photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] hWeb - Mikroformatuen iraultza txikia


mikroformatuei buruzko interesesa piztu du jende askoren artean. Gure artean ere oihartzuna ere izan da Sustatu, Teknosexua, Agonirena. Gaurko artikulu honetan mikroformatuak zer diren, zertarako erabiltzen diren eta interneten izan dezaketen eragina aztertu nahi da.

Zer dira

Mikroformatuak XHTML(HTML) etiketak baliatuz, informazioari esanahia gehitzen dioten formatuak dira. Beste era batean esanda:
Pertsonentzako irakurgarriak diren informazioak, makinentzako ere irakurgarriak izatea da helburua

Helburu hau web semantikoa deitutakoarekin du lotura. Web semantikora hurbildu ahal izateko mikroformatuak ez dira aukera bakarra, beste hainbat ere formatu ere badaude baina mikroformatuen ekarpena erraztasuna da. Pertsonen arteko erlazioak zehazteko adibidez FOAF formatua erabil daiteke. Formatu hau RDFn oinarritua dago eta pertsonen arteko erlazioak adierazteko erabiltzen da. Mikroformatuak erabiliz aldiz formatua erabil daiteke. FOAF baino aukera gutxiago ditu baina arazoaren %80a konpontzen du.
Zein da bien arteko aldea? FOAF (eta beste hainbat formatuetan) egitura berria da eta askotan kanpoko fitxategiak ere behar izaten dira erabili ahal izateko. Mikroformatuen kasuan aldiz jadanik erabiltzen ari diren estandarrak moldatzen dira (XHTML) eta kanpo fitxategirik behar izan gabe edozein testutan txerta daitezke. Hau ikusirik eta erabilgarritasunari begiratuz mikroformatuak askoz ere interesgarriagoak dira Interneten dinamika deszentralizatuarekin bat datorrelako batez ere.

Ez duzu ezer ulertu, lasai...

Seguraski nahi gabe mikroformatuak erabiltzen egon zara eta ez dakizu, Technorati bezalako etiketak erabili badituzu adibidez.
rel="tag" etiketa edo tag bat dela adierazten duen mikroformatua da. Mikroformatu txiki hauei esteka oinarri duten mikroformatuak edo mikroformatu elementalak deituak dira. Hauetaz gain beste mikroformatu aurreratuagoak ere badaude, hauek hurrengo lerroetan zehaztuko dira.

Zein mikroformatu daude

Mikroformatu elementalak
  • rel-license: lizentziak zehazteko mikroformatua
  • rel-nofollow: robotei esteka hori jarraitu behar ez dela adierazteko mikroformatua
  • rel-tag: aipatutako etiketa edo tag-ak adierazteko mikroformatua
  • VoteLinks: estekari bozka bat ere eransten zaio 3 aukerekin "vote-for" "vote-abstain" edo "vote-against
Mikroformatu konposatuak
  • hCalendar: Ekitaldiak kodetzeko mikroformatua
  • hCard: Aurkezpen txartelak kodetzeko mikroformatua
  • hReview: Kritikak idazteko mikroformatua
  • XFN: Lagun sarea kodetzeko mikroformatua
  • XOXO: zerrendak kodetzeko
Mikroformatu gehiago
Mikroformatu gehiago web gunean aurki daitezke. Garapen bidean daudenak ere badaude.

Nola erabili

Zeinbat plataformek hauek kodetzeko tresnak ekartzen dituzte. Berriro ere microformats.org web gunean tresna hauen zerrenda bat aurki daiteke. Blogari.net plataforman ere rel="tag" onartzen duten zenbait zerbitzuz gaina orain hCalendar eta hCard gehitu ditugu, etorkizunean gehiago izango dira.
Hala ere gure blog sistemak mikroformatu hauek erraz egiteko aukera ematen ez badute ere badira kanpoko tresna batzuk erabiltzeko aukera.
Kasu batzuetan mikroformatu hauek bere anai handietara esportatu nahi baditugu hau erraz egiteko balio duen firefox gehigarri bat ere badago. Tails Export gehigarriarekin adibidez hCalendar mikroformatutik -> iCalendar formatura pasa daitezke ekitaldiak.

Ondorioak

Gaur egungo internet deszentralizatua, erraza, erabilgarria, parte hartzailea da. Hau horrela izanik erraztasun, deszentralizazio, erabilgarritasun eta parte hartze hori informazioa pertsona eta makinentzat baliagarria den moduan kodetzen saiatu behar gara. Hala ere, pertsonak izan behar ditugu kontuan eta prioritate moduan ezarri. Hori da zehazki mikroformatuen ekarpen nagusia beti pertsonak aurretik jartzen baititu baina makinak ahaztu gabe.
Artikulu honen izenburuaren komentarioa bukaerarako utzi dut. hWeb deitu diot mikroformatuen erabilpen handia izango duen Web2.0ren garapenari. Izena mikroformatu hauetako askok duen "h"-aren ondorioz. Mikroformatuen erabilpena eta technoratirena bezalako zerbitzuek Interneti iraultza txiki berri bat izango dela uste baitut. Hemendik aurrera ni ere honetan saiatuko naiz behintzat.

Amaitzeko adibide bat

photo Teketen
Elurnet Informatika Zerbitzuak S.L.
BEAZ eraikina Sangroniz errepidea, 6
Sondika Bizkaia 48159
944531299


Technorati:

Iruzkinak hemen "hWeb - Mikroformatuen iraultza txikia"

 

iruzkin bat egin