Internet, mundu osoan hedatzen den sare horrek, punta bateko eta besteko erabiltzaileak komunikatzen ditu. Arazo bakarra erabili behar den hizkuntza izaten da. Nola ulertu elkarren artean? Zein hizkuntza erabili? Zer gertatzen da euskara bezalako hizkuntza gutxituekin? Internetek arazoak bistaratzen ditu baina konponbide batzuk ere ematen ditu. Artikulu honetan hizkuntza batetik besterako itzulpenak eta hiztegiak aztertuko dira, era praktikoan eta euskaran zentratuz:
Hiztegi/Entziklopedia orokorrak
Bilatzen ari garen hitzari buruzko informazio gehiago lortzeko hiztegiak eta entziklopediak:
- Euskaltzaindiaren hiztegi batua: Euskaltzaindiak egindako hiztegi batu interesgarria.
- Harluxet hiztegi entziklopedikoa: Bilatzen ari garenari buruz definizioa emateaz gaina informazio gehigarri bat eskaintzen digun hiztegi entziklopedikoa. 70.000 fitxa baino gehiago ditu bertan sarturik.
- Wikipedia euskaraz: Wikipediaren euskarazko bertsioa. Informazio asko topatu daiteke bertan eta gainera edonork sartu dezake informazio gehiago. Momentu honetan euskarazko Wikipediak 11.231 sarrera ditu.
- Entziklopedia laburra: Zenbait gauzari buruzko informazioa ematen duen entziklopedia txikia.
Sinonimoen hiztegiak
Gure testuak aberasteko askotan sinonimoen erabilera interesgarria izaten da, horretarako bi hiztegi hauek erabili ditzakegu:
Euskara-Beste hizkuntza bat hiztegiak
Batzuetan beste hizkuntza batzuetan jakin nahi dugu hitz baten esanahia. Ondoko hiztegi hauek horretan laguntza handia emango digute:
- Elhuyar hiztegia(eu-es): Euskara eta gaztelera arteko hitzen itzulpena egiten du 2 norabideetan.
- Euskalterm(eu-es-fr-en): Euskara, Gaztelera, Frantsesa eta Ingelesaren arteko hitzen itzulpena ematen duen hiztegi interesgarria. Hiztegi orokorrak izateaz gain zenbait gairi buruzko hiztegi berezietan ere begiratzen du. Oso interesgarria da adibidez barneratzen duen informatika hiztegia.
- 3000 Hiztegia(es-eu): Honek ere euskara eta gaztelera arteko hitzen itzulpena egiten du 2 norabideetan.
href="http://bfaapp.bizkaia.net/apps/danok/HiztegiTerminologikoa/euskara/euHiztegiSarrera.asp">Hiztegi Terminologikoa(es-eu): Euskara eta gaztelera arteko hitzen itzulpena 2 norabideetan egiten duen beste hiztegi bat.
- Morris hiztegia(eu-en): Euskara eta ingelesa arteko hitzen itzulpena egiten du 2 norabideetan.
- TravLang(eu-hainbat): Munduko hizkuntza askoren arteko hitz arruntak ezagutzeko aukera ematen du. Euskara aukeratu ondoren itzuli nahi dugun hizkuntza sakatu behar da, hizkuntz horretan zenbait hitz arrunten itzulpena ikusteko.
- Hizkuntza(eu-es-ca): Euskara, gaztelera eta katalana arteko hitzen itzulpena egiten duen hiztegi interesgarria.
Euskara Itzultzaileak
Opentrad estatu espainiarreko hizkuntza ofizialen arteko zenbait itzulpen egiteko aukera ematen duen sistema bat da. Sistema honen bitartez,adibidez, gaztelerako testuak euskaratu daitezke adibidez. Itzulpenak oraindik akats batzuk erakusten dituzte baina hobetzen jarraituko dute. Gainera garatutako softwarea librea izanik, edozeinek bere ekarpenak egiteko aukera du. Berriak, informazioa, berrikuntzak, arazoak etab. komentatzeko
Opentrad bloga ireki dute.
Opentradek hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:
- Sartzen den testua itzuli
- Fitxategi baten (RTF,TXT,HTML) edukia itzuli
- Web orrialde bat itzuli helbidea sartuz
Beste itzultzaile batzuk
Momentuz euskara erabiltzen ez duten arren interesgarriak diren itzultzaile batzuk:
- Google Language Tools: Hizkuntza askoren arteko itzulpena ahalbidetzen dituen itzulpen tresna. Web orrialdeak ere itzultzeko aukera ematen du.
- Altavista Babel Fish: Honek ere hizkuntza askoren arteko itzulpena ahalbidetzeaz gain, web orrialdeak ere itzultzeko aukera ematen du.
Euskalbar
Euskalbar,
Firefox-erako tresna barra da, euskara-gaztelera itzulpenak egiten lagunduko diguna, Interneten dauden hiztegi ofizialak kontsultatuz (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia, ItzuL posta zerrendaren artxiboa, Harluxet, Mokoroa eta Opentrad itzultzaile automatikoa). Euskalbar bitartez aipatu ditugun zenbait zerbitzu era zuzen eta errazago batean erabili ditzakegu.
Iruzkinak hemen "Babelgo dorrean gora eta behera"