photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Blog honen urtebetetzean oparia - Etxe Mugikorra

Etxe Mugikorra''@_

Blog honek gaur urte bat betetzen du, zenbat istorio. Denbora honetan Podcast bat, Bideo blog bat, hainbat tresna egin ditut, Gaztetxulo eta Kontaizu artikuluak jarri ditu etab. Artxibo dokumental txiki bat egiten ari naiz.

Hemendik aurrera zer?
Podcast-a berpizteko gogo handiak ditut, momentuz denbora handirik gabe nabil eta beraz denbora bat igaroko da baina, podcast-a aurrera doa eta aurreratzen dut jendearen parte hartzea garrantzitsuagoa izango dela orain.

Nire urtebetetzean opari bat egin nahi izan nion nire buruari eta beste erabiltzaileei. PDA bat erosi nuen eta orain bideoak, podcastak, testuak eta Internet bertatik ere kontsultatzen ditut. Azkeneko honek ekarri du hau sortzea, Internet ez baitago PDA edo gailu mugikorrekin gehiegi landua oraindik. Hori lortzearren eta PDArentzat zerbitzua ematen duten zenbait tresna erabilgarri Bloglines, Technorati, Flickr etab. bildu nahian sortzen da Etxe Mugikorra. Bere ingeleseko bertsioan Moving Life eta espainieraz Vida Móvil.

Era berean Firefox txiki bat ere gomendatzen dut Minimo izeneko Firefoxen PDArako adaptazio bat. Oraindik landu beharreko gauzak dituen arren izugarri gustatu zait.

Nire autooparia niretzat eta zuentzat Urte bat betetzen dugun egunean.

Etxe Mugikorra

Moving Life
Vida Móvil

Iruzkinak hemen "Blog honen urtebetetzean oparia - Etxe Mugikorra"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (14:57) : 

Zorionak elemento!!!

 

Anonymous Anónimoek idatzia (16:54) : 

Aupa Gorka!! Zorionak!! zure hurrengo podcastaren zain gelditzen gara.

 

Anonymous Anónimoek idatzia (16:56) : 

Zorionak Gorka!

Ez nekien gure "kintoa" zinenik. Aspalditik jarraitzen ditut zure blogeko ekarpenak eta, ez dakit zergatik, baina beti iruditu zait zure presentzia euskal blogosferan aspaldikoa dela: beti kontsideratu zaitut blogari beteranoenen klubeko partaide! :D.

Agian aitzaki polita daukagu kinto afari bat egiteko, ala?

 

Blogger Teketenek idatzia (17:33) : 

Nire historia jajajaj aspaldikoa da. Blogak, Weblog edo CMS deitzen ziren garaikoa hemen ikus dezakezue nire ekintzaile garai bateko gunea http://web.archive.org/web/20011106191400/http://www.nodo50.org/gaztekaria

Aurretik ere gauza gehiago egin nituen baina aspaldiko blogaria naizela frogatzeko nahiko

 

Anonymous Anónimoek idatzia (17:36) : 

Zorionak Gorka!!!
Benetan, lan bikaina egiten duzuna. Lanean jarraitzeko ez kasurik egin Jolausi. Jolausek edozein aitzaki bilatzen du afariak egiteko edota garagardo batzuk hartzeko.

 

Blogger Teketenek idatzia (18:05) : 

Blogs & Sagardotegi bat egingo dugu. Ni apuntatzen naiz! Hemendik hiru aste bukaeratara edo? jajaj

 

Anonymous Anónimoek idatzia (20:07) : 

Lan eta lan, ez zara gelditzen e!

Zorionak eta jarraitu horrela!!

 

Anonymous Anónimoek idatzia (21:55) : 

Zoriokak Gorka! Bloglinesen zure podcasta letra lodiz noiz jarriko den zain nago...

 

Anonymous Anónimoek idatzia (23:18) : 

Aupa, Gorka! Zorionak bene-benetan egiten ari zaren lanagatik!
Ez dago ondo esatea, baina ez didazu esango "kolaboratu" ez dudanik, ezta??? Gtalk-en gure "probatxoak", blogak 2.0n nire ordenagailua uztea bateria bukatu arte...ja-ja!!
Muxu handi bat eta jarraitu horrela!!!
:-)

 

Blogger iturriek idatzia (23:45) : 

Zorionak, Teketen jauna.

Urte askotarako!

 

Anonymous Anónimoek idatzia (20:11) : 

Aupa Gorka!!!

bizilaguna naiz, aitor

etee... haber: bloga
hasi behar da ya!!

ze... ete, nik dauzkat testu
batzuk irakurrita mp3an

eta jarri ditzakezu zure podcast baten?

adibidez : ZER EGIN DAITEKE
PODCAST BATEN, NORAINO IRITSI GAITEZKE?
SAIOA IZAN LITEKE, EZ
DAKIT ENRROLLATZEN NABILEN...

BUENO SALUDO2 2, BLOGARI!!

 

Blogger MAGABILAek idatzia (12:21) : 

HITZ MAMITUAK (INPROBISAZIOA) Metropolitan...-en

 

iruzkin bat egin