photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Mugitu gara

Blogger utzi eta Wordpress plataformara pasa naiz nire zerbitzari propioan. Hala ere helbidea eta jarioa bera dira ;) Baina badaezpada begiratu...
Oraingo web gunea
http://teketen.com
Oraingo jarioa
http://feeds.feedburner.com/Teketen-SoftwareLibreaKulturaLibreaBlogakPodcast

Etiquetas: , ,

[>] Euskara eta Internet hitzaldi osoaren informazioa eta audioa

Joan den uztailean,Haritz Rordriguez eta biok gonbidatu gintuzten Euskal Encounter-era, hitzaldi bat eskaintzeko.

Azken orduko gonbidapena izan zen eta, beraz, hitzaldia denbora gutxian inprobisatu behar izan genuen. Dena dela ere, emaitzarekin nahiko pozik geratu ginen. Uste dut eztabaidarako balio dezaketen hainbat gai plazaratu genituela, batzuk zuzenago, besteak akaso erratuta. Gustora jasoko genituzke beste iritzi batzuk.

Hitzaldia Euskadi Digital irratiko Rafa Martinezek grabatu zuen eta baita sareratu ere. Hemen txertatuko ditut erabili genituen elementu ezberdinak.

Amaiera aldera, mahainguru modukoa sortu zen hitzaldia entzutera etorri zirenei esker. Besteak beste, han egon ziren Xiber Aguilera, Geragaitezen webgunea sortu duen Xabier eta Mikel Olasagasti… (barka, besteen izenekin ez bainaiz akordatzen.

Ea zer deritzozuen.

Audioa:

Euskara interneten

Teketen-en aurkezpena:
BBEC - euskara globalizazioan
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: ekibe mudss)

Bideoak:

Vicent Partal



Mikroformatuak eta glokaltasuna



Dataportability



Pet shop boys - Integral



Oreilly Radarren Web Trends


Internet Web Trends


Basque substation of the Internet (txapuzero xamar eguneratua)



Etiquetas: , , , , , , , , , , , , ,

[>] Hurrengo urtetako internet/euskararen erronkak

BBECen egon ginen Haritz eta ni eta bertan beste hainbat blogariekin batera euskarak/internetek hurrengo urteetan izango dituen erronkaz hitz egin genuen. Euskara globalizazioan aurkezpen osoa hemen duzue baina garrantzitsuena 2 grafiko hauek dira.

EKIBE euskara: Euskarak interneten dituen erronkak identifikatu eta hauei buruzko zenbait ohar ematen saiatzen den grafiko bat da. Elementu garrantzitsu bezala erreferentzialtasuna, kontektatua egotea, ikusgarritauna, baliabideak jartzen ditu eta guztiaren bihotza dena erabilpena bera.
MUDSS internet: Interneten orokorrean hurrengo urteetan garrantzitsuak izango diren faktoreak detektatu eta grafika baten bidez adierazteko jaio da. Hauek ezagutu eta euskal komunitateak bertan eragitea garrantzitsua izango da EKIBEren barneko parametroak hobetu nahi baditugu. Grafika honen bihotza soziala da, objetu sozialen elkartrukea eta pertsonen arteko elkarrekintza baitira garai hauetako adierazle garbiena. Baina beste batzuk garrantzitsuak izaten jarraitzen dute edo garrantzitsu izaten hasi dira. Horien artean 4 dira niretzat garrantzitsuenak multimedia, ubikuitatea, deszentralizazioa eta semantika.

Aurkezpen honetan aipatzen diren proiektuak eta ideiak nireak egin nahi ditut urte honetan zehar eta aipatutako gaietan lan egingo dut. Behintzat gai hauetako bakoitza ukitzen duen proiektu batean murgildu edo hasiko dut hori da hurrengo ikasturteko intentzioa behintzat. Hemen agertzen diren grafiko hauek beste foro gehiagotan erabiltzen jarraituko dut, ea horietako batean topatu eta ideia hauek eta gehiago eztabaidatu ditzakegun.

Etiquetas: , , , , , , , , , , , , ,

[>] BBEC - Basque Bloggers Exhibition Centre

Basque Bloggers Exhibition Centre
Blogari euskaldun guztiei agertzeko deia, mezua hartu eta zabaldu!


Parte hartu wikia editatuz

Informazioa eta egitaraua

Euskal Encounter barnean blogari euskaldunen mahaingurua
Eguna: Ostirala 25
Lekua: Bilbao Exhibition Centre
Ordua: 19:00
Sarrera: doan eta izen ematerik gabe

Eztabaidagai: Euskararen ikusgaitasuna mundu globalizatuan

Hizlari eta moderatzaileak (30 min)
Gorka eta Haritz moderatzaile eta sarrera lanetan egongo dira baina denon parte hartzea beharrezkoa izango da

10min Hero (2/3 x 10)
Nahi duenak 10min izango ditu bere proiektu, ideiak edo bloga azaldu ahal izateko. Hemen zure izena jarri edo bertan jarri gurekin harremanetan.

Asanblada interaktiboa 1 ordu
Backchannel baten bidez bertako zein kanpoko ekarpenak jasoko ditugu eta horretaz gain bertan ere eztabaida era berezi batean dinamizaten saiatuko gara.

Etiquetas: , , , , , , , ,

[>] Jamaika ikusteko eta bildu.net

Hemendik aurrera Sustatu atariko Jamaika ikusteko atalean bildu.net bidez ere parte hartu ahal izango duzue. Jamaika ikusteko atala horrela azaltzen dute sortzaileek:
Interneten nabigatzen zaudela, erreferentzia, orri edo gune interesgarri bat aurkitu duzu, eta Sustatuzale guztiekin partekatu nahi baduzu, hauxe da zure atala, Jamaika ikusteko jaio gara.
Hauek dira bertan parte hartzeko jarraitu beharreko pausoak:

  1. Kontu bat ireki Bildu.net webgune euskaldunean edo del.icio.us zerbitzuan
  2. Nabigatzen zaudelarik, ezer partekatu nahi duzunean, gehitu ezazu batean edo bestean sustaturako etiketa edo tag delakoarekin.
  3. Minutu batzuen buruan, automatikoki azalduko da zure gehikuntza hemen.
Informazio gehiago...

Etiquetas: , , , ,

[>] Ubuntu sistema eragileari buruz, lantalanek eskatua

Lantalan-ek horrela eskatuta beste hainbat lagunekin Ubuntu sistema eragileari buruz idatzi genuen "Ubuntu sistema eragilea" artikuluan.
Parte hartzaileak:

Etiquetas: , , , , ,

[>] Cotton club gaur Loiolan, Jazz gaua eta tea

musikazinekluba'03
Ttan Ttakun irrati euskaldun libreak aurkezten du...
"Cotton Club"
Francis Ford Coppola, 1984
Musika Zine Klubaren hirugarren edizio honetan, "Cotton Club" filmaren proiekzioa egingo dugu Loiolako gaztetxean. Behin pelikula amaitzean Jazz musika eta Te dastaketa egongo da. Plan hoberik?
En la tercera entrega del Musika Zine Kluba, vamos a proyectar la película "Cotton Club" en el Gaztetxe de Loiola. En cuanto termine el film pondremos música Jazz y habrá Té para degustar. Un plan mejor?
Noiz - Cuando: Uztailak 3 de Julio | osteguna/jueves.
Non - Donde: Loiolako Gaztetxea / Gaztetxe de Loiola.
Ordua - Hora: 20:30.
Sarrera - Entrada: Doan / Gratis.
Zer da | Que es MusikaZineKluba?
MusikaZineKluba Donostiako Egia auzoan dagoen Ttan Ttakun irrati euskaldun librearen egitasmo berria da. Hilabete bakoitzaren lehen ostegunean musika eta zinea batzen dituen filme bat jartzen dugu Loiolako Gaztetxean. Orain arte, "Quadrophenia" (Maiatza) eta "Granujas A Todo Ritmo" (Ekaina) filmeen proiekzioa egin dugu. Hurrengo hilabeteetan berriz, filme gehiago eskaintzea da gure asmoa. Gainera nabarmendu behar da pelikula bakoitzaren arabera festa ezberdin bat antolatzen dugula. Mod musika, Jazz musika... pikoteoa, te dastaketa, ... Azken batean, MusikaZineKluba egitasmoaren helburua jendeak musika eta zinearekin gozatzea da modu alternatibo, aske eta ireki batean. Hortaz, hilabeteko lehen ostegunetan zure bisitaren zain geratzen gara!!!
MusikaZineKluba es un nuevo proyecto de la radio libre y euskaldun Ttan Ttakun que esta situado en el barrio de Egia (Donostia). El primer jueves de cada mes, solemos proyectar en el Gaztetxe de Loiola una película que relacione la música y el cine. Hasta ahora, hemos proyectado "Quadrophenia" (Mayo) y "Granujas A Todo Ritmo" (Junio). En los próximos meses, nuestra intención es seguir con la proyección de más películas. Además, hay que señalar que dependiendo de cada filme solemos preparar una fiesta especial. Música Mod, Jazz, ... picoteo, degustación de Té, ... Al fin y al cabo, el objetivo real de MusikaZineKluba es que la gente disfrute de la música y el cine de una forma alternativa, libre y abierta. Por lo tanto, os esperamos el primer jueves de cada mes!!!
Informazio gehiago / Más información:
943 322 523 (Asier)
TTAN TTAKUN IRRATI EUSKALDUN LIBREA | 106.8 FM |

Etiquetas: , , , , , ,