Blogosferari errepaso txiki eta pertsonala (Klikbilbidea)
Azken egun eta hilabeteetan gure blogosfera zenbait blog aurkitu eta edozein arrazoi dela eta harritu naute. Horregatik niretzako eta blog hau jarraitzen duzuenen 4 katutxoentzat (asko maite zaituztet muuuuuuuuuuuak, eta zuen harramazkak gehien). Klikbilbide bat proposatzera natorkizue. Klikbilbidea Paris bohemio eta ilun argitsuak nire buruan agertzen da metropolitan dioen kartel eder hori ikusten dudan bakoitzean. Erotasun epiko baten bidez nire buruan sartzen dira beraien ipun, irudi, testu etab.-ak. Yann Tiersenen abesti bat ekartzen didate beti burura eta horra hor non agertzen den Amelie bere lilura eta apaintasun leun eta gaztearekin azken portuko ametsen errepublikara eramaten nauelarik. Bertan bere parke eder eta iraultza koloretsuaren berri ematen dit egunero burugogorkeriz, maitasunez, kolorez, barrez, negarrez, baina beren irudimen banderari beti fidel. Esnatzen naizenean hondartzan aurkitzen naiz, amets bat izan al da? Baina laster konturatzen naiz, Avaloneko lainoek ekarri nautela honaino. Malekoian aurkitzen naiz orain itsasoaren ibilbide geldiezina eta momentu goxoak ikusten, berriro olerkiak, abestiak burura. Itsas aldetik hemen hain ezaguna duten Taosa sartzen hasia da Avaloneko lainoen parekoa izan daiteke hau Gipuzkoako kostaldean, banoala nabaritzen dut, nora eramango naute odei lauso eta busti hauek... Non nago? Gela txiki eta argitsu batean aurkitzen naiz, horma guztiak gorriz daude margoturik eta mahai batean boligrafo gorri bat eta paper ugari, ate ondoko iskinean idazteko makina zahar bat ere ikusten da. Paper horiek zer dioten ikustera gerturatu naiz, urruneko eta gertuko istorioak agertzen zaizkit begi aurrean. Errusian egongo ote naiz oraingoan? Kalera atera beharko dut ziurtatzeko. Kalean jai giro aparta dago koloreak non nahi eta festak ugari, Kimo kale taberna topatu dut, festa eta kontzertuak ia egunero eta gaur Doctor Deseo. Komite txikian (petit comite) gaude eta Doctor deseok berotasun handia ematen dio gauari, neskato batek begirada txiki bat bota dit, autobusean gurutzatzen dituzun horietako bat. Bigarrena ere egin du, "Atrapado en la cara norte ..." entzuten da atzetik, harrapatua nauka bere begi horiekin, gerturatu naiz ez diogu ezer esan elkarri muxu laino batean murgildu gara. Oraingoan Avalon eta Taosak beste guztiak eraman dituela dirudi, gu bakarrik gaude, atzetik "Abrazame y no me digas nada...". Gaua amaitu da taberna itxi dute, kanpoan gaude biak. Kartel bat ikusi dugu bata besteari ezer esan gabe berak boligrafo bat hartu eta kartelean zerbait idatzi du, irakurtzeko denborarik izan gabe muxu bat eman eta korrika hasi da. Kartelean hau irakurtzen da:
------------------------------------------- Klikbilbidea zer da? Gustatzen zaizkidan blog/guneak gomendatzeko era bat besterik ez da. Hauek sortzen dizkidaten burutazio, gogoeta, pentsamendu etab. erabiliz eta istorio batean barneratuz. Teknologiaren mundu hotz honetan datuek, zenbakiek, zifrek, diruak, estatistikek duten garrantzitik kanpo gelditzen den mezu bat eta zuzenean sentimenduen bila doana. Hori da niretzako Klikbilbide bat. Ez naiz seguraski hau egin duen lehenengo pertsona eta ez naiz azkena izango. Zuen harramazkak itxaroten ditut! |
Iruzkinak hemen "Blogosferari errepaso txiki eta pertsonala (Klikbilbidea)"
Oooooooooooh!
Ohorea duk gero, blogosferari errepasoa eman, eta klikbilbidean Azken Portuko lagunekin gogoratzea. Bejondeiala, motel!
Urte eta asmo berri on!
Segi lanean, ametsak ere 2.0 bilakatzen ikusi arte.
Zuei egiten duzuen lanagatik :P