Euskarazko bi ikastaro emango ditut Eibarren
Elurnet eta UEUk elkarlanean aurten Internet eta teknologia berrien inguruko euskarazko ikastaroak prestatu dituzte. Gai berriak eta interesgarriak eta egitura berritzaileago, trinkoago batean. INFORMAZIO UHOLDEA KUDEATZEN IKASI (2 egun)Sindikazioa aspalditik erabilgarri bazegoen ere ez da blogen eztanda iritsi arte hedatu. Orain esparru hori erabat gainditu du eta interneteko leku gehienetan aurkitzen dugu sindikatzeko aukera. Honek informazio iturri ezberdin ugarietara harpidetzeko aukera ematen digu beti ere informatuak egon gaitezen. Gero eta garrantzitsuagoa da informazioaren kudeaketa egokia egitea. Gure esparruko berriak ezagutu, gure enpresa, talde, elkarteari buruz esaten dena ezagutu, alertak jaso etab. egin daiteke tresna hauen bidez. Informazioa jasotzeaz gain besteekin (talde publiko zein pribatuekin) informazio hau trukatzeko aukera handiak ematen ditu. Informazioa era parte hartzaile batean elkartrukatzeko aukera emanez. Gure edukiak gure esparrutik kanpo ere zabaltzeko aukera ematen dute jarioek. Hauen formatu estandarrari esker edukia mila lekuetan jartzeko aukera ematen dute esfortzu minimo bat eginez. Enpresa, elkarte edo taldeek gaur egungo interneten entzun eta sindikazioan oinarritutako informazio kudeaketa berritzaile bat egiteko beharra dute. [informazio gehiago] [izen eman] WWW BERRI BATEN LEHEN URRATSAK (egun 1) Tim Berness Lee-k proposatu zuen WEB SEMANTIKOaren ideia gauzatzeko aukera oraindik urrun ikusten denean, Interneti balio semantiko gehiago ematen dioten zenbait teknologia sortzen hasi dira. Teknologia horiek gure informazioa baliagarriagoa eta aberatsagoa egiten dute. Horien artean Mikroformatuak, RDFa, GRDDL aurkitzen ditugu. Ikastaro honetan batez ere mikroformatuetan sakonduko da, nahiz eta aipatutako beste horiek ere jorratuko diren. Mikroformatuak gaur egungo Interneten erabiltzen diren estandarrak erabiliz bertan dagoen informazioari zentzu semantiko bat emateko jaio dira. Mikroformatuetan oinarrizko proposamenak pertsonak jartzen ditu makinen aurretik. Sortzen den informazioa irakurtzeko gaitasuna izango dute pertsonek baina baita makinek ere. XHTMLk XMLn egindako formatu konkretu bat izanik informazioa gordetzeko aukera ematen baitu. [informazio gehiago] [izen eman] Etiquetas: elurnet, ikastaroak, internet, mikroformatuak, sindikazioa, teknologia berriak, ueu, web semantiko, web2.0 |
Iruzkinak hemen "Euskarazko bi ikastaro emango ditut Eibarren"