photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Esteka berriak, esteka atalean

Aspaldi ez nuela esteka atala berritzen eta hainbat lagun gehitu ditut (batzuk faltako zarete seguru, iruzkin bat egin gehitzeko :P). Irakurtzen ditudan blogak, interesgarriak diren beste batzuk etab. daude bertan.

[>] Jarioen ikonoa estandarizazio bidean

Badirudi azkenean akordio bat lortu dela, RSS (XML, feed, channel, jario izen ezberdinekin ezagutzen dugu) jarioek irudi berdin bat eduki dezaten. Badirudi aurrera atera den proposamea Mozillak bere nabigatzailean erabiltzen duen botoi naranja dela. Microsoftek ere hainbat aukera proposatu zituen (nire ustez berandu iritsi zela eta, itxura emanda berea egin nahi zuelako asmakizuna).



Azkenean Mozillak sortutakoa erabiliko dutela dirudi.


Diseinatzaile eta saltseroentzat, hemen duzue irudia hainbat formatu, tamainetan editatzeko aukera ematen duelarik -> Feedicons

[>] Basque Fire Department, bonberenean eta ni enteratu ez!


Joder a ze enbidia, Azkenportuak Basque Fire Department-ek Bonberenean jo zuela eta kriston publi reportajea egin du, hurrengoan toke bat eman :P
Hona hemen bertako argazki bat:

[>] Sistema eragile bat web gune batean



Askorentzat ezaguna den Web OS (gazteleraz esanda beste gauza bat ematen du) ideia jarraitzen duen webgunea da Workspot. Bertan, Red Hat mahaigain bat eduki dezakegu eta nabigatzaile baten bitartez atzitu. Gainera GNU Linux banaketa gehienek ekartzen dituzten programa arruntenak ere erabili ditzakegu,open office, gimp, ximian evolution etab.

Momentuz ez dituzte erabiltzaile gehiago onartzen izandako arrakastagatik.

[>] Blogak eta Sare Sozialak barrutik


Atzo "Blogak eta Sare Sozialak" hitzaldian egon nintzen. Bertan Code & Syntas, Alianzo eta Hispavista egon ziren. Hitzaldi hau "Libre Nabegatu" kanpainaren barnean egiten da.

Larratxoko lokala aurkitu ondoren, sartu eta eDonostiaren lokalera joan nintzen. Hitzaldia berandu hasi zen baina baliabide materialak oso onak ziren, webkam, soinu estereoa, gelatik kanpo retropoiektoredun pantaila zuten 3 ordenadore etab. (nondik ateratzen da diru hau?¿)

Hitzaldia hasi zen, lehenengoa Luistxo(C&S) -> Luistxok blogen inguruko buztan luzearen teoria azaldu zuen eta bakoitzak bere mikroaudientzia izango duela aipatu zuen. Warholen esaldi bat eraldatu zuen "Denek 15minutuko ospea edukitzeko eskubidea dugu" dioena, "Denek 15 harpide edukitzeko eskubidea dugu" esaldira aldatuz (berak asmatu ez zuela ere aitortu zuen). Laster agertuko den blogak.com (blogak egiteko plataforma berri bat) sortu dutela ere aurreratu zuen.
Etorkizuneko predikzioak:
  • blogen aplikazioa hezkuntzan gero eta handiagoa izango da.
  • markagailu sozialen erabilera masiboa.
Subjetiboa izanez: nahiko dibertigarri egon zen eta EH prespektiba eduki zuen

Hispavista
-> Tipo trajeatu bat etorri zen bigarren. "Director de Alianza" omen zen bere kargua. Blogei buruzko datu asko eman zituen eta hauek AEBetan izaten ari ziren oihartzuna eta influentzia aipatu zituen. Bukaeran hispavistan blog bat egiten saiatu zen, 10minutu erroreak bakarrik ikusi ondoren lortu zuen blog bat sortzea.
Etorkizunerako predikzioak:
  • publizitate kontextualak hartuko duen garrantzia.
  • internet bidezko salmenta handituko da.
Subjetiboa izanez: aspergarria eta EHtik kanpo. Lekuz kanpo hasieratik.

Alianzo
-> Alianzoren aldetik J.A. del Moral etorri zen, pixkat berandu baina beno barkatuko diogu. Oso interesgarria egon zen blogen rankinga nola egiten duten azalpena. Sailkapen hori Google, Yahoo, Alexa, Bloglines, Technoratiko datuak erabiliz egiten dute Google, Technorati eta Bloglineseko datuek besteek baino garrantziagoak izanik. Sare sozialen inguruko eta blogak enpresentzako ekartzen dituen onurak ere aipatu zituen.
Etorkizunerako predikzioak:
  • Wikien garrantzia datorren urtean.
  • Blog pertsonaletan publizitatearen sarrera.
Subjetbioa izanez: ondo egon zen, zutik egin zuen bakarra izan zen jendeari asko begiratuz eta hartu eman gertuago bat ahalbidetuz, baina EHtik gertutasun gehiago izatea interesgarria izango litzateke.

Beste hainbat gauza:
  • Jorge Campanillas abokatuak etorkizunean datorren jabetza eskubideei buruzko legedia aipatu zuen. Honen inguruan "aipamen eskubidearen" desagerpena ekarri zezakeela aipatu zuen, honek dakartzan arazo guztiekin.
  • Hemen egiten ditudan "kritika gehienak" bertan ere egin nituen baina aportazioren bat ere egin nuen. Predikzio moduan edo (ez niri kasu egin gero) hurrengo urtean PODCASTak garrantzi handia hartuko dutela esan nuen, batez ere erlijio kristaueko datozen festa hauetan oparituko diren MP3 irakurgailuak eta blogen aldaketa naturalak ikusiz. Badakizue, zuek ere horrelako bat eskatu behar badiozue Olentzero edo Monarkei, OGG formatua irakurtzen duten begiratu.
  • Organizazio aldetik ondo baina "Libre nabegatu" software librea sustatzeko jardunaldi batzuetan DENA WINDOWS IZAN ZEN eta INTERNET EXPLORER ERE ERABILI ZUTEN. 2 pekatu kapital :P


Bertan egon zen beste norbaitek bere iritzia ematen badu, hitzaldien irudi errealgo bat edukiko genuke. Artikuluxka honek kritikak behar ditu, egingo dizkiozu?...

[>] Sare sozialak eta blogak HITZALDIA GAUR

Mutilmedia blogean hau aurkitu dut (CC lizentziapean egonik hona ekartzen dizuet):

Gaur Arratsaldeko 18:30-tatik 20:30-tara eDonostiaren Larratxoko gunean Sare Sozial eta Blog-eri buruzko hitzaldi bat dago antolatuta. Hitzaldi hontan CodeSyntax-eko Luistxo , Alianzo-ko Jose Antonio del Moral eta Hispavista-tako jendea izango da.

Luistxo-k Tagzania erabiliaz Altzako Kultur Etxea non dagoen markatu du.

Hitzaldi interesgarria dirudi bertan izango den jendea gai hauetan aditua bait da. Oso gomendagarria!!

Bertara joaten saiatuko naiz, beste ezagunen bat kanpotik etorri behar badu toke bat eman.

[>] Indymedia Euskal Herriak parte hartzeko deia egiten dizu!

IndymediaEH: tresna berriak. Parte hartu!


IndymediaEHko ohiko erabiltzaileak diren talde eta pertsona batzuren proposamenak jaso ondoren, hedabide honetako albisteak sailkatzeko erabiltzen diren gai ezberdinei hiru gehiago gehitu dizkiegu:

IndymediaEH guztion hedabidea da eta aldaketa hauekin hori ere adierazi nahi dugu. Gizarte mugimenduok askotan albisteen aktoreak gara, eta webgune honen bitartez gure ikuspuntuak gure erara emateko aukera daukagu, mass-mediek inposatu nahi dizkiguten arauak apurtuz, gu geu informazio iturri eta baita hedabide bihurtuz. Hau da, egunero-egunero informatzeko beste era bat posible dela erakutsiz.

Indymedia Euskal Herriaren euskarria gizarte mugimenduak eta aktibista boluntarioak dira, beraien ezagutzak, denbora, lana, ilusioak, negarrak eta pozak elkartrukatuz eta inbertituz proiektua aurrera ateratzeko borrokatzen dutenak. Beti ere oinarritik sortutako hedabide independiente bat lortzeko. Horregatik da hain garrantzitsua zuek nolabait laguntzea: besterik gabe zuen artikuluak, argazkiak eta bideoak argitaratuz; webguneko hiru hizkuntzentzako itzulpen-lantaldean arituz; edo, talde editorialean parte hartuz. Jar zaitez gurekin harremanetan



indymedia graph

indymedia graph

[>] Google berriro ere: Musicsearch eta Gmail mobile


Google hainbat zerbitzu berri atera ditu:
Googleren musika disken bilatzailea: Bertan musika album ezberdinei buruzko informazioa lor daiteke. Google dituen beste zerbitzuekin elkarrekintza egiten du. Tresna honekin talde edo diska bati buruzko abestien zerrendaz gain, talde edo abeslariaren, argazkiak, bere orrialdea, azken berriak eta beste hainbat informazio eskuratu ahal dira era errazean.
Gmail zure mobilean: Mugikorraren bitartez zure Gmail posta irakurtzeko aukera izango duzu. Sistema honek zure mobil mota detektatzen du eta orrialdea horretara egokitzeko aukera du. Era berean, batetik PDF eta Word dokumentu adjuntuak irakurtzeko aukera ere ematen du.
Iturria: Genbeta

[>] Blog interesgarri baina ezezagun bat -> Aitibaren bloga



Aitibaren bloga gomendatu nahi dizuet gaur:

[>] OGG formatua ez dakizu zer den?


OGG formatua musika trinkotzeko formatu aske bat da. Oso kalitate ona eskaintzen du eta tamaina txikian. Denok ezagutuko duzuen MP3 formatuaren antzeko formatu bat da baina librea.
Consumer aldizkariak argitaratutako artikulu batean MP3 fitxategiak erreproduzitzen dituzten gailuak aztertu ondoren, konparatu dituztenen artean bakarrak errepoduzitzen zuen OGG formatua. Gailu hori SAMSUNG YP_ST5X da.
Gabon hauetan MP3(OGG) gailu bat erosi/oparitu/olentzerori eskatu nahi baduzu begiratu ea OGG ere erabiltzen duen. Batez ere THOMSONek MP3aren gainean jartzen ari den murriztapenak gero eta handiagoak direlako.
Hemen duzue OGG Vorbis erabiltzen duten gailuen zerrenda luze bat

Beraz badakizu erosi behar baduzu OGG kontutan hartu eta erosi behar ez baduzu, horrela segi mesedez (nik ez dut kontsumismoa bultzatu nahi), ea behintzat informazioa interesgarria zaizun.

[>] Web 2.0. eta yahoo


Yahook del.icio.us erosten duen egunean. Enpresa honen "ezkutuko" lan bat ezagutarazi nahi dizuet. My Web 2.0. delakoa. Jende askorentzat ezezaguna den arren zerbitzu honek zera eskaintzen du:
* Save and tag web pages that matter to you (interesgarriak iruditzen zaizkizun orrialdeak etiketatu)
* Connect to your friends and see what they've shared (zure lagunekin konektatu eta ikusi elkarbanatzen ari direna)
* Discover what the world is tagging and sharing (ikusi munduak etiketatzen eta banatzen ari dena)

Ez dut asko probatu beraz, mezu honen iruzkinetan zuen iritziak eta aportazioak espero ditut.

[>] Teketen aipatu dute irratia.com-eko lagunei Berrian egindako elkarrizketa batean

[...]«Euskarazko irratigintza berri baten desiran»

Bost urte bete ditu berriki Irratia.com-ek eta Patxi Gaztelumendiren arabera, «kazetaritza asanbleario» bat egiteko asmotan ari dira. «Euskarazko irratigintza berri baten desiran gaude, komunikazioak eskaintzen dituen bide berriak komunikaziorako jarriz».

Webgune eta irratsaioaren kideak «kezkatuta» daude, «lagun amateur batzuek egindako saiakera aitzindari» bilakatu delako. Irratigintzan nazioartean egon diren joera batzuk Euskal Herrian gutxi landu direla atzeman dute. «Horregatik, asko poztu gaitu Radiokultura.com ekimen berriak, irratigintza nahierara ahalbidetzen duelako. Eta beste behin ere euskarazko irratigintzan Ipar Euskal Herria delako eredu», dio Gaztelumendik.

Irratia.com
audio eta memoria digitalerako tresna bat gehiago da. «Hor gorde nahi dugu gure ahotsa eta gure kantuak, Internet den munduko artxibo handi horretan».Munduan zabaltzen ari den irratigintza mota berri bat da podcasting-arena, Internetetik jario baten bitartez zabaltzen den audio artxiboa. Hau da, etxetik irratia egiteko aukera ematen duen teknologia. Gorka Julio informatikari gazteak irrati konbentzional batetik kanpo egiten den euskarazko lehenengo saioa egiten du bere etxetik: Teketen. «Euskal Herrian bide hori gutxi jorratu da, eta kezkatuta gaude. Entzuleen irratia sortzeke dago, baina etorriko da», azaldu du Gaztelumendik. [...]

>Berriako artikulu osoa hemen

[>] Teketen i-rratsaioa 8 > Jendarte berriak, Blogari.net, Entsegu lokala

*OHARRA > i-rratsaioarentzat (bakarrik i-rratsaioarentzat) blog berria dugu, baina jarioa berdina izaten jarraitzen du rss-irratsaioa

Gaurkoan, Jendartean gertatutako hainbat berri izango ditugu eta
ondoren Blogari.net proiektuaren tripak erakutsiko ditugu. Dena Entsegu lokala 3 diskoko copyleft musikaz bustirik, oliba gorriak, banda batxoki eta malenkonia taldeak hain zuzen ere.


Aipatutako estekak:
iPodderrek podcastetara harpidetzeko programa:

[>] Kontaizu artikulu berria: Sindikazioa, hitz bat, 1.000 erabilpen


Sindikazioa

Euskaraz hitz honek ezer gutxi adierazten digun arren, gaur egungo Interneten asko erabiltzen den hitza da. Honen bitartez lehen bideraezina zen informazio fluxua era errazean bidera daiteke. Sindikazioa jario izeneko fitxategi batzuekin lotuta dago. Jarioak apaingarri gehiegirik gabe, asko eguneratzen diren webgune eta internet zerbitzuen informazioaren edukia ematen digun fitxategi (XML formatuan) bat besterik ez da. Informazio hori lortzeko fitxategi horretara harpidetu behar dugu eta harpidetza hori jario irakurgailuen bitartez egiten da.

Jario Irakurgailuak

Jarioak (ingelesez feed, RSS channel, RSS feed etab. ere deituak) irakurtzeko erabiltzen diren programak dira. Hauek nagusiki bi motatakoak izan daitezke, web aplikazioak, edota gure ordenagailuan instalatzeko programak. Hala ere, zenbait kasutan eta horretarako eginak ez egon arren zenbait gehigarri jarriz aplikazio asko jarioak irakurtzeko gai dira. Hauetako batzuk Firefox eta Opera nabigatzaileak, Thunderbird eta Microsoft Outlook posta kudeatzaileak (bi hauek gehigarrien bitartez) etab.

Gure ordenagailuan instalatzeko jario irakurgailuak

Gure ordenagailuan instalatu ondoren, nahi dugun jarioetara harpidetzea besterik ez dugu eta bertan ikusiko ditugu dagoeneko harpidetuta gauden webgune edo web zerbitzuetako berriak. Era honetako programak erabiliz gero, gure ordenagailuan instalatzeaz gain, gure ordenagailutik kanpo gaudenean harpidetuta gauden jarioak ezingo ditugu ikusi. Aplikazio hauen adibide batzuk:

Web aplikazio motako jario irakurgailuak

Gure ordenagailuan ezer instalatu nahi ez badugu aukera egokiena da hau. Oso sistema erosoa da gure jarioak irakurtzeko edozein ordenagailutan gaudela ere. Web aplikazio bat izanik ez dugulako zertan gure ordenagailuan egon behar gure jarioak irakurri ahal izateko. Normalean dohakoak izaten dira, izen ematea besterik ez duzu egin behar. Hauetako batzuk:

Jario batera harpidetuz

Hau egiteko Bloglines erabiliko dugu. Web aplikazio motako jario irakurgailu erabilienetakoa, aukera askorekin eta nahiko erraz erabiltzen dena. Horretarako nire blogean aurkitu daitekeen jarioa erabiliko dugu adibide moduan. Edozein webguneetan jario bat aurkitzeko era honetako xml botoiak edo RSS hitza aurkitu behar duzue. Normalean irudia zein RSS hitza esteka bat dira, hori da jarioaren helbidea, jarioa gehigarrian erabiliko duguna. Hau da egin beharrekoa:

  1. Bloglinesen izen eman
  2. Bloglinesen zuen izena eta pasahitza emanda sartu.
  3. Gehitu nahi duzuen jarioaren helbidea (gure adibiderako: http://teketen.blogspot.com/atom.xml) kopiatu.
  4. Ezkerrean goiko partean My Feeds fitxan sartu eta Add sakatu dugu eta bertan helbidea kopiatu eta subscribe botoia sakatu.
  5. Karpeta ezberdinetan antolatzeko aukera ematen zaigu, nagusia ez den beste karpeta batean sartu nahiko bagenu berau aukeratu.
  6. Amaitu da. Jadanik gure lehenengo jarioa gehitu dugu Bloglinesera, orain ezkerraldean ikusiko duzue eta eguneraketak daudenean abisatuak egongo zarete mezu berriak badaude, mezu berrien kopurua azalduko da blogaren izenaren ondoan eta beltzez agertuko da.
Jarioen hainbat erabilera
  • Gure gogokoak diren webgune edo blogen albiste guztiak eguneratzen diren momentu berean era eroso batean ikusi.
  • Podcast edo I-rratsaioetara hapidetu. Podcast-ak i Internetetik jario baten bitartez zabaltzen den audio fitxategiak dira.
  • Zenbait bilatzaileetan egindako bilaketak jario baten bitartez jarraitu ditzakegu. Horren aukera ematen dute Technorati, IceRocket eta Google Blogsearch bezalako bilatzaileek.
  • Zenbait eztabaida guneetan mezu konkretu bati egiten zaizkion erantzunak jarraitzeko aukera izaten da batzutan.
  • Segurtasun oharrak edo birus berrien agerpenei buruz ere informatuak egon gaitezke adibidez Alerta-Antivirus webguneko RSSra harpidetuz.
  • Zenbait mezularitza enpresek bidalketaren jarraipena egiteko aukera ematen digute jario baten bitartez. Era honetan, gure bidalketaren egoera ezagutuko dugu une oro.

Ikusi dezakezuen bezala berri asko irakurtzeko era erosoa, probatzen baduzu ezingo duzu utzi.

Gurekin kontaktuan jarri

[>] Magnatunen musika librea topatzeko webgunea


Musika librea creative commons edo lizentzia libre batean banatzen den musika da. Magnatune.com internetetik musika librea saltzen duen zerbitzu bat da. Nahiko egitura "kaotikoa" (kaosaren beste definizio interesgarri bat emango dizuet, wikipediatik hartua) duenez bilatzaile bat sortu dute bertan bilaketak egiteko. Era berean eskuin aldean, musika estilo ezberdinen RSS jarioak izango dituzue, musika estilo konkretu bateko abestietara harpidetzeko aukerarekin. Asko gomendatu daitezke baina nik Stellamara gomendatu nahi dizuet eta gainera ez dizuet lotura jarriko bertan bilatu dezazuen. ON egin.
Lotura: Magnatuneasy

[>] EAJren bloga hackeatua?

EAJren bloga hackeatu ote duten ideia burutik pasa zait hau ikusita:

Zertan ari nintzen ni EAJren blogean, baaa esaten den bezala arrazoia hemen

[>] Ruby (ez Rugby, Rubik, Rubí)


Kirola bat...
Kubo bat....
Mineral bat....
Ez programazio lengoai bat. Moda modan dagoen lengoai bat. Web aplikazioak programatzeko AJAXekin batera modan jarri den programazio lengoaia da. Kasu hauetan hoberena probatzea denez, proba batzuk egiteko aukera ematen duen orrialde bat gomendatzen dizuet. Bertan Ruby zer den azaltzen digun Rubyn egindako web aplikazio bat ikusiko duzue, oso interesgarria (programatzailea ez bazara ere).
Lotura: Try Ruby