Patenteen aurkako ekitaldia
Kaixo! Honako email-a Bilboko Deustuko Unibertsitateko Software Askearen Aldeko taldetik (e-ghost) bidaltzen dizuet, asteazken honetan (12:00etan) *Software-ari buruzko Patenteen* kontra unibertsitate eta estatu-mailan gauzatuko den manifestaldiari buruz informatzeko, gu honi sutsuki elkartuko gara eta. Nahiz eta ziur aski jakinaren gainean egongo zareten, pixka bat azaldu nahiko nizueke: Martxoaren 7an *Software-ari buruzko Patenteen* gaia Europako Kontseilutik, Europako Parlamentura igaro zen (arauak ere apurtuz, hiru herrialdek eztabaida-gai gisa uztea eskatu baitzuten). Kontuan izateko beste arrazoi bat, espainiar senatu osoak testua ukatu zuela da, “Directiva de Patentes de Software” buruzko zirriborroa hain zuzen ere. Hemen [*] gure web-orria aurkituko duzue, bertan dossierra, azalpenerako bideoa, eta elkartu diren unibertsitate guztientzat estatalki idatzi den manifestu jenerala daude. [*] http://www.e-ghost.deusto.es/phpwiki/index.php/27A Edozein galdera baldin baduzue edo eta kontakturako telefono behar baduzue, helbide honetara idatz dezakezue. |