Bidaia trenez egin nuen, tren litera horietako batean (iserita joatea baino merkeagoa da litera) ondo iritsi nintzen baina denbora nuen oraindik. Horregatik trenean topatutako beste lagun euskaldun batekin gosaltzera joan nintzen, bera beste hainbat lagunek Madrilen egun horretan jasango zutena pixka bat samurtzeko zetorren. Gosaltzera Lavapies-era joan ginen auzo bizia zirudien (nahiz eta dena itxita egon) pintada, kartel, kontzertu asko, hemen jatorra zela esango genuke. Kafetegi batera sartu, kafe bat hartu... (Berri txarrak) eta laguna joan ondoren buelta batzuk emateko aukera izan nuen.
Madrid herri bat da Madrileko ikono asko ikustea ez nuen espero baina... nahigabe ia La Puerta de Alcala, El Retiro, La Cibeles, El Prado, Las torres Kio, La fuente de Neptuno, El Reina Sofía eta Francoren zintzilikarioak saltzen zituzten dendak ere ikusteko aukera izan nuen. Hemen uzten dizkizuet argazki guztiak.
Media-lab Prado WikiST izan zen toki polita esperimentaziora bultzatzen duen toki bat. Sartu eta berehala bideo instalazio bat aurkitzen da. Bideo instalazio horretan hainbat pertsona sartzen bazarete aurpegiak elkartrukatzen dira.
Sartu eta berehala txingurriekin egindako beste instalazio bat, txingurriak behatza jarraitu eta horretaz gain pantailatik zure eskura irtetzen dira.
WikiST Hainbat gauza interesgarri entzun eta apuntatzen egon nintzen nire wikian. Hartutako apunte batzuk edo iritzi orokor batzuk:
Julen: ezagutzaren bideari buruz estatu ezberdinak bereizi zituen:
inkontzienteki ezjakin
kontzienteki ezjakin
kontzienteki jakin
inkontzienteki jakin
Julen: Wikiek orain dauden bi estandarrekin konpetitu behar du posta elektronikoa eta Word.
La Fundició:
Projecte3: Proyecto de intervención en el espacio social y arquitectónico de la escuela fundamentado en un proceso colaborativo de construcción de conocimiento en el que puedan participar estudiantes y docentes. Con la colaboración de Catarqsis y Santiago Cirugeda.
Juan Freire: bere ponentzia osoa erabat interesgarria izan zen, ondo gordetzeko modukoa.
María Luz: Wikien metodologia eta oraingo egoeraren arteko aldea hezkuntzari begira.
Orain
Wikia
Norabide bakarrekoa
Norabide bikoa
Ebaluazioa urtean behin
Jarraia
Egituraketa itxia
Egituraketa irekia
Feedback gutxirekin
Feedback asko
Susana Noguero y Olivier Schulbaum' oso pertsona interesgarriak 'Platoniq hace "Herramientas y metodologías de producción colectiva en torno a comunidades"
"Nuestra fuente de inspiración es internet y la ética y práctica del software libre que intentamos trasladar a los espacios físicos"
"Información cooperativa, abierta y modificable"
"compartir recursos para conseguir más autonomía tanto individual como colectiva"
Davidek komunitatea, parte hartzea, wikien antolakuntzari buruzko ideia interesgarriak bota zituen. Wiki mota ezberdin asko daudela ere esan zuen eta bakoitzak era batean edo bestean erabiltzeko aukera izango zuelaren ideia ere bota zuen. El Germinador proiektua interesgarria erakutsi zigun.
Joseba: Agregazioaren aplikazioa wikietara ekartzeak parte hartze modu berriak sor ditzake.
Ondorio batzuk
Lagun eta pertsona interesgarri asko dago hor kanpoan
Eztabaidan komunitateen parte hartzea atera zen behin baino gehiagotan eta alde batetik orokorrean pareto betetzen zela ikusi zen.
Paretoren legea: 20 parte hartu, 80 begiratu
korolarioa: 1 eduki sortzaile 19 iruzkin egile 80 ikusle
Salbuespena: Parte hartzaile gutxiago dauden komunitateetan jende gehiago parte hartzen du era aktiboago batean.
Ondorioa: ez al litzateke hobeto orduan komunitate txikiak, eduki sortzaile izateko aukera dituztenak potentziatu eta ondoren edukiak elkar lotzeko (agregatu) ahaleginak egitea. Mikroformatuak, sindikazioa, web semantikoa, rdf, grddl etab. buruan...
Ez gaituzte ezagutzen nahiz eta zer egiten dugun erakustean asko harritzen diren. Hainbat elkarlan sortzen hasi dira gurekin ezagutzearen ondorioz. Arazo honi nola ekin pentsatzen hasi behar dugu Euskal Herritik bertatik. Euskara lan egiteko tresna baliagarria dela frogatu dugu, baina kanpora komunikatzeko beste zerbait ere behar dugu. Nire aldetik euskaraz lan eta idazten jarraituko dut baina artikulu mamitsuak ere ahal dudan heinean gaztelera edo ingelesez egiten ere hasi behar dut.
Medialab bezalako laborategiak erabili edo sortu behar ditugu. Zenbat enpresa txiki edo elkarte daude prest nahiz eta ez egitura finko bat izan bere espazioa utzi eta laborategi, esperimentazio leku efimero bat egiten uzteko? Dauden egiturak erabiltzen ditugu (Arteleku adibidez)?
Iruzkinak hemen "Madrid eta WikiST"