Zer gehiago ikusi behar dugu!
Zer gehiago ikusi behar dugu Libanon gertatzen ari dena salatzeko. Lehengo egunean "Hau ez da blog aspetiko bat" izenburupean Israel sionistak Libanoren eta bere biztanleriaren aurkako zeraman sarraskiaren inguruko hainbat dokumentu eskaini nizkizuen. Gaur biztanleri horren aurkako eraso sistematikoen adibide diren irudi eta bideoa ekartzen dizkizuet (OHARRA: zenbait irudi oso gogorrak dira). Esnatzen hasi gara Processblack Kimo Azken oharra Ez naiz antisemita -> Bakoitzak nahi duen erlijioa aukeratzeko edo ez aukeratzeko eskubidea duela uste dut. Ez naiz erlijiosoa -> Ez naiz kristaua, judutarra, musulmana ... Ez naiz inpartziala* -> Israel, AEB estatu inperialistaren txontxongiloa dela pentsatzen dut. *inpartziala -> mass mediak inpartzialak omen dira. Enpresa, alderdi eta entitate ezberdinek finantziatzen dituzte. Niri inorrek finantziatzen ez nauenez... |
Iruzkinak hemen "Zer gehiago ikusi behar dugu!"
Gezurra dirudi Israelek urteetan zehar hartutako jarrera suntsitzaile eta inposatzaile hori historian zehar hainbeste sufritutako herria izanik.
Salatzekoa da, bestalde, estatu boteretsuenen jokaera.
Oso lotsagarria da hau dena.
Bideoa oso gogorra duk