photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Komunitatea Zabaldu.com

Gaur zabaldu.com-eko komunitatea aurkeztu nahi dizuegu. Aurreko egunean wiki bat aurkeztu zen eta gaur komunitatea sortu dugu.

Eguneraketa: Patxi Gaztelumendik ere idatzi du honi buruz.

Zer da komunitatea?
Komunitatea zabaldu.com laguntzen ari diren erabiltzaile, blogari, komunikabide, blog komunitateei buruzkoa da. Denok eraikitzen baitugu zabaldu.com.

Zer aurkituko duzu?
Bertan zenbait blogari, komunikabide, blog komunitateetako azken informazioa topatuko duzu, berriena lehenengo agertzen baita.

Nola dago egina?
Atari hau egiteko itxura bati eraldaketa batzuk egin eta feevy erabili dugu. Feevy tresna bikain bat da honen bidez zure lagunen blogak (edo jarioa duen edozein orri) zure blogean jarri dezakezu. Beraiek idazten duten azkenekoa zure blogean ere azalduko da honela.

Zabaldu.com-en laguna naiz nola ager naiteke bertan?

Orrialde honetan Zabaldu.com-ekin lankidetzan euskal komunitatea batzen diharduten webguneetako albisteak agertzen dira. Hona hemen zure webgunea ere agertu nahi izanez gero egin beharrekoak:
  • Blogariak: albisteak zabaldu.com-era bidaltzeko botoia gehitu, zabaldu.com-eko albisteak blogaren albo batean jarri edo bannerra nonbait erakutsi.
  • Komunikabideak: bere berriak zabaldu.com-era bidaltzeko aukera gehitu, albiste bakoitzaren alboan lotura erantsiz.
  • Blog komunitateak: komunitateko blogetan berriak zabaltzeko aukera ematen duen botoia ipini.
  • Helbide berriak wikian idatzi eta berrikusi ondoren jarriko dira hemen.
  • Edozein zalantza izanez gero, idatziguzu kontaktua[a bildua]zabaldu.com helbidera.

Gainera edonork bere feevyAtaria sortzeko aukera eman nahi dugu eta horretarako softwarea jaisteko aukera ematen da komunitatearen orrian bertan. Eskerrak David de Ugarteri (feevyko sortzailea) bere blogean egindako aipamenarengatik.

Etiquetas: , , ,

Iruzkinak hemen "Komunitatea Zabaldu.com"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (23:29) : 

Eskerrik asko komunitateko partaide egiteagatik, eta zorionak beti gauza berriak egosten ibiltzeagatik.
Dena dela, Feevy-ri oraindik ez diot neurria hartu. Karrajua sartu eta behar den jarioa aukeratu beharrean etengabe aukeratzen du iruzkinen jarioa. Ez du jarioa aukeratzeko modurik ematen. Beste blog batzuk agregatzen saiatu naiz eta haiekin ere arazoak. Tira ba! Pentsatzen dut halakoak konpontzen ibiliko direla. Bestela hemen dago beste aukera interesgarri bat, feedtwiser.

 

iruzkin bat egin