Patri Urkizu filologo, doktore, irakasle eta idazlearen blog berria
Patri Urkizuk blog berri bat ireki du Euskara eta Euskal Literatura izenarekin. Bere semea den Urtzik berriako blog komunitatean ere blog berria ireki du, beharbada honen eragina izan da... Momentuz blogariei bere bibliografiaren edozein testu jasotzeko aukera ematen duen mezu bat jarri du, etorkizunean zer etorriko den ez dakigu oraindik. |
Iruzkinak hemen "Patri Urkizu filologo, doktore, irakasle eta idazlearen blog berria"
Kaixo! Patriren bloga ez da bere semearen eragina izan. Berak egin nahi zuen zerbait zen, lehendik ere. Semeak baino lehenago zuen bloga izateko kontu hori. Inguruan baten batek esan zion sarean bere lanak sartzea ideia ona litzatekeela. Agian kasualitatea izan da, baina bi asteren buruan jaio dira blogak: aitarena eta semearena. Nik ez dakit blogari zer bide emango diodan, baina Patrik etekina aterako diola iruditzen zait.
Urtzi