photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Blogak eta Sare Sozialak barrutik


Atzo "Blogak eta Sare Sozialak" hitzaldian egon nintzen. Bertan Code & Syntas, Alianzo eta Hispavista egon ziren. Hitzaldi hau "Libre Nabegatu" kanpainaren barnean egiten da.

Larratxoko lokala aurkitu ondoren, sartu eta eDonostiaren lokalera joan nintzen. Hitzaldia berandu hasi zen baina baliabide materialak oso onak ziren, webkam, soinu estereoa, gelatik kanpo retropoiektoredun pantaila zuten 3 ordenadore etab. (nondik ateratzen da diru hau?¿)

Hitzaldia hasi zen, lehenengoa Luistxo(C&S) -> Luistxok blogen inguruko buztan luzearen teoria azaldu zuen eta bakoitzak bere mikroaudientzia izango duela aipatu zuen. Warholen esaldi bat eraldatu zuen "Denek 15minutuko ospea edukitzeko eskubidea dugu" dioena, "Denek 15 harpide edukitzeko eskubidea dugu" esaldira aldatuz (berak asmatu ez zuela ere aitortu zuen). Laster agertuko den blogak.com (blogak egiteko plataforma berri bat) sortu dutela ere aurreratu zuen.
Etorkizuneko predikzioak:
  • blogen aplikazioa hezkuntzan gero eta handiagoa izango da.
  • markagailu sozialen erabilera masiboa.
Subjetiboa izanez: nahiko dibertigarri egon zen eta EH prespektiba eduki zuen

Hispavista
-> Tipo trajeatu bat etorri zen bigarren. "Director de Alianza" omen zen bere kargua. Blogei buruzko datu asko eman zituen eta hauek AEBetan izaten ari ziren oihartzuna eta influentzia aipatu zituen. Bukaeran hispavistan blog bat egiten saiatu zen, 10minutu erroreak bakarrik ikusi ondoren lortu zuen blog bat sortzea.
Etorkizunerako predikzioak:
  • publizitate kontextualak hartuko duen garrantzia.
  • internet bidezko salmenta handituko da.
Subjetiboa izanez: aspergarria eta EHtik kanpo. Lekuz kanpo hasieratik.

Alianzo
-> Alianzoren aldetik J.A. del Moral etorri zen, pixkat berandu baina beno barkatuko diogu. Oso interesgarria egon zen blogen rankinga nola egiten duten azalpena. Sailkapen hori Google, Yahoo, Alexa, Bloglines, Technoratiko datuak erabiliz egiten dute Google, Technorati eta Bloglineseko datuek besteek baino garrantziagoak izanik. Sare sozialen inguruko eta blogak enpresentzako ekartzen dituen onurak ere aipatu zituen.
Etorkizunerako predikzioak:
  • Wikien garrantzia datorren urtean.
  • Blog pertsonaletan publizitatearen sarrera.
Subjetbioa izanez: ondo egon zen, zutik egin zuen bakarra izan zen jendeari asko begiratuz eta hartu eman gertuago bat ahalbidetuz, baina EHtik gertutasun gehiago izatea interesgarria izango litzateke.

Beste hainbat gauza:
  • Jorge Campanillas abokatuak etorkizunean datorren jabetza eskubideei buruzko legedia aipatu zuen. Honen inguruan "aipamen eskubidearen" desagerpena ekarri zezakeela aipatu zuen, honek dakartzan arazo guztiekin.
  • Hemen egiten ditudan "kritika gehienak" bertan ere egin nituen baina aportazioren bat ere egin nuen. Predikzio moduan edo (ez niri kasu egin gero) hurrengo urtean PODCASTak garrantzi handia hartuko dutela esan nuen, batez ere erlijio kristaueko datozen festa hauetan oparituko diren MP3 irakurgailuak eta blogen aldaketa naturalak ikusiz. Badakizue, zuek ere horrelako bat eskatu behar badiozue Olentzero edo Monarkei, OGG formatua irakurtzen duten begiratu.
  • Organizazio aldetik ondo baina "Libre nabegatu" software librea sustatzeko jardunaldi batzuetan DENA WINDOWS IZAN ZEN eta INTERNET EXPLORER ERE ERABILI ZUTEN. 2 pekatu kapital :P


Bertan egon zen beste norbaitek bere iritzia ematen badu, hitzaldien irudi errealgo bat edukiko genuke. Artikuluxka honek kritikak behar ditu, egingo dizkiozu?...

Iruzkinak hemen "Blogak eta Sare Sozialak barrutik"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (23:11) : 

Eskerrik asko txarlaren nondik norakoak eskaintzeagatik. A8 autopistan gertatu zen luiziak bertaratzeko hasierako asmoa bertan bera utzi zuen. Ni asteleheneko txarlan izan nintzen. Zuk diozuna, bertako baliabideekin flipatua gelditu nintzen!. Linuxen onurak goraipatu zituzten Windows XP zuen portatil bat erabiliz openoffice-ekin eginiko aurkezpen batzu medio.

 

Anonymous Anónimoek idatzia (01:16) : 

aupa!
Ni ere han egon nintzen, baina ez dut ezer idazteko donborarik izan eta orain nahiko berando dela pentsatzen dut... :)

Ala ere, zure artikulua irakurri eta gero (berriz, zeren berriro agertu zait RSS jariotan), ados zure Hispavistako tipoaren iritziaz... aspergarria.

Luistxo eta del Moral oso onak... oso interesgarria jarri zen galdera denbora aipamen eskubideari buruz hitz egin genuenean...

Nire predikzioak ez nituen esan. Ez dakit wikiak izango diren the next big thing (ala espero du nire wikigidak :D), baina software soziala internauta guztiak ezagutzearekin eta erabiltzearekin konformatzen nahiz.

 

iruzkin bat egin