Udarari begira bi gertuko txango kultural
Udarari begira ez da urrun joan behar gauza interesgarriak aurkitzeko. Oiartzunen eta Getarian bisita gidatu interesgarriak egingo dituzte adibidez. Getaria Getariako historia eta artea ezagutzeko bi proposamen berri Ekainaren 15etik Irailaren 15era Getariako Sustraiak: Bisita arkeologiko honen bitartez Getariako historian murgildu zaitez. Azken urteetan arkeologoek Zarautz Jauregian eta parrokiko kriptan buruturiko lanetara hurbiltzeko aukera paregabea. Salbatore Deuna, katedral txiki bat: Elizan barrena paseatu eta bere sekretuekin gozatu. Eraikinaren arkitekturan barneratuz bere historiara gerturatzeko aukera ezin hobea. Asteartetik larunbatera: 10:30;12:00;16:00;17:30Igande eta jaiegunak: 12:00Getaria.info blogean beraien eguneroko lana eta oharrak aipatzen dituzte eta bisita gidatuen erreserbak ere bertatik egin daitezke. Gainera blogaren lizentzia Creative Commons aitortu-ez komertziala da.Oiartzun Orain dela gutxi arte ustiatzen jarraitu den meategi honetan garai ezberdinetako lana ikus daiteke. Erromatarren garaian zilarra eman zuen, Erdi Aroan burdina eta gero beste hainbeste mineral. Arditurrin interpretazio-zentro bat eraiki dute. Arditurriren historia azaltzeaz gain, bisita gidatuak egingo dituzte. Interesgarria eta ikusi beharrekoa seguruenik. Ea joaten den lehenengoak argazki edo bideoak ekartzen dituen, denok ikusgai izateko meategien web gunea ez baitago guztiz inauguraturik ;) . Etiquetas: arditurri, bisita, getaria, gidatuak, kultura, oiartzun, turismo, txangoak |
Iruzkinak hemen "Udarari begira bi gertuko txango kultural"
Getarian 1794an Gipuzkoako batzarrak bilduta Euskal Herriko independentzia aldarrikatu zuten... gero espetxeratu zituzten...
Arditurrin ingeniari germaniarrak esan zuen duela 200 urte, "zibilizatzaile erromatarraek" 600 esklabu, esklabu, esklabu euskaldun eduki zituztela 400 urtean lanean...
http://www.eskunabarra.org
milaka belaunaldi euskaldun esklabu... hau da zibilizazio erromatarra