photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Adarra eta bere megalitoak

Aurreko egun batean Adarrako estazio megalitikoa bisitatzera joateko gogoa piztu zitzaidan. Aspaldi nuen hori egiteko gogoa eta egitea erabaki ere.

Jende gehienak etxe guztietan dagoen liburuko portada den Eteneta I-ren menhirra ezagutzen dute baina badira hori baino beste aztarna gehiago ere. Horretarako ezagunei galdera pare bat egiteaz gain Historia de Guipúzcoa blogean Adarramendiko bidearen interpretazio pertsonal bat egin nuen. Bertan interesgarrienak iruditzen zitzaizkidan elementuak bakarrik ikustera joan nintzen eta hauetako batzuk egia esan harritu ninduten.


adarra tagged map by user - Tagzania (Luistxori esker)

Hauek dira niretzako megalitorik aipagarrienak eta hauen argazkiak:
Eteneta I
Etenetako cromlech-a txikia da 4,5 metro inguruko diametrokoa baina bertatik nabarmentzen dena bere menhir luze eta mehea da. 2 metroko luzera du lurretik kanpo eta beste metro bat lur azpian.


Tximistako Egia

6 Cromlech dituen sorta eder bat. Horien artean bi bereizten dira nagusiki bata 12 metroko diametroa eta 38 mugarri edo dituen bat, mendixka itxura hartzen duena. Bestea aldiz handiena 13 metro diametro izanik erdian zista bat izan daitekeena ikusten delarik.


Elurzulo
Cromlech honen berezitasuna dituen 57 mugarriak eta erakusten duen 30zm inguruko menhir txiki bat da. Bere diametroa 11metro ingurukoa izanik ere muino txiki bat inguratzen du gerriko moduan.

Hurrengoan GPSdun argazki kamara batekin joango naiz eta irudiak geolokalizatuko ditut. Gaurkoan ezin izan da eta hala ere aipatutako blogean behar den GEOinformazioa guztia aurkitu ahal izango duzue.

Etiquetas: , , , , , ,

Iruzkinak hemen "Adarra eta bere megalitoak"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (09:43) : 

Ibilaldi polita egin zenuela ematen du. Hona kokapenak. Eskerrik asko bisitatzeko moduko tokiak erakusteagatik.

 

iruzkin bat egin