eAuzolan
Orain arte talde lanean aritzeko, hau da, dokumentuak eta fitxategiak trukatzeko, posta elektronikoa erabiltzen genuen. Posta elektronikoa tresna oso erraza egiten zaigu askori posta arruntaren filosofiatik gertu baitago. Posta elektronikoak hala ere, hainbat arazo ditu era honetako lanak egiteko orduan:
Posta elektronikoa VS WikiakPosta elektronikoak eta orain arte erabili ditugun komunikazio tresnak dituzten gabeziak betetzeko, hainbat tresna sortu dira. Hauen artean garrantzitsuena wikiak dira. Wiki (hawaiar wiki wiki, ÔÇ£azkar") hitzetik dator. Erabiltzaileek era erraz eta azkar batean edukia sortu, aldatu eta ezabatu dezakete web gune antzeko tresna honetan. Funtzionalitate hauek wiki bat elkarlanerako tresna paregabe batean bilakatzen dute. Wikiek dituzten beste ezaugarri batzuen artean:
Wikien edizio prozesuaTeknikoki wikiek duten gauzarik interesgarriena bere erraztasuna da. Erraztasun hau HTML bezalako kodeketa erabili beharrean teknikoak ez diren erabiltzaileentzat errazagoak diren beste teknika batzuk erabiltzean dago, baina momentuz ez dago estandarizatua. Hasieran wiki sistema guztiek WikiWikiWeb originalaren edizio sistema erabiltzen zuten. Wiki arruntek estekak bakarrik egiteko aukera ematen dute. Beste batzuek aldiz taulak, irudiak, formulak etab. egiteko kodeketa ere onartzen dute. Orain konplexutasuna eta aniztasuna da nagusi eta beraz sistema ezberdinek edizio sistema ezberdina dute.CamelCaseHasieran estekak sortzeko era honetako hitzak erabiltzen zituzten. Era honetako hitz konposatuetan hitz bakoitzaren hasieran letra larria erabiltzen da eta hutsuneak desagertzen dira. Era honetan automatikoki esteka bat sortzen zen eta esteka horretan sakatuz orrialde berri bat editatzeko aukera ematen zen.SandboxSandbox-a wiki askotan egoten den gune bat da. Gune honetan wikian esperientzia ez duten erabiltzaile berriek probak egin ditzakete. Era honetan, erabiltzaile berria trebatu egiten da eta ez ditu beste artikuluak probak egiten aldatzen.Aldaketen kontrolaWikiak gauza ireki bezala diseinatu dira. Askotan egiten diren aldaketak okerrak edo desegokiak badira, aurreko bertsioetara itzultzeko aukera ematen dute. Horretarako "Azken Aldaketak" izeneko mekanismoa dago. Bertan denbora konkretu batean egin diren azken aldaketak ezagutzeko aukera ematen da.Aldaketa kontrola egiteko beste tresna bat "Berrikuspenen Historia" da. Erabiltzaile batek egindako aldaketa bat ikusi eta "diff" ekintza bitartez bertsio hori eta berrikuspen historian gordetako batekin desberdintasunak ikus ditzake eta nahi izanez gero berreskuratu. Wiki sistema batzuk hauetaz gain zenbait artikulu jarraitzeko aukera ematen duten tresna batzuk ere eskaintzen dituzte. Era honetan, erabiltzaile batek artikulu bati jarraipen berezi bat eskaintzen badio, bertan egiten diren aldaketak egokiak diren edo ez ezagutzeko aukera ematen zaio. WYSIWYG (What You See Is What You Get)Wiki sistema askok erraztasuna areagotzeko WYSIWYG editore bat ekartzen dute. Editore honen bidez lehen komando bereziekin egin behar ziren edizioak botoiak sakatuz egiten dira. Honek erraztasun handiagoa eman dio.Wiki sistemakWiki sistema asko dago eta hauetako asko software librea dira. Hauek erabiltzeko zerbitzari batean instalatu beharko ditugu, hala ere dohainik wiki bat sortzeko aukera ematen duten zerbitzuak ere badaude.Wiki software ezberdinak
Wiki zerbitzu batzuk
|