Google Maps berriak, gauza hon eta txarrak
Jende askok komentatu du jada Google Maps mapa berriei buruz. Blogari.net-eko Igel mapa API berrira egokitzen ari nintzenean hainbat gauza ikusi ditut. Beti bezala Andoain nire herriari so egin eta hainbat sorpresa ikusi ditut. Kale izenak agertzen dira, baina asko Gazteleraz edo Euspañolez "Calle de Rikardo Arregi" adibidez. Gauza onen artean nabaritu dut mapan gerturatz zoazen adinean Andoain izena desagertzen dela. Susto ederra hartu dut hasieran baina ondoren Leizotz, Buruntza, Goiburu, Sorabilla auzo periferikoen izenak ikusten zirela konturatu naiz, batzuk noizbait egitura autonomoa izan duten auzoak izanik, interesgarria iruditu zait. Hala ere zergatik desagertzen da Andoain izena? Tikis-mikis izateko, Arteta kalea luzatu dutela konturatu naiz, Arteta kalea lerro zuzen bat da ez du kurbarik egiten. |
Iruzkinak hemen "Google Maps berriak, gauza hon eta txarrak"
Bai, nik ere Arrasaten ikusi ditut horrelakoak, kale batzuk luzatuta eta beste batzuk faltan. Badaude akatsak bai. Eta izen batzuk euskaraz eta beste batzuk gazteleraz egoteak harritu nau baita. Baina tira, bestela ongi dago.
PS: "On" hitzari kendu "h" hori ;-)
Kaixo aspaldiko!
Zure bloga begiratzen negon, ta ni ere tikismikis izan nahi det! Nere kalea bilatu det, eta errepideen norantza alderantziz dagoela ikusi det!!! No hay derecho! jejeje.
Aber noiz ikusten gean. Muxu bat
Arkaitz: zuzendua
Olaius: Laster Santa Krutzak iuju, bertan ikusiko gea