Sare sozialak eta Extremoduroren paradigma
Gero eta sare sozial gehiago ditugu sarean (sare sozial edozein tokitan daude lagunak, familia, ikaskideak etab.) ere baina batean edo bestean parte hartzeko Extremoduroren paradigma betetzen da. Extremoduroren paradigma: Dónde están mis amigos Arazo hau normala da sare sozial hauen topologia itxia denean. Hau da, beraien artean elkarlan egiteko aukerak ematen ez direnean. Jende asko dabil honen inguruan pentsatzen Brad Fitzpatrick-ek honi buruzko idazki bat prestatu du. Idazki honetan sare sozialen arteko elkarrekintza ziurtatzeko hauek protokolo irekiak erabiltzeko deia egiteaz gain, hau garatzeko laguntza eskatzen du. Hainbat sareetan parte hartzen dut eta hauetako batzuk besteak integratzeko tresnak gehitzen dituzte. Twitterrek adibidez zure gmaileko agendan dituzun lagunak twitterren ere erregistratuak dauden ikusteko aukera berria ematen du. Baina hauetan ona dena Plaxo da sare sozial ezberdinak integratzea lortzen dituen zerbitzua baita, honetarako mikroformatuak eta APIak erabiltzen dituelarik. Hala ere, nik nahiago dut Brad Fitzpatrick-ek proposatzen duen irteera eta bitartean hainbat sare sozial ezberdinetan parte hartzen jarraituko dut eta hauetako handienean blogosferan. Nire online presentzia erakusteko feevy erabiltzen dut bertan nire online ekimenak eta nire lagun edo intereseko pertsonen sarearen ekimenak erakusten ditut, hori da nire benetako sarea. Guzti honi Identitatearen arazoa gaineratzen zaio (aspaldi hitz egin genuen honi buruz hemen) baina gero eta zabalduago dago OpenIDaren aukera interesgarria, bere gauza on eta txarrekin. Web sozialaren garaian identitatearen arazoa konpondu ez eta arazo gehiago ematen dituenean proposamen interesgarria da OpenID. Etiquetas: extremoduro, identitatea, identity2.0, openid, plaxo, sare sozialak, twitter |
Iruzkinak hemen "Sare sozialak eta Extremoduroren paradigma"
OpenIDri buruzko artikulutxo bat prestatzen nabil; bukatutakoan emango dut horren berri. Interesgarria edonola ere identitateak modu zentralizatu (baina aldi berean deszentralizatua, sistemaren izaeraren aldetik) batean kudeatzeko aukera.
Anonimo lotsati, esan zein zaren jeje (nahi baduzu) eta bestela artikulu hori ateratzen duzunean mezu bat utzi nonbait, irakurri nahiko nuke eta.
Kontxo, ez nintzen konturatu anonimo bezela erantzun nuenik :P
Hemen artikulua:
PDF formatuan
Online