UEUn Web 2.0 ikastaroa
Gaur UEUko Web 2.0ko ikastaroan blogak sortu eta jarioetan murgildu gara. Blog batzuk sortu ditugu eta mezuak sortu ondoren, gure artean iruzkinak eta trackbackak egin ditugu. Nahiko trebeak izan dira ikasleak eta ia denek lortu dute. Ondoren jarioen teoria azaldu eta jarioekin, podcast eta bideocastekin ibili gara bueltaka. Horretarako momentuz euskaraz dagoen jario irakurgailu zerbitzu bakarra erabili dugu Alesti. Oso ondo joan da dena. Parte hartzea gero eta handiagoa da. Gaur irakaslea (ni) kritikatzeko backchannel (txat bat) bat ireki dugu. Horrela behintzat ikasleak pentsatzen dutena jakingo dut denbora errealean eta ez ditut beraien aurpegiak interpretatu beharko :P Hurrengo saioa astelehenean! |
Iruzkinak hemen "UEUn Web 2.0 ikastaroa"
Eskerrak irakasliak pazientzia daukan (daukazun) eta humoretsua den, bestela ni galdua nengoen hainbeste "komunikazio-tresna" artean.Ezin dugu esan behintzat komunikazio plataforma eta baliabiderik ez dagoenik.