photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Iruña Veleiakoa guk egin genuen

Gaur mezu bat jaso dut nire posta elektronikoan, ez nuen jabea ezagutzen posta elektronikoa hau da (kinito200684@gmail.com). Koadrila bat omen da eta mezuan Iruña Veleiako "margoak" beraienak zirela adierazten zuten. Posta truke bat egin dugu eta argazkiak edo probak eskatu dizkiet baina hau adierazi didate:
Litro batzuk egiten ari ginen bertan, kotxea hartu eta musika pixka bat entzuteko leku itzela eta lasaia da. Mikelek joko bat proposatu zigun eta pictionary-ra jolasten hasi ginen bertan genituen gauzekin eta ondoren hau amaituta urkatuaren jokora baina bere bertsio kristauan (lekuan beste hainbat gurutze alderantzikatu ere egin genituen, mozkorturik gure abertzaletasun erradikalak anarkismo puntu bat hartzen du batzutan.


Komunikabideek eman dieten garrantzia ikusirik harrituta daude eta noski ez dituzte "ekintzaren" argazki edo irudirik, zenek grabatzen ditu bere farrak? Beno ados batzuk bai [1][2], baina YouTuben edo Flickr-en zabaltzea ez da oso arrunta, oraindik.

Bitxia behintzat ez?

[>] Blogosferari errepaso txiki eta pertsonala (Klikbilbidea)

Azken egun eta hilabeteetan gure blogosfera zenbait blog aurkitu eta edozein arrazoi dela eta harritu naute. Horregatik niretzako eta blog hau jarraitzen duzuenen 4 katutxoentzat (asko maite zaituztet muuuuuuuuuuuak, eta zuen harramazkak gehien). Klikbilbide bat proposatzera natorkizue.

Klikbilbidea
Paris bohemio eta ilun argitsuak nire buruan agertzen da metropolitan dioen kartel eder hori ikusten dudan bakoitzean. Erotasun epiko baten bidez nire buruan sartzen dira beraien ipun, irudi, testu etab.-ak. Yann Tiersenen abesti bat ekartzen didate beti burura eta horra hor non agertzen den Amelie bere lilura eta apaintasun leun eta gaztearekin azken portuko ametsen errepublikara eramaten nauelarik. Bertan bere parke eder eta iraultza koloretsuaren berri ematen dit egunero burugogorkeriz, maitasunez, kolorez, barrez, negarrez, baina beren irudimen banderari beti fidel.


Esnatzen naizenean hondartzan aurkitzen naiz, amets bat izan al da? Baina laster konturatzen naiz, Avaloneko lainoek ekarri nautela honaino. Malekoian aurkitzen naiz orain itsasoaren ibilbide geldiezina eta momentu goxoak ikusten, berriro olerkiak, abestiak burura. Itsas aldetik hemen hain ezaguna duten Taosa sartzen hasia da Avaloneko lainoen parekoa izan daiteke hau Gipuzkoako kostaldean, banoala nabaritzen dut, nora eramango naute odei lauso eta busti hauek...

Non nago? Gela txiki eta argitsu batean aurkitzen naiz, horma guztiak gorriz daude margoturik eta mahai batean boligrafo gorri bat eta paper ugari, ate ondoko iskinean idazteko makina zahar bat ere ikusten da. Paper horiek zer dioten ikustera gerturatu naiz, urruneko eta gertuko istorioak agertzen zaizkit begi aurrean. Errusian egongo ote naiz oraingoan? Kalera atera beharko dut ziurtatzeko.

Kalean jai giro aparta dago koloreak non nahi eta festak ugari, Kimo kale taberna topatu dut, festa eta kontzertuak ia egunero eta gaur Doctor Deseo. Komite txikian (petit comite) gaude eta Doctor deseok berotasun handia ematen dio gauari, neskato batek begirada txiki bat bota dit, autobusean gurutzatzen dituzun horietako bat. Bigarrena ere egin du, "Atrapado en la cara norte ..." entzuten da atzetik, harrapatua nauka bere begi horiekin, gerturatu naiz ez diogu ezer esan elkarri muxu laino batean murgildu gara. Oraingoan Avalon eta Taosak beste guztiak eraman dituela dirudi, gu bakarrik gaude, atzetik "Abrazame y no me digas nada...".



Gaua amaitu da taberna itxi dute, kanpoan gaude biak. Kartel bat ikusi dugu bata besteari ezer esan gabe berak boligrafo bat hartu eta kartelean zerbait idatzi du, irakurtzeko denborarik izan gabe muxu bat eman eta korrika hasi da. Kartelean hau irakurtzen da:




Kontrakantxan ikusiko gara? Han itxoingo zaitut, Alukiss
-------------------------------------------

Klikbilbidea zer da?
Gustatzen zaizkidan blog/guneak gomendatzeko era bat besterik ez da. Hauek sortzen dizkidaten burutazio, gogoeta, pentsamendu etab. erabiliz eta istorio batean barneratuz. Teknologiaren mundu hotz honetan datuek, zenbakiek, zifrek, diruak, estatistikek duten garrantzitik kanpo gelditzen den mezu bat eta zuzenean sentimenduen bila doana. Hori da niretzako Klikbilbide bat. Ez naiz seguraski hau egin duen lehenengo pertsona eta ez naiz azkena izango.

Zuen harramazkak itxaroten ditut!

[>] Andoaingo Gaztetxearen komunikatua ostiraleko istiluen aurrean

Andoaingo Gaztetxeak, erabat gezurtatzen du ostiral gauean gertatutakoaren inguruan Barne Sailak prentsara bidalitako bertsioa. Bart gauean, 23:30ak aldera Andoaingo munizipalak, ertzaintzak babesturik, gaztetxearen inguruan zeuden autoei isunak jartzera etorri ziren.

12.00ak aldera, zaratak bizilagunei sortzen zien molestiaren aitzakiarekin, ertzaintza, jarrera probokatzaile eta harroarekin, gaztetxera bortizki sartzen saiatu zen.

Egoera ikusirik, gaztetxeko kideok, kontzertua bertan behera uztea erabaki genuen. Dagoeneko, zarataren aitzakiarik gabe, ertzaintza gaztetxera bortizki sartu zen, bertan zeuden guztiak mehatxatuz eta kolpatuz.

Bertan zeuden ikusleek ez zieten Balzaren txakurren mehatxu eta probokazioei erantzun, beraz gaztetxeko kideok eskerrak ematen dizkiegu bertan egon ziren 400 bat pertsonei, erakutsitako jarrera lasaiagatik.

Beraz, azpimarratu nahi dugu eraso bakarra beraien partetik izan zela eta ondorio bezala, 2 atxilotu, hainbat zauritu (horietako bat ospitalean atenditua izan zen), identifikazioak, alkoholemia kontrolak, etab. burutu zituzten. Ondorioz, gaztetxeko kideok atzo gertatutakoaren errudun zuzen eta erantzuleak, ertzaintza, munizipalak eta Andoaingo udala jotzen ditugu. Ostiralerako No Means No-ren kontzertua, 12+10 urtemugaren egitarauaren barne zegoen. Azken urte hauetan gaztetxeak milaka ekimen burutu ditu, herriari aisialdi alternatibo eta autogestionatu zabala eskainiz.

Hortaz, ez alkateak, ez munizipalek, ez ertzaintzak ez dituzte gure amets eta irribarreak zapuztuko.

Gertatutakoa salatzeko asmoz, zuen parte-hartzea eskertuko genuke asteartean, arratsaldeko zortzietan, gaztetxetik abiatuko den manifestazioan.

Irudimena boterearen aurka!

[>] Kritikatb, bideo kritiko/interesgarri bat astero

Kritikatb, bideo kritiko/interesgarri bat jarriko dut astero (ASTEARTERO ahal badut) nire blogaren atal berri honetan. Honetaz gain jartzen ditudan bideoak bildu.net eta "kritikatb" etiketaren bidez markatuko ditut. Beraz norbaitek bideorik gomendatu nahi badu "kritikatb" etiketa hori erabiliz gomenda diezadake.
Orain arte atalaren izena "Nahi dudalako!" izan da, baina orain era antolatuago batean Kritikatb izen berri hau hartuko du. Bertan azalduko diren bideoak kritika kutsu bat izango dute edota ez dakit zein arrazoi arrarorengatik interesgarriak iruditu zaizkit (gomendatzen badidazue baten bat zaizkigu).
Orain arte atal horretan azaldu diren bideoak aipatutako kritikatb bidez markatu ditut.

[>] Firefox interneten nabigatzeko trainera onena (kontaizu artikulu berria)


Interneten nabigatzeko nabigatzaile bat beharrezkoa izaten da. Askok Internet Explorer ezagutuko duzue baina nabigatzaile hau baino alternatiba hobeagoak badaude, adibidez Firefox. Firefox nabigatzailea software librea, segurua, azkarra eta euskaraz dugun nabigatzaile hoberenari buruz hitz egingo dugu gaurkoan.

Artikulu osoa irakurri >>


Artikuluan zenbait hedapen aipatzen dira, baina beste bat gehitu behar dugu. Xuxen zuzentzaile ortografikoa integratzen duena. Artikulu honetan dituzue hedapen hori instalatzeko jarraibideak.

Era berean niri otu zitzaizkidan hedapen interesgarriak bildu.net eta etiketa hauek erabiliz "firefox" eta "hedapena" gorde ditut. Hemen ikus ditzakezu orain arte gorde diren hedapenak, bertan ez dauden hedapenak gehitzeko aukera duzu bi etiketa hauek erabiliz, horrela denok interesgarriak diren firefox hedapenak ezagutzeko aukera izango dugu.

[>] Bihar Abenduak 2 PREKARITATEA STOP! MANIFESTAZIOA

Hasiera:2006(e)ko Abenduak 02, 18:00(e)tan
Amaiera:2006(e)ko Abenduak 02, 19:30(e)tan
PREKARITATEA STOP!
Donostia (Boulevard)
Prekaritateari STOP esateko eguna.
Prekaritatea borrokatzen lagundu eta mass mediek komunikatuko ez dutena zuen blogetan ZABALDU. Esker mila!