Blogak itxura berritu bat du orain. Ez da gehiegi aldatu baina zertxobait bai.
- Podcast eta blogaren jarioa errazago aurkitzen dira orain.
- Bideobloga desagertu da.
- Mezuek orain Aipamenak izeneko atala dute.
- del.icio.us botoia agertzen da mezu bakoitzaren azpian.
- 2 zutabeak orain eskuin aldean azaltzen dira, garrantzitsuak diren mezuak lehenengo planoan jarriz.
- Logo berri bat.
Baina ikusten ez diren gauza asko daude. Alde batetik podcasta jarraitu eta biziberrituko dela aurreratzen dut. Beste alde batetik, logoak erakusten duen soziala etiketa hori benetan horrela izatea nahi dut eta jendeak parte hartu dezan eskatu nahi dizuet.
Euskal blogosfera berriro martxan jarri behar dugu, udara nahiko lasaia izaten ari da baina Iraila nahiko gogor dator. Hor dago kexatu.net zuen kexen zain, etorriko diren hainbat ekitaldi eta oraingo ikastaroan beste proposamen bat egingo dizuet, baina hau oraindik buruan bakarrik dut, beraz itxaron beharko du apur bat.
Animo eta aurrera guztioi, ikastaro berri bat dugu irabazteko! |
Iruzkinak hemen "Itxura berritua"
Aupa, Gorka! Primeran gelditu zaizu antolaketa berria! Niri, behintzat, askoz ere gahigo gustatzen zait horrela...;-)Ea zure egitasmo berriak ere laster martxan ikusten ditugun!
Zorionak Gorka, disenu berri honekin asko irabazi du-eta. Logo berria ere oso ondo gelditu zaizu, asko gustatu zait, eta 2.0agoa da.
Nik aldaketa bakar bat egingo nuke; eskuineko zutabe horietan atzealde gorria duten izenburu gris horiek ez dira ondo irakurtzen, eta koloreak aldatuko nituzke.
Animo!
teketen 2.0
Blogosfera guk egiten dugu. Eta blogosferaren martxa, gure indarrak adierazten du. Azken ikasturtea oso potentea izan da. Blogs&Beers, zabaldu.com, blogak 2.0, podcast batzuk, Alesti rss irakurle euskalduna, komunitate berriak.... denetarik egon da.
Orain, nolabait gauza potenteagoak egiten hasi beharko dugu. Diseinu berriaren "soziala" etiketa horregatik gustatu zait, horretan hasi behar dugulako. Kolaboratiboki lantzen gaiak, hemen eta han. Jende berria gehitzen blogintzara, proiektu partehartzaileak eraikitzeko....
Ikasturte berrian, gauza asko dago.
Euskal Herria 2.0 topaketak, Sustaturen 5. urteurrena, Durangoko azoka, 2007 urtean 70 urte beteko dira 1937ko gerratik, gauza asko gogoratzeko eta egiteko.
Gure herriko egoera berriak ere, aukera emango digu gauza ezberdinak ere egiteko.
Bitartean, teketen (teknologia eta jendartea) gustatu egingo zaigu, erreferentzia izango da, rss bidez harpidetuko gara... denetarik irakurri eta erantzungo dugu.
Eskerrik asko zuen erantzunengatik.
Arkaitz aldatu ditut burukoak eta orain hobeto daudela iruditzen zait. Ea gustatzen zaizun.
Diseinu txukuna, gustoko dut. Dena den, eskuineko kutxatxoek ertz borobilduak izango balituzte askoz 2.0 itxura handiago izango luke, jeje.
Logoa "Web 2.0 Logo Creator" ( http://www.msig.info/web2.php ) deritzona erabiliz egin duzu?
Bai,
Hori erabiliz sortu dut baina ondoren GIMP erabili dut koloreak eta izar horia moldatzeko.
Ez zaizkit hertz borobilduak gehigi gustatzen :P