OPML formatua
OPML formatua xml formatu bat da eta hainbat elementu hierarkikoki ordenatzeko balio du. Gaur egun, jario harpidetzak jario irakurgailu batetik bestera eramateko edota biltzeko erabiltzen da. Bloglines-eko harpidetzak OPML bitartez inportatu/esportatu daitezke. Horretarako "edit" sakatu eta ezker atalaren azpian inport/export estekak azaltzen dira. Grazr erabiliz OPML horrek dituen jario guztien mezuak erakusteko aukera duen programatxo bat erabiltzeko aukera ematen zaigu eta ematen zaigun kodea erabiliz gure web orrialdean jarri dezakegu. OPML fitxategi bat balidatzeko hau erabili daiteke. |
Iruzkinak hemen "OPML formatua"