Teketen aipatu dute irratia.com-eko lagunei Berrian egindako elkarrizketa batean
[...]«Euskarazko irratigintza berri baten desiran» Bost urte bete ditu berriki Irratia.com-ek eta Patxi Gaztelumendiren arabera, «kazetaritza asanbleario» bat egiteko asmotan ari dira. «Euskarazko irratigintza berri baten desiran gaude, komunikazioak eskaintzen dituen bide berriak komunikaziorako jarriz». Webgune eta irratsaioaren kideak «kezkatuta» daude, «lagun amateur batzuek egindako saiakera aitzindari» bilakatu delako. Irratigintzan nazioartean egon diren joera batzuk Euskal Herrian gutxi landu direla atzeman dute. «Horregatik, asko poztu gaitu Radiokultura.com ekimen berriak, irratigintza nahierara ahalbidetzen duelako. Eta beste behin ere euskarazko irratigintzan Ipar Euskal Herria delako eredu», dio Gaztelumendik. Irratia.com audio eta memoria digitalerako tresna bat gehiago da. «Hor gorde nahi dugu gure ahotsa eta gure kantuak, Internet den munduko artxibo handi horretan».Munduan zabaltzen ari den irratigintza mota berri bat da podcasting-arena, Internetetik jario baten bitartez zabaltzen den audio artxiboa. Hau da, etxetik irratia egiteko aukera ematen duen teknologia. Gorka Julio informatikari gazteak irrati konbentzional batetik kanpo egiten den euskarazko lehenengo saioa egiten du bere etxetik: Teketen. «Euskal Herrian bide hori gutxi jorratu da, eta kezkatuta gaude. Entzuleen irratia sortzeke dago, baina etorriko da», azaldu du Gaztelumendik. [...] >Berriako artikulu osoa hemen |
Iruzkinak hemen "Teketen aipatu dute irratia.com-eko lagunei Berrian egindako elkarrizketa batean"