photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Ubuntu Tribe filma

Ezin aipatu gabe utzi....

Ubuntu Tribe filma software askea garatzen duen euskal komunitatean oinarritua dago. Gaur egun arazo ugari ditu teknologia berrien abiaduraren eraginez behar bezala eraldatzeko. Halabaina, komunitate honen ahaleginak mementuz euskara informazioaren teknologia berrien trenetik ez erortzea lortu du. Izan ere, edonolako aplikazioen garapen eta erabilpena izugarria da populazio euskaldunarekin alderatuz gero.

Ubuntu Tribe filmeko mamia Redmond (AEB) eta Euskal Herriaren artean dago kokatua. Informatika korporazio boeteretsu bateko kargu garrantzitsu batek, Billyk, euskal hacker gazte baten gainean jarri ditu bere begiak. Neska gazteak, Izarok, Wista sistema eragilearen zulo ugari agerian utzi ostean. Software pribatiboa. Garatzaile jaioaren lan onarekin liluratuta, kontratatzeko ahalegin guztiak eginen ditu, horrterako kontinente zaharrera bertaratu behar badu ere.

Iritsi eta berehala, enpresagizona neska gaztearen inguruan ibiltzen hasiko da, diru sari goxoak eskainiz. Baina Redmondgo klubean sartzeko asmorik ez du, soft askearen alde baitago guztiz. Nahi gabe, Izaroren ingurunea ezagutzen hasiko da. Bizitza umila, sistema eragile askeak eskola eta zahar etxeetan sustatuz. Izaroren militantzia bizi eta kasik altruistak eraginda, Billy laster hasiko da maitemintzen eta euskarazko software askearen munduaren berri izaten.

Wistako arduradunaren egonaldia uste baino gehiago luzatuko da eta laster hasiko dira urduritzen Redmongo enpresan.

Ubuntu Tribe ziberkomendia erromantiko erdi dokumentala da, baita aldarrikatzailea ere, Dogma dekalogoak zehazten dituen arauetako batzuei jarraiki errodatua. Laburmetraia, oraindik garapen egoeran dagoena, Creative Commons lizentziapean banatuko da sarean.

Jatorrian euskaraz izango bada ere, ingelesez eta gazteleraz azpititulatutako bertsio bana zabalduko da,

Esan bezala, ekoizpena ez da bukatu, et zu zeu ere ekimenaren kide aktibo izan zaitezke. Ideia bat eskaintzeko baduzu, laburmetraia euskarrian (edo beste arte disziplina batzuetan), zure ikuspegi propioa, jakinarazi ezazu horretarako prestatu dugun orrialdean edo e-posta mezu bat info(abildua)ubuntutribe(puntu)com helbidera igorriz. Ubuntu filosofiaren ingurukoa izatea da egokiena. Jasotako lanak egileak adierazitako Creative Commons lizentziapean banatuko dira.

Etiquetas: , , , ,

Iruzkinak hemen "Ubuntu Tribe filma"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (10:45) : 

Kaixo Teketen!
Eskerrik asko aipamenagatik eta tribukide bilakatzeagatik. Ondo ibili IEB07n!

 

iruzkin bat egin