Gertuko informazioa oso garrantzitsua da. Beste ikuspuntu bat gertukoa ematen dio berriari, agentzia eta mass medien ikuspuntutik kanpo gelditzen da normalean, gertugo izateagatik iritzi eta sentimendu ezberdinak jasotzeko joera izaten du eta gaur egun denak izan gaitezke berriemaile momentu batean edo bestean. Horregatik gertuko informazioa digitalizatu baino, hau da, ohitura zaharrak mantenduz mundu digitalean murgildu. Gertuko informazioak digital jaio behar du, hau da, digitalean, interneten, gailu eramangarrietan etab. irakurri, entzun, ikus eta hauetatik informazioa bidaliko den ikuspuntuarekin.
Gertuko informazioari dagokionez hainbat proiektu oso interesgarri ezagutzeko parada izan nuen Basquecamp-ean. Hauetako asko niretzako guztiz ezezagunak, batzuk herritarrak, beste batzuk enpresarialak baina denak oso interesgarriak.
- Ukberri.net: Uribe Kosta eta Erandioko informazio lokala jorratzen duen ataria.
- Herrikolore.org: Barakaldon mugitzen den herri mugimendua azalerazteko atari lokala. Barakaldoz dugun BEC, Ikea, Oskorriren abestia behingoz burutik kentzeko saiakeran.
- Goiena.net: Debagoieneko enporio komunikatiboa. Informazio lokala formato guztietan aldizkari, telebista, internet etab.
- Hitza: Paperezko informazio lokalen islada bateratzailea. Analogikoegia oraindik baino bide onean pausoak emanez.
- Larrabetzu.org: Digitaletik jaioa, herriarentzat jaioa. Komunikabide bat baino herriko talde, mugimendu, pertsonei hitza emateko jaiotako plataforma komunikatiboa. Proiektu lanzadera bat.
Gertuko informazio digitalarentzako proposamen batzuk
- Publiko hartzaileak digitalki dituen jarrerak, ohiturak, grinak ezagutu eta hauen iritziak jaso eta hauek proiektuan inplikatu.
- Aurrekoa burutzeko zuen tresna digitalek elkarrekintza hori ahalbidetu behar dute. Eztabaida, iritzi elkartrukea, pertsonen arteko ezagutzea bideratu etab. Komunitatea eraiki azken finean.
- Ez izan beldurrik. Lehenengo galdera, "baina eta norbaitek zerbait txarra esaten badu, nola mozten dira komentarioak?" bada gaizki. Eztabaidak gertatu behar dira "parametro batzuen barnean" eta ezer gertatu aurretik filtroak ezartzen hastea oso txarra da.
- Interneten dagoen eduki librea berrerabili eta elikatu. Interneten Wikipedian adibidez informazio asko dago eskuragarri berrerabiltzeko. Informazio hori lotu, aipatu eta horretan lanean zaudetela ahal denean osatu, ondoren denok erabil dezagun.
- Ez izan autista! (espero inor ez mintzea). Interneten proiektu asko dago eta batzuk zuk egiten zaren hori egiten, kolaborazioak, akordioak eta loturak aztertu; ezin bada edota ikuspuntu ezberdin bat baduzu ekin, baina lehenengo saiatu hitz egiten.
- Jende gehienak ohiturak ditu eta ez ditu orain arte erabili dituen tresnak erabiltzeari utziko. Aztertu zure tresnek horiekin izango duten lotura. Nola lortu jendeak bere blogetara zure informazioa eramatea? Nola lortu twitterren jendeak aipatzea? Nola erabili youtube, flickr, twitter, fotolog, blogak zuenean? Posta elektroniko kontuak eskainiko dizkiozu zure erabiltzaileei, zertarako baina?
- Esperimentatu. Indefinizio garaiak dira, proiektua asko definitzeak zentzua du baina beti egon behar du atal eroren bat esperimentaziorako. Gehiago balio du egiten ikasten denak, planeatu eta burugogorkeriaz egin nahi denak baino. Esperimentatu, jolastu, ondo pasa eta batez ere entzun.
- Kontutan hartu gailu mugikorrak. Etorkizuna ere mugikorra ere bada beraz, kontutan hartzen hasi gailu berriak. Hemen esperimentatzeko esparru handi bat dago, gutxi dago idatzita bide honi ekiteko gogorik ez?
- Esfortzua aprobetxatu. Kamara digital bat eskuan dugunean argazki kamara, bideo kamara, grabadora bat dugu esku tartean. Behin esfortzua eginda zergatik ez edukia era ezberdinetan (testu, audio, irudi, bideo...) eskuragarri jarri?
- Zure guneak gaur egun egingo bazenu bete beharreko hainbat gauza.
- Jarioak izan behar ditu informazioa berrerabilgarria eta eramangarria izan dadin.
- Informazioa zabaltzeko hainbat tresnekin lotura izan dezala informazio hori leku gehiagotan publikatu ahal izateko. Adibidez zabildu botoia bezalako funtzionalitateak.
- Estandarrak bete eta atzigarritasuna ere kontutan hartu.
- Web semantikoago baten bidea hartu RDF formatua kontutan hartu eta mikroformatuak eta antzeko teknologiak erabiltzea ere ez legoke soberan.
- Ziurtatu nabigatzaile eta sistema eragile guztietan erabilgarria dela.
Norbaitek beste gomendiorik badu bota dezala.Etiquetas: aldizkariak, egunkariak, gertuko, hedabideak, informazioa, internet, irratia, komunikabideak, lokala, telebista |
Iruzkinak hemen "Gertuko informazioa digital jaio behar du"
Beste bat zerrendarako: http://eskohitza.com
Eta beste 21:
www.aikor.com
www.aiurri.com
www.anboto.org
www.baleike.com
www.elgoibarren.net
www.beleixe.com
www.bilbohiria.com
www.esanerran.com
www.etakitto.com
www.galtzaundi.com
www.gaztezulo.com
www.geugasteiz.com
www.guaixe.net
www.kronika.net
www.karkara.com
www.noaua.com
www.otamotz.com
www.plaentxia.com
www.ttipi.net
www.txintxarri.info
www.uztarria.com