photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Web 2.0 enpresetan, Berria eta Podcasting


Gaur Berrian egin zidaten elkarrizketa azaldu da. Elkarrizketarako deia egiteko lan egiten dudan enpresarekin jarri ziren kontaktuan eta ondoren nirekin telefono bidez. Hasieran telefono bidezko elkarrizketa bat izan behar zuenak, azkenean Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean egin genuen. Hor joan ziren 30 minutu baino gehiago Edu Lartzangurenekin. Gustora kontatu nizkion berak galdetutakoak eta gehiago. Berrian orri erdi hartu du, 30min baino gehiagoko elkarrizketa bat orrialde erdian sintetizatzea zaila izaten da, baina Eduk nahiko ondo egin duela uste dut (Blogari. com ez baizik eta blogari.net izan behar zuela kontutan hartu gabe :P)

Enpresa digitalea
n eta UEUren partaidetzarekin ematen ari naizen Web 2.0ri buruzko ikastaroa oso ondo doa. Nire ikasleen artean informatikariak, publizistak, euskara elkarteetako jendea, egunkarietako langileak, webmasterrak etab. daude. Nahiko ikasle finak eta gero eta parte hartzaileagoak. Ikastaroa amaitzean bertan erabilitako materialak internetera igo eta denon eskura jarriko ditugu, norbaitek hauetan interesa ikusten badu erabiltzeko.

Ikastaroak Web 2.0 aplikazioak (batez ere Blogak, Jarioak eta Wikiak) erabiltzearen alde on eta txarrak, dudak, kezkak, adibide on eta txarrak azaltzen saiatu naiz. Web 2.0ren apologiatik aldendu nahi dut eta pertsonak eta hauen jarreretan izan dezakeen eragin eta aplikazio positiboak jaso nahi izan ditut.


Elkarrizketara bueltatuz, bertan galdera hau egin zidaten: Iaz Flickr izan zen izarra, norberak Interneten bere argazkiak jartzeko zerbitzua. Aurten, bideoak plazaratzeko YouTube izan da protagonista. Zer izango da hurrengoa?. Nire erantzuna nahi bat izan zen eta ez iragarpen bat (total ez asmatzeko :P). Podcastingak aurrera egingo zuela hurrengo hilabete/urtean. Zein da galdera honen aurrean erantzungo zenukeena?

P.D: Google bere bilaketa garrantzitsuenen edo interesgarrienak azaltzen dituen Zeitgestean podcastinga aipatu du.

Iruzkinak hemen "Web 2.0 enpresetan, Berria eta Podcasting"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (20:07) : 

Aupa Gorka.

Web 2.0 gaiari buruz berba egin behar diagu guk biok.

Nondik habil aspaldion?

Ez haut inon harrapatzen eta...

 

iruzkin bat egin