Azken aldian microblogging-a probatzen ari naiz eta honen erabilpena aztertzen. Nire esperimentuetan aurrera noa eta jadanik emaitza batzuk baditut.
Erabiltzen dugu
- Sare komunikatibo pertsonalak eraikitzeko: Twitterrek berezko duen erabilpen bat da. Bakoitzak bere intereseko pertsonak jarraitzeko aukera du.
- Sare komunikatibo tematikoak eraikitzeko: Gai edo ezaugarri baten aurrean sare komunikatibo bat eraikitzen da eta elkarrizketa deszentralizatu bat gauzatzen da. Horrelakoa da txioka, Euskal Herriko twitter erabiltzaileen sarea.
- Barne komunikaziorako sare komunikatiboak eraikitzeko: Enpresa edo erakunde barneko barne mezularitza multi dispositiboa eraikitzeko balio dute. Honela sarea, berehalako mezularitza, sindikazioa eta mugikorraren bidez jaso daiteke beharrezko informazioa. Bada Euskal Herrian hori egiten lagundu diodan enpresa bat Ondare Kultur Kudeaketa. Laster hasiko dira asko erabiltzen.
- Berri eta informazio ezberdinen kanal bezala: Blogetako titularrak, berriak etab zabaltzeko beste kanal bat. Era honetan erabiltzen du zabaldu.com-ek. Bertara iristen diren berri guztiak automatiko azaltzen dira twitterren ere. Hau egiteko era ezberdinak egon daitezke bat APIa erabiltzea eta beste bat jarioa erabiliz nonbait publikatzen den hori twitterren publikatu.
- Ekitaldi edo gertaeren berri emateko kanal moduan: Ekitaldi batean gertatzen denaren etengabeko jarraipena egiteko erabil daiteke microblogging-a. Hau egon aurretik blogetan etengabe mezua eguneratzeko joera izaten genuen baina hau iritsi ostean hau egiteko era interesgarria izan daitekeela ikusi da. Horren adibidea da IEB07 edota Gaztesareak jaien berri emateko aukera.
- Sortuta dauden aplikazioen gehigarri bezala: Hainbat aplikazioek twitterren informazioa zabaltzeko aukera ematen dute. Blogari.net-ek irakurtzen ari zaren mezu hori hedatzeko twitterren esateko aukera ematen du eta Tagzaniak non aurkitzen zaren esaten du twitterren bidez, nanoformatuak erabiliz.
Erabilpen berezi edota garrantzitsuak
- Egunkarien informazio kanal moduan: El Pais-ek adibidez bere titularrak twitter bidez ere zabaltzen dute
- Eskaintza bereziak egin: Woot-ek eskaintza bereziak egiten ditu bere twitter erabiltzaileen artean.
- Akats edo arazoen berri emateko:Minessotako herritar batzuk adibidez lurrikara baten aurrean twitter baliatu zuten bere ezagunekin komunikatzeko. LA Suhiltzaileek abisuak bidaltzeko erabiltzen dute.
- Dohaineko SMS bidalketak: Twitterrek ematen dituen aukerei esker lagunen arteko dohaineko sms bidalketa egin daiteke.
- Tresna baten berrikuntza ezagutarazteko: Tresna baten jasaten dituen aldaketak edo berrikuntzak ezagutarazterko aukera ematen du. Feevy-k adibiez era horretan erabiltzen du twitter.
Twitterrek lortu duen gauza garrantzitsuenetako bat microblogging-a gailu mugikorretara eramatea izan da, horrek komunikatzeko aukerak asko zabaltzen dizkigu. Hauek profitatzeko ideiarik baduzue?Etiquetas: microblogging, nanoformats, nanoformatuak, twitter, txioka |
Iruzkinak hemen "Twitterrek baditu milaka aurpegi"
Zuk azaldutako guztiari erabilpen negatibo bat gehituko diot: http://www.twitterholic.com/
Adibide garbia da Twitter nola erabili beharko ez litzatekeen azaltzen duena.
Aupa Arkaitz,
Erabat ados zurekin, nik zu baino lagun gehiago ditut (artifizialak badira ere) rankismo hau erabat txarra iruditzen zait. Jendeak lagunak gehitu eta gehitu ibiltzea bakarrik lortzen da eta ez interes pertsonalengatik baizik eta zerrenda hauetan egon ahal izateko.