photo Gorka Julio
Elurnet Informatika Zerbitzuak
Andoain, Gipuzkoa, 20140
Testuinguruari buruzko gogoetak artikulua

Bildu.net laguntza manuala zabaldu.com Sarezulo atala Kontaizu.net

Blogari.net zure bloga sortu

[landaben elkartasuna]
Landaben volkswagen borrokan

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Powered by Blogger

lortu firefox

lortu thunderbird

Never Mind The Blogs

onponbidea

[>] Never Mind The Blogs


Oso gustora egon ginen Never Mind The Blogs izeneko mahainguruan. Jende oso interesgarria jardunaldi interesgarri batzuen barnean Netlach. Bertan gertatu zenari buruzko kronika eta gauza asko esan dituzte bertan parte hartu zutenek, nik ez dut kronikarik egingo agertu ziren zenbait ideia interesgarri azpimarratu bakarrik.
  • Berrikuntza (innovación) kontzeptu neoliberal bat da, emaitza (produktu) bat bilatzen du. Horren aurka esperimentazioa (prozesu bezala ulertua) aldarrikatu behar dugu.
  • Jendarteak orokorrean (blog fenomenoa ezagutzen ez dutenak) blogen potentziala gutxiesten dute baina blogosferan gabiltzanok handiesten dugu.
  • Hala ere, blogek eragina izan dezake jendartean eta gero eta gehiago izango dute baina sare banatu bat izanik, zabaldu nahi denaren errepikapena eta nahasketa eman behar da sare hori osatzen duten nodo (blog) guztien artean.
  • Hacktibismo eta Artibismoa uztartzea oso gauza interesgarria izan daiteke
  • Google Bombinga artea izan daiteke? (norbaitek bota zuen galdera zoragarria). Artea ez dena Diputación de Bizkaia -k egindako berrikuntzari buruzko kanpaina hau da.
Bertan partea hartu genuenen blogak eta egindako kronikak agregatzaile batean jarri ditugu denak leku berean edukitzeko.

Never Mind The Blogs agregatzailea/agregador

Ez kontaktua galtzen ez dugun!
Technorati Etiketak: , , , , , ,

Iruzkinak hemen "Never Mind The Blogs"

 

iruzkin bat egin