photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Blogari 2.0


Blogari 2.0 deitu diot mezuari, baina 2.0 horrek ez du softwarearen bertsioarekin zerikusirik, orain asko aipatzen ari den Web 2.0rekin baizik.
Blogari.net hainbat software sozialeko tresnekin integrazio erraza egingo du. Hain ezagunak ditugun tag edo etiketak erabili ahal izango dira mezuetan azaltzen den informazioa zabaltzeko.
Erabiliko diren zerbitzuak hauek izango dira:
  • Technorati -> blog bilatzaile famatua
  • Del.icio.us -> zure esteka interisgarriak gordetzeko tresna soziala
  • Flickr -> irudiak igo eta etiketatzeko tresna soziala
  • Tagzania -> google maps erabiliz lekuak etiketatzeko tresna

[>] Elurra nagusi interneten

Elurra teilatuan zatua lepuan....
Gaur Elurra da nagusi Interneten. Blogarin, jendeak, ateratako argazkiak bidaltzen hasi da, baita izandako arazoak komentatzen ere. Blogari bera ere elurtuta dago ;)

Sustatun flickr erabiltzen dutenen artean "elurra2006" etiketa erabiltzeko gomendatu dute.
Eta errepideen informazioa lortzeko trafikoa.net orrialdea omen dago, omen diot, egun guztian ibili gabe egon delako eta Gariri esker hemen dugu webgunearen argazki bat.

[>] Erabiltzaileek web bat gustatzen zaien begirada batean jakin dezakete

Nature aldizkariak ateratako artikulu batean esaten da, web irakurleek webgune bat gustatzen zaien edo ez erabakitzeko erabiltzen duten denbora 50 misilegundokoa dela. Zein iritzi izango du jendeak nire blog honi buruz, gustatzen zaio norabiti 50 milisegundutan? Aurreratu behar dizuet niri sakonago ezagutu behar nauzuela :P

Iturria: Slashdot[RSS jarioa]

[>] Windows XP, Mac Os X eta Ubuntu arteko konparaketa

OCUk (Kontsumitzaile eta erabiltzaileen erakundea) ateratako artikulu batean "parekoak direla esaten du".
Windows XP
: Orfdenagailu kopurua berari esker zabaltzen ari da
Mac OS X:
Erabiltzen errazena
Ubuntu: Aplikazio aldetik oparoena

Iturria: OCU

[>] RSSaren inguruko beste 2 aplikazio

Gaurkoak RSSa oinarri duten beste bi aplikazio erakutsi nahi dizkizuet.
Bata Feed Pile da, honekin blog komunitario antzeko gauza bat egin daiteke, hainbat RSS jario gehiturik.
Bestea aldiz Squett da. Honekin, nahi ditugun RSS jarioak gure posta elektronikoan jaso ahal izango ditugu.

[>] Anonym.OS Anonimoki nabigatzeko CDa


Anonym.OS anonimoki nabigatzen laguntzen duen Live CD bat da. Open BSDn oinarritua dago eta Windows XPren itxura hartzen du. Ez dut frogatu norbaitek erabiltzen badu, irzukin bat utzi.
Iturria: ALT1040

[>] SGAEren WIFIarekin, SGAEren egoitzan musika jaisten

musika jaistea ez da ilegala

[>] Errealitatea ilegalizatu ezin daitekeelako


Errealitatea ilegalizatu nahi dute,
denok ikusten dugun errealitatea,
"La ley de partidos supuso la muerte
de Batasunajarioa"
mila aldiz entzun dugun esaldia.
Baina orain, ilegalizatutakoa, ilegalizatzen
dute, edonorrentzat absurdura bat dena,
beraientzat aldiz errealitate.
Baina niri erakutsi zidaten moduan,
eta Morganen legeak erabiliz.
ukazio bikoitzaren legea erabiliz
¬¬batasuna = batasuna

eta logika erabili nahi ez badugu, hala ere errealitatea burugogorra da:
argazki batek mila hitz baino gehiago balio du

[>] FeedBlendr hainbat jario batean


Tresna honek hainbat jario bakar batean elkartzeko aukera ematen du. Gainera jario mota ezberdinak (RDF, RSS edo Atom (XML) ) multzokatu ditzakezu. Ea zein erabilera ematen diozuen.
Webgunea: FeedBlendr

[>] Batasunaren BEC-eko kartela eta ETA




María San Gil-ek esan du Batasunak BEC-era joateko deialdia egiten duen kartelean ETAren anagrama dagoela. Ba San Gil andere maitagarria, ikerketa batzuek (Google)arrazoirik EZ duzula esaten dute.

Anagrama Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) anagrama da. Sugeak ezkerrera begiratzen du eta ez eskuinera eta ez du aizkorarik makil bat baizik. Hona hemen irudiak, zuek konparatu:



Irudiak: Googlen aurkitu ditut bat OMS-en orrialdetik, bestea Wikipedian eta kartela noski orain.info webgunean.
Maria San Gil-ek edo ez du Google erabiltzen edo intoxikatu besterik ez du egin nahi.

EGUNERAKETA
San Gilek BEC-eko ekitaldira deitzen du

(noski katxondeoa da, irudia GARAtik hartua dago, beraz GARA bisitatu edo bihar beraien egunkaria erosi, irudi hau gordetzeak merezi du eta)

[>] Adobe Labs


Adobe Labs-en Adobek garatzen ari dituen tresna ugari aurkitu ahal izango dituzue eta dohainik deskargatzeko gainera. Garatzen ari diren tresnak direlako egiten dute hau, baina hauek amaitutzat ematen dituztenean kobratu egingo dituzte. Gauzak instalatu eta saltseatzea gustatzen zaionarentzat leku egokia.

Webgunea: Adobe Labs

[>] Memoria historikoa, atzoko eta gaurko borrokak






Zenbait mezuk iraganeko borrokak, gaur egun borrokak sortu edo bultzatzeko duten indarra gogora ekarri didate. Memoria historikoa kultur ondare neurrigabea den arren, oso baliotsua da. Denon artean zaindu behar dugu gure memoria historikoa, etorkizuneko borroken (baina ez bakarrik borroken) auspoa izan baitaiteke.

Hauek izan dira burutazio hauek eta beste lekuetan idatzita utzi ditudan beste batzuen oinarri:

[>] Firefox gehigarri interesgarriak EUSKARAZ


Borja Tornerok Firefox bilaketa plugin batzuk garatu ditu honako bilaketa motore hauetan bilatzeko:



  • 3000 hiztegian

  • Euskalterm-en

  • Gara eta Berria-ren hemerotekan

  • Google-eu-n

  • Musikazblai-n


Argibide gehiagorako eta instalatzeko aski duzue hemen klik egitea!


EuskalGNUtik hartua (CC lizentziapean)

[>] Teketen i-rratsaioa 9 > Hatortxurock eta evo morales, Software pribatiboari alternatibak, Firefox, AJAX, web estandarrak, podcast berria, 2006. urteko

Gaurkoan, Jendarte atalean Hatortxurock kontzertua urtarrilak 7an, Evo Morales Boliviako lehendakaria. Informatika eta teknologia atalean aldiz, Gai nagusi bezala software pribatiboaren alternatibak, Firefox 1.5 bertsioa eta 2 bertsioa noiz etorriko den, Jarioen ikonoa estandarizazio bidean, 2006. urterako zer ekarriko du teknologiak eta Internetek, AJAX ikasten, Web estandarren inguruan, Euskal GNUk podcast berria jarri du martxan etab. Hau dena Musika klasikoaz bustirik, bai ondo entzun duzue Musika klasikoa.
Nola entzun


Aipatutako estekak

Buber sarietan bozkatuko diguzu?

[>] Blogak eta bere aplikazioak


Blogak, komunikazio tresna berri bat dira, ez teknologikoki baina bai duten jarraitzaile kopuruarengatik eta bere inguruan sortzen ari den fenomenoagatik. Hurrengo lerroetan blogek dituzten ezaugarriei buruz hitz egin, hauen aplikazio posibleak aztertu eta zuk zeuk blog bat sortzeko baliabideen berri emango dugu.

Zer da zehazki blog bat?
Blog bat web orrialde dinamiko sinple bat da. Bere berezitasunak hauek izan daitezke:

  • Blogean mezu bat argitaratzea oso erraza da, idazten badakizu blog bat editatzen jakingo duzu.

  • Mezuak orden kronologikoan azaltzen dira, hau da, azkenak lehenak dira

  • Mezu guztiak ezin direnez lehenengo orrian azaldu artxibategi batean gordetzen dira pasatako mezuak

  • Mezuetan bisitariek iruzkinak uzteko aukera dituzte, blogari eta bisitari arteko elkarrekintza handituz

  • Blogeko mezuak jario bitartez (ikusi aurreko kontaizu alea) jasotzeko aukera dago



Blog bat zer den dakigunez orain honen aplikazioak aztertuko ditugu:
Blogak irakaskuntzan
Blogak irakaskuntzan gazteak euren lanak entregatzeko edota motibatzeko tresna bezala erabili daitezke. Era honetan, gazteak motibatzeaz gain, teknologia berrietan heziko ditugu. Irakasleak lanak paperean entregatu beharrean blog batean zintzilikatzeko aukera eman dezake, era horretan gauzak automatikoki ordenatzen dira eta laguntza edo iruzkinak bertan egin ditzakete irakasle eta beste ikasleek. Euskal Herrian baditugu hainbat adibide:

  • IKTeroak -> Jakintza ikastolako irakasleek, lan ederra egin dute gazte talde batekin, beraien blog propioak sortu dituztelarik.

  • Iturrama DBH1 bloga -> Bertan, Iturrama ikastetxeko zenbait ikasleek irakaslearen laguntzaz, irakurri behar dituzten liburuei buruz hitz egiten dute, baita beraien irudiak igo ere.



Blogak komunikazio tresna bezala
Blogak beste komunikazio tresna bat izanik, elkarrekintza handiko komunikabide bat bezala erabili daiteke. Honen adibide garbienak:

  • Sustatu -> Askotariko informazioa aurkitu daitekeen arren, teknologiari buruzko informazioa asko lantzen duen komunikabidea da.

  • irratia.com -> irratia.com Bilbo Hiria irratian egiten den irratsaio baten interneteko bloga baino gehiago da. Zuzenean irratsaioa internetetik entzuteko aukeraz gain, podcast bitartez eskuratu eta entzuteko aukera duzu.



Blogak egunkari pertsonal modura
Blogak gure gogoetak plazaratzeko gune aproposa izan daitezke. Askotan gure gogoetak plazaratzeko gogoa dugu eta ez dugu lekurik aurkitzen, leku hori da blogak betetzen duena. Asko eta asko dira gaur egun euskal blogosfera deiturikoa osatzen dutenak:

  • Patxitrapero -> Patxitraperoren blogean blogari honen gogoetak, irudiak eta bideoak ikusi ahal izango ditugu.

  • Etiope bat martitzen -> Katixe blogariak martitzetik bere gogoetak eta ideiak azaltzen dizkigu oso era berezi eta ederrean.



Blogak enpresetan
Blogak enpresetan erabiltzen hasiak dira, bezeroarekin harremanetan jartzeko, barne komunikaziorako, lan esparruan komunikazioa eta harremanak indartzeko etab. Euskal Herrian oraindik garatuegia ez den esparru bat den arren, laster ikusiko ditugu era horretako blogak, adibide batzuk ematearren.

  • Atai elkarte koperatiba -> Atai elkarte koperatibaren enpresaren bloga, non bere produktuei buruzko informazioa eskuratu dezakegu.

  • Baster alde jatetxea -> Jatetxe honen blogean bere zerbitzuak, informazioa, menua etab. ikusi daiteke.

    Gure bloga sortu
    Euskarazko blogak automatikoki sortzeko tresna badago Blogari.net. Tresna honetan blog bat sortzea oso erraza da. Webgunean sartu eta "sortu" dioen botoia sakatzen dugu. Ondoren, gure blogak izango duen izena eta pasahitza asmatzen ditugu eta jadanik gure bloga sortua izango dugu. Euskarazkoak diren beste blog komunitate batzuk ere badaude adibidez goiena.net eta eibar.org ezagunak. Hauetan blog bat sortzeko baimena eskatu behar da. Gazteleraz La Coctelera tresna arrakastatsua dugu eta frantsesez azken egunetan famatua egin den Skyblog tresna. Ingelesez tresna asko aurkitu daitezke. Batzuk aipatzearren, Blogger, Wordpress.com eta Blogsome.

    Euskaraz gero eta blog gehiago sortzen ari dira, zuk zeurea egiteko prest zaude

[>] Firefox 2, udararen berotasunarekin batera su ematera etorriko da


Oraindik Firefox 1.5-en berriak gainean ditugula. Genbetan irakurtzen dut, Firefox 2 ateratzeko egutegia atera dela. Horren arabera Ekainerako Firefox 2 berria izango dugu. Espero dugu Librezaleko jendearen lan ederrari esker bertsio hori ere euskaratzea, ea horrela den ;P.

Firefox 2ren planifikazio egutegia:
* 2006/02/10 : Alpha 1
* 2006/03/10 : Alpha 2 (feature complete)
* 2006/04/07 : Beta 1 (string complete, feature frozen)
* 2006/05/05 : Beta 2 (string frozen)
* 2006/05/26 : Release Candidate 1
* 2006/06/07 : Release Candidate 2
* 2006/06/19 : Release Candidate 3
* 2006/06/27 : Firefox 2