Google Mapsek nire herria jan du
Google Mapseko irudien eguneraketa berria dela eta nire herria (Andoain) odei batek jan du. Ez da ni bizi naizen kalea, gure udaletxea (edo hobeto esanda Gotorlekua), eliza, ezer ez ikusten. Tagzaniara joan naiz eta bertan Andoainen zeuden etiketak bilatu ditut (hauetako asko nireak) ba odei lodi baten azpian aurkitu ditut :( Hasieran katxondeo pixka batekin hartu dut baina gero duda hauek etorri zaizkit burura: Zein eragin izango du Andoainen honek? Orain gutxi baina etorkizun (hurbil) batean eragina izan dezakeela pentsatzen dut. Google enpresa pribatu bat da baina botere asko dauka, enpresa batek herri bat mapatik ezabatzeko aukera du? Noski nire herria bertan jarraituko du baina mundutik ezingo dute ikusi. Euskal Herria la mirada magica-n ez azaltzea baino askoz okerragoa da :P Gure diruarekin ordainduta eta interneterako erabilgarri [1] [2] dauden argazkiak libreki erabiltzeko aukera izango dugu noizbait? Aipatutakoarekin erlazio zuzenik ez badu ere ondo dator galdera hau airera botatzea (harri koxkor batekin batera). Zein iritzi duzue zuek? Zuen blogean edo erantzun baten bidez mezu bat uzten duzuenon blogaren helbidea estekatuko dut hemen. Hauek ere hitz egin dute: [iritzi 1] [iritzi2] [iritzi3] Etiquetas: andoain, desagertua, geoinfo, google maps |
Iruzkinak hemen "Google Mapsek nire herria jan du"