photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Teketen I-rratsaio edo Podcasting berria (0. zenb)

Teketen blogak orain I-rratsaio (Interneteko Irratsaio) edo Podcast bat martxan jarriko du.
Hau 0. zenb da eta bertan


  • Teketen I-rratsaioaren aurkezpena

  • I-rratsaio edo Podcastari buruzko informazioa

  • G8aren mobilizazioen inguruko xare-ren audio kronika (Indymediatik hartua)


Entzuteko mp3 fitxategia jaitsi edo zuen Podcast irakurgailuarekin jaistea besterik ez duzu. Podcast irakurgailuak erabiltzen dituzuenok jakin ezazue zapalduz RSS jarioa izango duzuela, podcast honetara harpidetzeko.

Galderak, kritikak, muxuak etab. nire emailera edo iruzkinetara.
Ea atsegin duzuen!

Hemen entzun [mp3] [streaming]

Iruzkinak hemen "Teketen I-rratsaio edo Podcasting berria (0. zenb)"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (14:44) : 

Hiru bat bider saiatu naiz eta ez dut lortu ezer entzuterik. Denbora piloa ematen du kargatzen, eta gero huts egiten du. Beste inori gertatu zaio hau?

 

Blogger Teketenek idatzia (14:06) : 

Kaixo 3arrano.

MP3 a jaisteko
"guardar como" edo antzekoa erabili.

Zuzenean entzuteko zure irakurgailu arruntarekin streaminga erabili. Asko tardatzen du 18 mega baino gehiago direlako.

Entzun duen norbaitek ez zer moduz dagoen esan dezala mesedez.
;P

 

Anonymous Anónimoek idatzia (16:30) : 

Niri asko gustatu zait, bai musika eta bai gauzak azaltzeko duzun era. Dena den, hobetu beharreko pare bat gauza daude: "eta hori", "ba hori" bezalako koletillak, "bai?" hori (irakaslea zarela dirudi), eta hasieran entzuten den zarata bitxi hori (kilker hotsaren antzekoa). Gainera, xarek bidalitako informazio zatia oso baxu entzuten da. Bestela oso ongi dago, nik behintzat jarraituko dut i-rratsaio hau.

 

Anonymous Anónimoek idatzia (18:22) : 

Kaixo

 

Anonymous Anónimoek idatzia (18:26) : 

Kaixo, diñot.

Teketen: orain momentuan zure podcast edo dana dalako hori Lekeitioko Arrakala Irratiko uhinetatik aideratzen dihardogu.

Goiko horrek diñuan moduan, muletillak kenduta itxura ona dauka saioak.

Zenbatean behin kaleratuko dozu podcast bat?

Baimena emoten deskuzu astero Lekeition emititzeko?

Gure maila: arrakala@hotmail.com

 

Blogger Teketenek idatzia (22:37) : 

Izugarri ona,

Esker mila i-rratsaio hau binariotik analogikora pasatzeagatik jeje.

Baimen osoa duzue emititzeko creative commons lizentzia bat du nire programak. Nondik aterata dagoen esatearekin nahikoa duzue.

15ean behin egitea da nire intentzioa. Gutxi gora behera hilabeteko 5. eta 20. egunetan. Egun bat gora egun bat behera.

Eskerrikasko berriro

 

iruzkin bat egin