Mikel Laboa & Bob Dylan kontzertuaren aurreko eguna
Beno, ba bihar da. Bihar da "bakearen aldeko kontzertuaren" eguna. Bakearen aldeko kontzertua? Beno hori dudan jarri dezakegu. Spencer Tunikek jendea biluzik ateratzeagatik eta Donostia promozionatzeagatik egin zuena "Bakearen aldeko biluztea" ere deitu genezake. Baina beno hori ez da gaurko gaia. Kriston montajea egin dute Donostiako Zurriola ondartzan. Gaur bertan egon naiz eta Mikel Laboa probak egiten ikusi dut. Bertan egon gara batzuk Mikel Laboaren "Izarren hautsa" entzuten. Zeinen ederra izan daitekeen Mikel Laboa ikustea berriro ere, "que barbaridad Mikel, que barbaridad...". Hainbeste kanta mitiko eta paraje ederrean, bakearen alde borrokatu ez duten pertsona askoren ondoan egongo naiz, baina beno ni zu entzutera noa. Bob ere ikusteko gogoa daukat. Zergatik ez, "Gudaren aurka" eta "Eskubide zibilengatik" borroka-kantu horiek entzun nahi ditut. Baina Bob horiek kantatzeko nik behintzat sinpletasuna nahiago.
SINPLETASUNA NAHIAGO NUEN!Mezu hau hemen amaitu behar zuen baina, Andoainera bidean pankarta hau ikusi dut "EL PP NO QUIERE LA PAZ". Sinadurarik gabe zegoen, baina neronek sinatuko nuen, bat nator. Hau ere erantsiko nuke "EL PP QUIERE EL FRANQUISMO". Batez ere Europan fraquismoaren aurka irten den ebazpena sinatu ez duenean. Beno ahaztuta nuen hemen doa grabatu dudan bideo txiki bat, egin duten montajea ikusteko. |
Iruzkinak hemen "Mikel Laboa & Bob Dylan kontzertuaren aurreko eguna"