Googleren ORDAGO handira
Azken eguneko berriek shock batean naukate. Googlek atera dituen azken bi proiektuek indar handia dute eta Internet eta mugikorren munduan eragin handia izango dute. Open Handset Alliance eta Open Social proiektuek lehenengo bistan ez dute batere antzekotasunik baina atzean dagoen estrategia komuna da. Open Handset Alliance : Aliantza honen lehenengo emaitza mugikorrentzako sistema eragile eta garapen tresna sorta (SDK) bat izan dira. Hau ez da Googlelen lana bakarrik baizik eta hainbat enpresek egindako lana. Software librea izanik edozeinek errazago izango du aplikazioak sortu eta gainera aplikazio hauek plataforma ezberdinetan erabili ahal izango diren programak sortzea. Honen bidez Google zenbait dispositibo mugikorretako sistema eragileen merkatuan sartzen da, Windows mobile, Symbian etab.-ekin konpetitzera. Open Social: API bakar honen bidez hainbat sare sozialek elkar lan egiteko aukera izango dute. Hau da Googlek zuen widget sistema hainbat sare sozialetan (berriro ez Google bakarrik) erabiltzearen antzekoa izango da. Sare sozial batek Open Social API sorta erabiltzeko gaitasuna badu Open Social erabiltzen duen beste sare sozial baten aplikazioak erabiltzeko gai izango da. Google honekin Facebook-i aurre egiten dio, honek API sistema oso aurreratu bat sortu zuen baina aplikazioak bere plataforman exekutatu behar zuten, Googlek aldiz hau erabat ireki du. Nabaria da orain arte ikusi dugun kontrol estriktoko politiketatik aruntza joan dela Google eta "open" hitzaren azpian libreagoak diren arkitektura eta estandarrak proposatzen ari dela. Baina arkitektura eta estandar horiek nahiz eta libreak izan Googleren nolabaiteko kontrola izango dute eta beraz merkatua moldatu/kontrolatzeko joera izan dezakete. Argi dago software librearen borroka amaitzen ari dela eta emaitza positiboa dela, irabazi dugu! Enpresa gehienek ikusten dute "open" joeraren eragina nahiz eta batzutan "open" atzean libreak ez diren (edo ez guztiz behintzat ) ekimenak egon. Googlek software librearen filosofia erabili du hori bai datu eta publizitatearen kontrola izateko. Informazioaren gizartea deitutako honetan datuen boterea izatea garrantzitsuena da eta hori lortu nahi du (eta lortzen ari da) Googlek. Beraz, software librearen borroka irabazten ari bagara (denbora kontua bakarrik dela uste dut, hala ere, ez nuke oraindik ikurrina guztiz jarriko) orain informazioaren borrokan aurrea egin behar dugu. Bakoitzaren pribatutasuna mantetzeko, interes publikoko datuak libreki eskuratu eta erabili ahal izateko, informazioaren kontrol demokratikoago bat izateko eta kultura libreki hedatzen ahalbidetzen duten tresnak izateko aukerak lortu eta bermatu beharko ditugula uste dut. Bide horretan ziur nago Googlerekin behin baino gehiagotan topatuko garela. Etiquetas: android, google, informazioa, klase borroka, open handset alliance, open social, software librea |
Iruzkinak hemen "Googleren ORDAGO handira"