Wikipedia denon ardura da!
Euskarazko Wikipediak gero eta artikulu gehiago ditu. Denon ardura da bertan ia edozer aukeratzeko aukera izatea.
Wikipediaren idazleak izen eman edo anonimo bezala parte hartu dezakegu. Dei berezia egin nahi diet irakasleei eta hauei proposamen bat bota. Ikasleei beren lanak wikipediako artikulu moduan proposatu, ondoren hori irakasleak berrikusi eta zuzentzeko aukera izateaz gain bertan geldituko da denontzako ere. Era horretan ikasleek ikasteaz gain, sorkuntza hori denon eskura geldituko da edozeinek hobetu ahal izateko. Datuek diote, artikulu baten kalitatea "txarrekoa" izan arren zerbait dagoenean jendeak zuzentzera jotzen du. Paper zuriaren oztopoa gaindituta beste guztia denon artean egin dezakegu. Ea norbaitek erronka hau jasotzen duen, behintzat hurrengo urteko ikasturteari begira :P. Eskerrikasko Wikipedian idazten duzuen guztioi! Wikipediari buruz idatzitako beste testu bat [kontaizu.net] Estatistikak |
Iruzkinak hemen "Wikipedia denon ardura da!"
Aupa, Gorka! Aurtengorako ikasleekin aurrera eramateko nituen erronketatik bakarra gelditu zait airean eta hauxe izan da, baina zin dagizut hurrengo urtean honi helduko diodala! :-)
Ea ekimenak aurrera darraien, ikasleek artikuluak idaztearena ideia ona da-eta! Uste dut Deustuko Unibertsitateko Euskal Filologiako ikasleek aurretik horrelako zerbait egin zutela, artikulu batzuk ikusi nituen behintzat.
Bitartean hortxe dihardugu, gutxi batzuen artean (gero eta gehiago garen arren) mantentzen eta artikuluak gehitzen eta osatzen. Hori bai, azkenaldian bot-en laguntzarekin lan izugarria aurreratu dugu :D Ea ba Gorka, zu ere noizean behin animatu eta Andoainen artikulua, adibidez, hobetzen duzun ;) Ongi izan.
Aupa Maite eta Arkaitz,
Maite: ea ba hurrengo urtean erronka honi ekiten diozuen eta zuen ereduak beste eskola/unibertsitateak kutxatzen dituen. :P
Arkaitz: Wikipediako "anonimo" horietako bat naiz ni, baina aurrerantzean idatzi ditudan artikulu batzuk bertan jartzea pentsatzen dut, forma egokia emanda noski.
Esker mila biei!
Bakoitzak idaz dezala bera herriaren inguruko informazioa. BB3an Gaztelumendi eta Sergiori esan nien Larrabetzu artikulua osatzeko. Bakoitzak idatz dezala jakin edo/eta gustoko duen gaietan. Horrela, guztion lanarekin aterako dugu aurrera Euskal Wikipedia. Aurrera Euskal Wikipedia!