photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Bildu.net eta euskarazko edukiak, zuen iritzia ezagutu nahi dugu

EGUNERAKETA: Eskerrik asko iruzkinetan parte hartu duten Koldo eta Aitorri. Horixe egin dugu. Checkbox baten bidez euskarazko edukiak zein diren zehazteko aukera eman. Uste dugu soluzio egokia dela, erraza, erabilgarria, arazoak ekidituko dituena eta gainera (0 edo 1) kliketara. Aurrekoarekin konparatzen badugu (1 edo 2) klik behar zirelarik.

Bildu.net-en funtzionalitate berri bat sartu dugu. Funtzionalitate honek ez du bildu.net-en izaera aldatzen. Hau da, bildu.net-en edozein hizkuntzatako edukia gorde ahal izango da, euskaraz etiketak eta deskribapena gehitu ahal izango direlarik. Hala ere, beharrezko ikusten genuen era batean edo bestean euskarazko edukiak markatzeko aukera uniformea izatea. Horretarako hori zehazki egiten duen aukera bat gaitu dugu. Aukera honek "eu" etiketa gehitzen dio gordetzen den informazioari.

Orain arte jaso ditugun iritziak nahiko positiboak izan dira, patxi gaztelumendik egindako artikulua adibidez eta zabaldu.com-en jaso ditugun bozka kopuru interesgarri eta bertako 3Arranok egindako iruzkinak adibidez.

Baina zuen iritzia ezagutu nahi dugu ez honen inguruan baizik eta interfazeari dagokionez. Hemen ikus dezakezue irudi bat. Gure duda da zein izan behar duen funtzionalitate berriaren aukera lehenetsia. Aukerak:
  • Euskarazko edukia
  • Euskarazkoa ez den edukia
1. aukera: Euskarazko edukia lehenetsi bezala
  • ALDE: Orain arte etiketatzen diren eduki gehienak euskarazkoak dira erabiltzaile gehienek aukera hau erabiliko dute.
  • KONTRA: Noizbait aukera lehenetsi bezala dagoenez euskarazko zenbait eduki gaizki markatzea gerta daiteke. (hala ere hau edozein kasutan ere gerta daiteke)
2. aukera: Euskarazkoa ez den edukia lehenetsi bezala
  • ALDE: Nahi gabe euskarazkoa ez den edukia euskarazko bezala markatzea ekiditzen da.
  • KONTRA: Euskarazko eduki asko egoki etiketatu gabe geldi daiteke, informazioa galduz.
Momentuz 1. aukera da hartu dugun erabakia, erabiltzaile gehienentzat erosoago eta praktikoa izango delako eta pentsatzen dugulako orain arteko erabiltzaileek tresna ondo erabili eta ulertuko dutela. Erabiltzaile berriek ere ez dute arazorik izango hasieratik interfaze berria erabili beharko dutelako. Garrantzi gehiago eman diogu jendearen erabilpen lehenetsiari, sor daitezken arazoei baino. Hori bai atal hori "Garrantzitsua" bezala nabarmentzea erabaki dugu formularioan, jendeak hori ondo bete behar duela adierazteko.

Zein uste duzu dela erabakirik hoberena? Benetan asko interesatzen zaigu zuen iritzia ezagutzea. Beraz hemendik dei egiten dizuet bildu.net-eko erabiltzaile eta iritzia eman nahi duen edonori gai honetan laguntzeko

Etiquetas: , , , ,

Iruzkinak hemen "Bildu.net eta euskarazko edukiak, zuen iritzia ezagutu nahi dugu"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (01:22) : 

Agian, ez bata ez bestea. Modu lehenetsian hizkuntza definiturik gabe gera daitela.

Aukera honen inguruan, inplementatzeko bi modu:

1) Loturak gehitzeko formularion, hizkutzaren kanpoa beharrezko bihur dezakezue, baina aukera lehenetseia balioa nuloa izanik erabiltzaileak derrigorrez bata edo bestea aukeratu beharko du, bestela formularioak errorea bueltatu dezake. Honela, erabiltzaileari lan gehio baina edukiak ondo sailkatzeko aukera handiagoa.

2) Dena den, 1) aukerak erabilgarritasuna murriztuko duenez, agian hizkuntza kanpoa betetzea ez daitela beharrezkoa izan. Horrela, erabiltzaileak kanpo hura betetzen ez badu, hizkuntza ez da definiturik geratuko, baina seguru eduki gehienak ondo sailkatuko direla.

1) aukerak eduki guztiak sailkatzea eta portzentai oso handi batean ondo sailkatuak egotea ekarriko du, dena den erabilgarritasuna murrizten. 2) aukerak eduki gutxiago sailkatzea ekarriko du baina sailkaturiko ia guztiak ondo sailkatuak egongo dira.

 

Blogger Teketenek idatzia (07:24) : 

Interesgarria komentatzen duzuna. Beste aukera hori kontutan hartuko dugu. Zer deritzozue radio buton bat jartzeari. Hau da, Euskarazko edukia bada markatu [ ] antzeko zerbait.

 

Blogger Unknownek idatzia (15:07) : 

Aupa Teketen!
Astelehenean aukera berri hori ikus nuenean interesgarria suertatu zitzaidan. Hala ere, select moduan baino, niretzat behintzat, erosoagoa zait input checkbox moduan jartzea, zeuk iruzkinean proposatzen duzun bezala. [ ] Lotura euskaraz. Edo halako zeozer.

 

Anonymous Anónimoek idatzia (03:33) : 

Agian bai Gorka, erabil ezazue checkbox bat eta kitto.

Kasu hontan select edo radio button erabiltzea baino komenigarriagoa da.

Beraz, modu lehenetsian edukian hizkuntza definu barik, eta checkboxa aukeratzean euskarazko eduki gisa sailkatzen dira.

 

iruzkin bat egin