photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Twitter, txio txioka lagunari deika

Twitter zer da?
Twitter interneten sortu berri den komunikazio tresna berri bat da. Sortzaileen esanetan momentu oro zer egiten ari zaren adierazteko gune bat da. Honek microblogging izena ere hartu duelarik. Bidaltzen den hori pribatu edo publiko egin daiteke eta zure erabiltzailera harpidetuta dauden erabiltzaileek ere jasoko dute. Horrela lagun sarean informazioa elkar trukatzeko tresna batean bihurtzen da. Eguneraketa hauek web bitartez edota telefono mugikor bitartez jarraitzeko aukera ematen da. Honen inguruan gauza asko idatzi da jada hemen batzuk:Twitter, mikroblog, elkarrizketa edo komunitate modakoa

Nire iritzia

Twitter erabiltzen hasi nintzenean ez nion erabilpen argirik ikusten. Baina erabiltzen hasi eta burura erabilpen ugari etortzen hasi ziren. Egia esan, hasierako proposamena hau da, zer egiten ari zaren momentu oro kontatzea ez dut guztiz erakargarria ikusten baina... Zer galdetzen diogu elkarri telefonoz edo internetez hitz egiten dugunean edo urrun gaudenean? Baina hemen erabilpen orokorra gainditu eta beste erabilpen batzuk proposatzen dizkizuet.

Twitter nanoformatoak

Twitterri arazo batzuk eta gabezia batzuk ikusten dizkiot oraindik eta horiek konpontzen saiatu naiz twitter nanoformats-en bidez. Twitter nanoformats twitterreko mezuei informazio gehigarria emateko sintaxi adostu bat da. Nik "asmatua" bada ere orain arte erabiltzen diren zenbait lengoaietan estandarra edo semi-estandarrak diren sintaxi antzekoak erabiltzen ditu.

Twitter nanoformatoen erabilpena pertsonala zein taldekoa izan daiteke. Bakoitzak erabaki dezake berarentzako mezuak horrela kodetzea interesgarria den.

Erabilpen pertsonala

Twitterreko todo nanoformatoa erabili dezakegu adibidez egiteko ditugun gauzak zehaztu eta kontrolatuak izateko. Nanoformato bakoitzeko yahoo pipes tresnarekin hori jarraitzeko aplikazio bat sortu dut. Honen bidez gure lagun zerrendan todo mikroformatoa erabiltzen bada automatikoki ikus dezakegu eta jario horretara harpidetu. Adibide bat nire erabiltzailearen RSSarekin. Bertan ikusi daitekeen bezala pipe horrek ematen duen emaitzara harpidetzeko balio dezake eta horrela egin beharrak kudeatu. Era berean talde konkretu batean erabiltzen bada (eta @yourusername nanoformatoarekin konbinatuz) lanak banatzeko tresna bezala erabil daiteke.

Beste pipe hau erabiliz adibidez beste erabiltzaileek publikoki egindako aipamenak jarraitzeko aukera dugu, RSS bidez ere jaso ditzakegularik.

Talde erabilpena

Talde erabilpena da dudarik gabe edozein formato edo lengoaietan garrantzitsuena. Nanoformatoen kasuan baina interesgarria izan daiteke talde txiki batek erabiltzea erabakitzen badu. Hainbat arazo topa daitezke baina denak konponbide bat dute. Erabilpen posible batzuk:
Ekitaldi baten berri eman: event: ekitaldi batean gertatzen denaren berri eman daiteke. Twitterren idazten dugun guztia twitterreko gure lagunek jasoko dute web bidez, edota mugikor bidez eta era berean gure lagunak ez direnak ere Web gune berezi batean edota jario bidez ikusi ahalko dute (adibide orri bat egin behar dut).
Gai konkretu bati buruzko informazioa jarraitu: tag: bidez etiketatutako informazioa jarraitzeko aukera ematen da berriro web gune edota mugikor bidez eta era berean gure lagunak ez direnak ere Web gune berezi batean edota jario bidez ikusi ahalko dute.
Hizkuntzak bereizteko:
lang: hizkuntza bakoitzeko kanal ezberdin bat definitu dezakegu.

Esperimentazioan

Hau dena esperimentazio bat da. Esperimentazioaren barnean kokatu behar da. Ez da ezer definitiboa,Wikian parte hartu dezakezue eta nanoformatuekin nirekin batera esperimentazioan ibili nahi baduzue gehitu zuen twitter lagunetara Ni eta batez ere Nanoformats Bot erabiltzailera.

Etiquetas: , ,

Iruzkinak hemen "Twitter, txio txioka lagunari deika"

 

iruzkin bat egin