photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] UEUn Web 2.0 ikastaroa

Gaur UEUko Web 2.0ko ikastaroan blogak sortu eta jarioetan murgildu gara.
Blog batzuk sortu ditugu eta mezuak sortu ondoren, gure artean iruzkinak eta trackbackak egin ditugu. Nahiko trebeak izan dira ikasleak eta ia denek lortu dute.

Ondoren jarioen teoria azaldu eta jarioekin, podcast eta bideocastekin ibili gara bueltaka. Horretarako momentuz euskaraz dagoen jario irakurgailu zerbitzu bakarra erabili dugu Alesti. Oso ondo joan da dena.

Parte hartzea gero eta handiagoa da. Gaur irakaslea (ni) kritikatzeko backchannel (txat bat) bat ireki dugu. Horrela behintzat ikasleak pentsatzen dutena jakingo dut denbora errealean eta ez ditut beraien aurpegiak interpretatu beharko :P

Hurrengo saioa astelehenean!

[>] Zorionak Iker!

Aupa Iker! Gaur enteratu naiz Cho Youaren gailurrera iritsi zarela ZORIONAK! Txoznan zure igoera finantzatzeko egin zenituzten kamiseta erosi nuenean banekien iritsi behar zenuela. Orain bide handia gelditzen zaizu, bidaia hasi besterik ez da egin.
Cho You 8201
Koldo Zubimendi bizkaitarrak eta Iker Iriondo gipuzkoarrak Cho Oyu 8201 metroko mendiaren gailurreraino heltzea lortu dute. Igandean itzuliko dira Loiuko aireportura. (GARA)

Gora Euskal Herria-Tibet espedizioa!
Euskal Herria - Tibet

[>] Slideshare - aurkezpenak elkar trukatzeko tresna

Slideshare probatzen egon naiz. Aurkezpenak elkar trukatzeko tresna bat da Youtube bezala baina aurkezpenekin.

Ideia bikaina iruditu zait, tresna oso potenteak ditugu lokalean aurkezpenak egiteko. Gero eta aplikazio gehiago ikusten ditugu Interneten lokalean egiten ditugun ariketak egiten saiatzen direnak baina gehienetan hauek ez dira instalatuak ditugunak bezain hobeak (GMail bezalako salbuespenak kontutan hartuz). Hau profitatuz Slidesharek aurkezpenak zabaltzeko aukera ematen digu.

Jarraitu beharreko pausoak
  1. Gonbidapen bat eskatu
  2. Posta elektronikoa jaso eta kontu bat sortu
  3. Kontuaren izen eta pasahitzarekin sartu
  4. Zure aurkezpena igotzeko botoia sakatu
  5. Aurkezpenaren izenburua, deskribapena, fitxategia eta etiketak aukeratu
  6. Lizentzia aukeratzeko aukera ere ematen da.

Gauza onak
  • Aurkezpenak igotzeko aukera ematen digu edozein tokitik atzitu ahal izateko.
  • Gure blogean flash aurkezpena txertatzeko kodea ematen digu.
  • Aurkezpenei iruzkinak egiteko aukera dago.
  • Besteek egindako aurkezpenak ikusteko aukera gure interesen arabera.
  • Microsoft Power Point (.ppt eta .pps) fitxategi mota onartzeaz gain, Open Office (odp) ere onartzen du.
Gauza txarrak edo hobetu beharrekoak
  • Aurkezpena igo ondoren ez dago fitxategi originala jaisteko erarik.
  • Aurkezpeneko efektuak desagertzen dira.
  • Aurkezpena ezin da online editatu


Adibide bat

[>] Tresna teknologiko bitxiak (kontaizu artikulu berria)


Azken aldi hontan Interneten tresna teknologiko bitxi asko agertzen ari dira. Batzuk baliagarriak diren bitartean beste batzuk erabat arraro eta zoroak. Tresna hauen inguruan bira bat egingo dugu ea zer topatzen dugu bidean.


Etengabe sortzen ari diren tresna teknologiko berrien artean badaude batzuk gure egunerokotasunean lagundu dezaketenak.


Artikulu osoa irakurri >>