photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Kontatu didate Portuetxe kaleko 23an...


Portuetxe kaleko 23a arratsaldeko 19:00ak...
GARAko egoitza

Egoitzaren atea aurkitu dudanean bertara sartu eta 2.solairura igo naiz. Bertan andere jator batek nire bisitaren zergatia esatean (Gaur8ri buruzko aurkezpena) berehala eraman nau bilera gela batera. Bertara azkar azkar Garako zenbait pertsona azaldu dira. Pixka bat itxaron ondoren hainbat blogari eta internet inguruko jendea ere azaldu dira Gorka Bereziartua, Luistxo+ Peru+Lili, Iratxe Esnaola.

Orduan Josu Juaristi agertu da (GARAko zuzendaria) eta beste hainbat lagunekin aurkezpen+mahainguru+brainstorming-a hasi da. Berak esandakoa ni baino hobeto berak bere blogean kontatu du. Egia esan harritu eta guzti egin naiz bere blogera joan eta gaur izandako hitzaldiaren kronikatxoa ikustean (bizkor ibili da). Hala ere, berak esandakotik euskararen apustua eta batez ere gauzak ondo eta elkarlanean egiteko gogoa azpimarratuko nituzke. Ea desio horiek egi bihurtzen diren (ditugun?).

Ondoren Gaur8 paperezko edizioari buruzko argibideak eman dizkigute. Gaur8 3 sail naugusietan banatua egongo da atzerria, herria eta e.rritarrak. Bakoitzean zer egongo den (izenburuak nahiko argigarriak dira) ikusteko hobeto lehenengo bertsiora itxarotea. Baina proposamen bat 3 sail horiek emanda eta kontextua ulertuz zer sartuko zenukete zuek sail horietan?

Proiekturaren beste atal garrantzitsua Gaur8.info izango da non zenbait blogari/zutabegilek blogak izango dituzten eta horretaz gain edukiz elikatuko dute dinamikoa izango den hasierako orri bat. Ez da aktualitate soila jorratu nahi duen web gune bat baizik eta eduki landua, eztabaidako proposamenak eta multimedia elementu ezberdinak integratuko dituen zerbait. Hori lehenengo orriari dagokionez web gune honek beste 2 fitxa (pestaña ulertzeko) gehiago ditu, Blogariak eta Blogosfera. Lehenengoan blogari/zutabegile horien blogak aurkituko ditugu eta bestean aldiz blogosfera eta internetetik orokorrean ateratako zenbait jarioen informazioa integratzen duen agregatzaile bat.
Proiektuak papera eta internet uztartzen eta euskal interneteko komunitatea trinkotzen eta hedatzen lagundu nahi du. Hori horrela izanik ONGI ETORRI handi bat eskaintzerik ez dago. Hemen orain arte lan horretan murgilduta egon garen batzuk badakigu ez dela erraza baina batzea beti da positibo. Zaila ere bada. Baina horretan gaude eta kitto.

Dudak/arazoak
  • Papera oso hedabide trinkoa da eta internet oso aldakorra bi gauza horien uztarketa zaila izan badaiteke ere saiatzeak merezi du.
  • Orain arte interneteko euskal komunitatea erreferente batzuen inguruan dabilen komunitate bat da, horiekien (guztiekin) kontatzea beharrezkoa da. Blogariei deialdi ireki bat egitea egia esan detaile on bat izan da ;) (guk propaganda dohain egiten dugu :P)
  • Erabiltzaileetatik jasotzen duzuen feedback eta erreakzioak kontutan hartzea garrantzitsua da.
  • Zaila izango dela badakizue baina GARA bezalako hedabide baten laguntza handia duzue eta horrek asko lagun dezake.
  • Webguneko edukietatik paperera zeintzuk aukeratuko dituzuze?Irizpideak Garako ardunek bakarrik dakizkite? (txopiren iruzkin batetik)
  • Puntuazio edo partehartze sistemaren bat egongo da paperera pasatuko diren edukiak aukeratzeko?(txopiren iruzkin batetik)
    • Momentuz blogeko parte hartzera mugatuko zela gutxi gora behera esan zuten, ikusiko dugu...
  • Bestalde, sortuko diren eduki guzti horiek Josu Juaristiren blogak bezala copyright-a izango dute ala lizentzia libreek edo erdi-libreek txokorik izango dute?(txopiren iruzkin batetik)
  • EiTBren ekimen berriak bezala, jendeak bidaltzen dien informazioa beraiek nahi bezala erabiltzeko, aukera berezi bat jarriko dute besteekiko libretasunari jaramonik egin gabe?(txopiren iruzkin batetik)
Web gunearen aurrediseinua gustatu zait ea gero zertan gelditzen den eta Paperezko edizioaren tamaina oso kurioso eta interesgarria iruditu zait, baina hori larunbatean denok kioskoetan ikusteko aukera izango duzue.

*Argazkia ez da bikaina baina eskaneatzea eta montatzea kostatu zait beraz kritikak ez dira onartzen ;)

Etiquetas: , , , , , ,

Iruzkinak hemen "Kontatu didate Portuetxe kaleko 23an..."

 

Anonymous Anónimoek idatzia (14:20) : 

Irrikaz nago Gaur8 delakoaren paperezko bertsioa ikusteko. Webgunea ere bai noski, baina paperezko bertsioak webguneko edukiak nola islatuko dituen oso interesgarria iruditzen zait.

Indymedia Euskal Herrian badago albisteak inprimatzeko eran eskuratzeko aukera (PDF formatuan) eta Hedabide Independienteen Gune (HIG) batzuk Indymedia Print proiektuan parte hartzen dute, albiste esanguratsuenak paperezko buletinetan banatuz. IndyEHk irrati saio baten hartzen du parte baina paperera heltzea, oraingoz behintzat, lan gehiegi iruditzen zaigu.

Gararen ekimena bikaina iruditzen zait (benetan!), baina proiektu honen ezaugarri batzuri buruz gehiago jakin nahiko nuke:

Webguneko edukietatik paperera zeintzuk aukeratuko dituzten azaldu zuten? Irizpideak Garako ardunek bakarrik dakizkite? Puntuazio edo partehartze sistemaren bat egongo da paperera pasatuko diren edukiak aukeratzeko? Web 2.0 hedabide batetan horrelako ezaugarriren bat egotea logikoa iruditzen zait eta horregatik galdetzen dut.

Bestalde, sortuko diren eduki guzti horiek Josu Juaristiren blogak bezala copyright-a izango dute ala lizentzia libreek edo erdi-libreek txokorik izango dute? EiTBren ekimen berriak bezala, jendeak bidaltzen dien informazioa beraiek nahi bezala erabiltzeko, aukera berezi bat jarriko dute besteekiko libretasunari jaramonik egin gabe?

Badakit goiz dela galdera horiek erantzuteko, baina Gaur8 behin martxan dagoenean ere guztiz argi geratuko ez direla uste dut. Beraz, bertan egon zinetenoi (guztioi) luzatzen dizkizuet galderok.

Eskerrik asko! :-)

 

Blogger Teketenek idatzia (17:47) : 

Zure galderak oso interesgarriak iruditzen zaizkit baina nik ez daukat horientzako erantzunik. Nire duda/arazo atalean sartuko ditut, norbaitek erantzun nahi baditu erantzun ditzan.

 

iruzkin bat egin