photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Berriaren funtzio ezkutua


Ez dakit ikusi duzuen baina Berria.info webgunearen online ediziorako espresuki egindako berrien azpian ikono sorta hau agertzen da.
Bertan ikusten diren ikonoetan lehenengoa inprimatzeko bertsioa, bigarrena norbaiti bidaltzeko, hirugarrena bozkatzeko aukera ematen duena.

Hirugarrena da interesgarriena, berri bat gustatzen bazaigu bozkatzeko aukera ematen baitu. Egia esan funtzioa interesgarria iruditzen zait eta asko gainera. Baina gauzatzea ez dakit egokiena den, behintzat ez da intuitiboegia.

Hala ere, asko pozten nau Berriak interneti begira hartzen ari den bidea, aurrera begira gauza gehiago ikusiko ditugulakoan nago. Botoi horretan sakatzen denean ikusten denaren adibide
bat irudi honetan ikus daiteke:

Iruzkinak hemen "Berriaren funtzio ezkutua"

 

Anonymous Anónimoek idatzia (13:31) : 

Aupa Teketen!!!

Ba Berriak egin duena ere El Pais egunkariko edizio digitalean aurkitu dezakegu.

 

Blogger Teketenek idatzia (10:52) : 

Bai, antzekoa da baina ElPaisek ere beste hainbat guneetan ere zabaltzen laguntzen du, adibiez Meneame, Del.icio.us etab.

Berria.info (eta beste egunkarien) pauso interesgarri bat izango zen euskarazko Zabaldu.com, Bildu.net eta beste guneak ere erabiliko balitu bere erabiltzaileek egunkari horietan agertzen diren zenbait informazio gorde eta hedatzeko. Ez dute ezer galtzerik. Hori bai beraien edizio elektronikoetan sortzen dituzten berriak hedabide mota honetara egokituak egon beharko dute, ez bakarrik papera -> internetera pasa (behintzat loturak erabiltzea ondo legoke).

 

iruzkin bat egin