Txioka sarea egunero eraikitzen ari gara
Txioka jaio zenetik badira hilabete batzuk eta balantze moduko bat egiteko garaia iritsi da. Balantzeak kuantitatiboak edota kualitatiboak izan ohi dira baina hauek aipatuko baditugu ere ikuspegi konstruktiboago bat eman nahi dut gaur. Sortu zenetik 49 erabiltzaile ditu sareak eta egunero norbait apuntatzen da. Twitterren ibiltzen den Euskal Herritarren parte txiki bat izanik ere parte garrantzitsuenetakoa biltzen duen sarea dela esan daiteke. Erabiltzen diren hizkuntzak %60 euskara %35 gaztelera eta %5 ingelesa izan daitezke gutxi gora behera (ez dira datu estatistikoak baina gerturatze egoki bat dela iruditzen zait). Hasi zenetik ekitaldi garrantzitsuak trukatzeko tresna sortu dugu baita gauzak saldu eta elkartrukatzeko azoka ere eta bertan gero eta garatuagoak dauden nanoformatu eta mikroformatu transformazioari esker informazioa semantikoki etiketatzen hasi gara. Txiokak zerbaiterako balio izan badu sarea trinkotu eta zabaltzeko izan da. Bi zentzu hauek kontrajarriak diruditen arren ez da horrela. Alde batetik ezagutzen ginen pertsonen sarea trinkotzeko eta elkarrizketa txiokaren orritik jarraitzeko aukera eman digu. Honek era berean, sarea zabaltzeko balio izan du ezagutzen ez gintuen pertsona askok ezagutu gaitu eta sarea zabaltzen hasi da. Garrantzitsuena hala ere sortzen ari den sarearen tipologia da. Orain artean sortzen diren proiektuek gauza bat dute normalean, edukiak eta iterakzioa beraien gunean zentralizatzeko joera. Txiokatik hasieratik egin genuen planteamendua guztiz aurkakoa zen sare banatua zen garrantzitsua nahiz eta orri nagusiaren bidez sare horren izaera orokorra isladatuko zen. Sarea hortik kanpo bizi da, bakoitzari interesatu zaizkion pertsonak gehitu ditu bere twitter kontaktuetara edota beraiekin fisikoki ere topo egin du eta automatikoki errekonozimendu bat egon da “txiokalaria zara!”. Txioka hasi genuenetik 6 pertsona fisikoki ezagutzeko aukera izan dut, dena k jatorrak (ez dakit zergatik baina txiokak jende jatorra erakartzen du). Orain txioka desagertuko balitz ere bakoitza bere sarea eraiktzen ari da, egia da txiokari esker ezagutzeko aukera handiagoa dela baina hori bakarrik. Txioka beraz armiarma baten lana egiten duen tresna dela esan daiteke. Amaraunean Euskal Herritarrak batzen eta sarea bera egunetik egunera eraikitzen ari diren gizon eta emakumeak (gutxi gehiago erakarri behar ditugu, zerbait gaizki egiten ari gara?) lotzen dituen armiarma. Txioka sarearen bisualizazio grafikoa Etiquetas: bisualizazioa, sarea, txioka, xfn |
Iruzkinak hemen "Txioka sarea egunero eraikitzen ari gara"
Aupa hi! Ba hoixe, jende jatorra dago txiokan... Nola egin duzu grafiko hori?
Aupa Igor,
http://xfngraph.sourceforge.net/ xfn mikroformatua irudikatzeko tresna honen bidez egin dut. Ea gustatzen zaizun.