Kanonaren aurka borrokatzea ez da iraultzailea jada
Aspaldi nuen hau publikatzeko gogoa eta gaur egitea erabaki dut. Kanonaren aurkako borroka, negozio modelo baten aurkako borroka da batzuentzat eta horrela zabaldu da kapa zabal batzuen artean. Gauzak horrela, masa handi batek kanonaren aurkako protesta negozio modelo horren aurka dela pentsatu eta horrela adierazten du. Aldarrikapen hori sistemak zurrupatu eta bere mesedetan erabiltzen hasi da jada PP, PSOEko zenbait, IU etab. masa handi horrek egindako erreklamazio hori bozkak irabazteko darabilte. Nire ustez kanonaren aurkako gerla irabazia dago jada eta ikuspuntu horretatik kanonaren aurka borrokatzen dutenak, hau kentzean oso aktibo zegoen mugimendu bat neutralizatua geldituko da. Ez dut esan nahi kanonaren aurkako ekimenak gelditu behar direnik Martxoaren 2an Bilbon egin behar dena bezala, baina borrokaren ikuspuntua negozio modelo baten aurkako borroka izatetik kultura libre baten aldeko aldarrikapen zabalago bat izatera igaro behar dela uste dut. Kultura librearen aldeko garaiak dira, kanonaren aurkako borroka bukatzen denean, bertan dauden jende asko kultura librearen aldeko mugimenduaren alde egin dezaten. Euskal Herrian badugu gure kulturaren inguruko Herrikultura izeneko eztabaida zerrenda bat. Etiquetas: aldarrikapenak, borroka, kanona, kultura, librea |