del poder (...) para controlar la libertad de expresión. (...) La censura consiste en cualquier intento de prohibir la información.

 

Blogger Teketenek idatzia (12:44) : 

Arrate irratiak egin dezala nahi duena ez naiz bere entzulea eta ez da publikoa (edo bai?). Euskadi Gazteari buruz ari nintzen. Euskadi Gazte hobeago bat lortu nahian nabilelako. Ez dela euskarazko gazte musikaren erreferentea? Benetan diozu? Edo nahiak eta errealitatea nahasten ari zara?

Ez duela izan behar... hori beste kontu bat da. Nik irrati musika euskaldun publiko hobe baten alde ari naiz.

Niretzat salagarria den bezala zuretzat ez bada lasai bizi, ez da ezer gertatzen... (jaja Emakumea gizakia da sexu makina baino gehiago da etorri zait burura). Nik salatu nahi dut eta kitto.

 

Blogger ajeaek idatzia (13:08) : 

zergatik baztertu dute? non agertu da albistea?

 

Blogger Teketenek idatzia (13:32) : 

@lovef74 arrazoi duzu datu hori falta zen, gehitua.

Sorkunek gertatutakoa azaltzen duen elkarrizketa
[...]Euskadi Gaztearen jarrerak harritu nau. Ez dute onartu nire singlea, «oso gogorra» dela argudiatuz. Ez dakit zein den arrazoia. Beraiek esan didate musika ildoa aldatu dutela, orain leunagoa dela beren ildoa. Goiz zen da single hori, lelo melodikoa dauka oso... Kashbad-eko abesti asko hau baino gogorragoak ziren...[...]
Iturria: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-03-05&orria=042&kont=010

 

Blogger Unknownek idatzia (13:43) : 

Entzule asko dituela eta bertan jartzen den musika jende askok entzuten duela?
Ados, baina musika beraren erreferentea ez da. E.H.ko musikaren %5 jarriko dute? Hori erreferentea izatea da?

Euskarazko radio-formularen erreferentea bai duda gabe.
Salatu nahi duzula? Ondo, baina hemen salatzen ari dena radio-formulan egon den eta orain radio formulatik kanpo utzi duten talde bati egin diotena da, ez sekula formula horretan sartzeko aukera izango ez duten beste talde guztiena (EH.ko talde gehienak).

Nik ez dut E.G hobetu nahi, bere filosofia eta izatea ez zaidalako ganorazkoa iruditzen, nahiz eta euskaraz izan.

E.G.hobeago bat lortzea nahi duzula, ondo, baina ez daukazu erronka makala...

 

Blogger Teketenek idatzia (13:52) : 

Hobeago bat nahi nukeela hori da hasieratik esan dudan bakarra, noski irrati formulaz haratago. Gurean bertan badira saio interesgarriak irrati libre askotan eta baita komertzialetan Herri Irratian bertan Sektor Rock (http://www.loyolamedia.com/radio.php?idPrograma=35) eta Estatuan Radio3etako batzuk. Irrati formulatik kanpo bizi den ekosistema bat badago.

Ez zaitela gustatzen badaki ezagutzen nauen orok. Musik(h)erria, Herrikultura, Komunikazio eta Kultura librearen alde egon naiz ahal izan dudan guztieeta

 

Blogger jguridiek idatzia (15:59) : 

Ez dut ulertzen zergatik sortu den eztabaida hau. Euskadi Gaztea sortu zenetik irrati formula komertzialen forma hartu zuen (40 principales, cadena100,...), ez musika eta kultura arloan kalitatearen erreferente den irrati publikoaren forma (Radio3). Betidanik egon da disketxeengandik gertuago taldeetatik baino eta hainbat musika estilo eta talde baztertu dira bere historiaren zehar. Nire ustez, gaur egun kalitatezko musika gehiago dago irrati libreetan irrati publikoan baino, nahiz eta hauek dituzten baliabideak urrriagoak izan. Gainera, irrati libreetan euskal musikarekiko apustua garbia da eta ez dago inolako faboritismo edo interes komertzialik, egazteak oihukarekin duenaren antzekorik ez dago adibidez. Beraz, zuen esku dago zer entzun aukeratzea, baina nik, Egaztea alde batera uztea eta Arrosa irrati saretik buelta bat ematea gomendatuko nizueke.

 

Anonymous Anónimoek idatzia (23:24) : 

E.G.k gero eta antz handiago du 40 principalesekin. Nahiz ta euskeraz izan musikalki berdina badira, nork irabaziko du epe luzean??

 

iruzkin bat egin