Atzo egun paregabea
Atzo egun borobil horietako bat izan zen. Enpresa 2.0 eta Elkarlan tresnen lehenengo atala amaitu dugu, orain Herramientas Colaborativas delakoaren ordua iritsi da eta lasai hau ere Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan izango da. Informazio guztia hemen. Oso pozik egon gara Txopi, Mikel eta Julen hizlari edukita, giro aparta eta sintonia nabaria. Atzo bukatzean Bilboko kafe antzokian egon ginen Gu ta gutarrak ikusten. Ikusi beharreko ikuskizuna dudarik gabe. Osagaiak: hertzainak + bertsoak + pop + rock + jaia + inprobisazioa. Amaitu ostean kafe antzokiko bailongoak bere ikuskizun inprobisatuari hasiera eman zion ezagutzen ez genuenon harridurarako. Youtuben bere bideoak ugariak dira 'kafe antzoki', 'cafe antzoki' eta okurritzen zaizkizuen konbinazio guztiak probatuz. Nik nire bideotxoa ere badut: Bukatzeko mezu batek abisatzen nau era batean edo bestean parte hartu ditudan bi proiektuk sari bat irabazi dutela euskaljakintza eta EuskalTube Zorionak!! Etiquetas: antzokia, enpresadigitala, euskaljakintza, euskaltube, gutagutarrak, ikastaroak, kafe, sariak |
Iruzkinak hemen "Atzo egun paregabea"
Apa, Gorka! Saria jasotzerakoan zutaz eta euskaljakintza berria sortzen pasa dituzun/ditugun ordu guztiez akordatu nintzen. Beraz, erdi bana! :-)
Baina ez ahaztu oraindik gauza pare bat "pendiente" ditugula, eeee! :-)