Gpuntua Bluetooth bidez poltsikoratu
Gpuntua bilatzea da aurtengo Txapelketaren helburua, eta bide horretan baliabide guztiak erabiltzea zilegi omen. Hala, Gipuzkoako Bertsozale Elkartea eta Akting Ingeniaritzaren arteko hitzarmen bidez, finalaurreko saioetatik aurrera bertsozaleek Txapelketari buruzko informazio guztia BLUETOOTH sistema bidez euren sakelakora jaitsi ahalko dute: bertsolarien datuak, saioen datuak, puntuazioak, sintonia eta beste mila datu. Aplikazioa mugikorrera jaisteko: Ilunbeko 1 eta 4 ateetan aurkituko dituzue laguntzaileak ez dakienarentzat laguntzeko prest. Ekimen kuriosoa. Etiquetas: bluetooth, gpuntua, mugikorrak |
Iruzkinak hemen "Gpuntua Bluetooth bidez poltsikoratu"