Web 2.0 garaian ere gezurra esaten digute, baina ez dugu zertan sinistu behar
Komunikabide handietan (mass media) eta informazioa agentzia ezberdinetatik lortzen dituztenak kasu askotan gezurra esaten digute, gehiegitan. Web 2.0 garaian ere hedabide tradizional hauek jendartearen gehiengoaren iritzia kondizionatzeko gai dira. Gaur egun edozeinek informazioa bere ikuspuntutik publikatzeko aukera du, baita besteek sortutakoa komentatu edo eztabaidatzeko ere eta hori ona da. Honen aurretik baziren era honetako hedabideak ere, Indymedia adibide aipagarri da beti eman baitu libreki publikatu eta eztabaidatzeko aukera. Pentsa dezakegu beraz bakoitzak dituen grinak, iritziak, komentarioak, ideiak publikatu eta igortzeko aukera baduela eta hori egia da baina badira asko ere beste hedabide horiek esandakoa errepikatu eta biderkatzeko prest daudenak kontziente edo inkontzienteki. Berri on baten disekzioa iturria
Informazio asko alde bakarrekoak dira edo zuzenean gezurra. Askotan nik ere horrela egiten dut baino ni ez naiz kazetaria; gehienetan aipatutako beste hedabide horietan ematen ez den aurpegia emateagatik egiten dut. Berdina egiten ari naiz? Beno, nire iritzia da azken finean hori bai, behintzat inpartziala ez naizela argi uzten dut, beste batzuk ez bezala. Azken gaiekin zerikusia duten hainbat informazio interesgarri Tibet Zalaparta handia informazio gutxi
Eskubide urraketak aipatzean FARC-EPk egindakoak omen dira hedabide handi gehienen irudiko (batzutan perla batzuk ihes egiten badute ere), bitartean...
Google trends erabiliz "tibet" hitza azken 30 egunetan izan duen garapena ikustea interesgarria izan daiteke. Bi grafiko azaltzen dira azpian Google news zerbitzuan, hau da Googlek fidagarritzat dituen informazio iturrietan (betez ere hedabide handi gehienak) publikatutako informazioak. Goian aldiz jendeak Google bilatzailearen bidez egindako bilaketen kopurua. Argi ikusten da adibide honetan behintzat hedabide handiek esandakoak, jendeak informazio bilatzeko garaian eragina duela. Honen aurrean zer? Egia da informazio gero eta gehiago dugula beraz honen aurrean bakoitzaren zentzu kritikoa eta analisia gelditzen zaigu. Noski horretarako hedabide independente eta alternatiboak egon behar dira. Sarean eragiteko era berriak ere lantzen hasi behar dugu. Hauek sustatu eta bakoitzak bere irakurketa kritikoak egiteko gaitasuna landu behar du. Hauek dira nire ustez informazio masiboaren garai hauetan bakoitzak egin beharreko etxeko lanak. Etiquetas: colombia, indymedia, kolonbia, komunikabideak, komunikazioa, kontrainformazioa, tibet, web2.0 |
Iruzkinak hemen "Web 2.0 garaian ere gezurra esaten digute, baina ez dugu zertan sinistu behar"